Artadi kantauriarreko 1.350 hektarea daude Biosfera Erreserban »

Artadi kantauriarra da zalantzarik barik Urdaibaiko Biosfera Erreserbako baso naturalik handiena, 1.350 hektarea baititu. Baso horiek araudi garapen zehatza dute, eta hainbat egitasmo ipini izan dituzte martxan hori kontserbatzeko eta berreskuratzeko.

Urdaibaiko bost eremutan aurki daiteke baso mota hori, itsasadarraren bi aldeetan, hain zuzen ere: Atxerrean, Erenozarren, Muruetako Atxan, Ogoñon eta Atxapuntan. Horiez gain, basotxo txiki batzuk ere badaude sakabanatuta.

Sukarrietan dagoen Txatxarramendi uharteko artadia Urdaibaiko artadi multzorik zaharrenetarikoa da. Mendearen hasieran zuhaixka itxura zuela diote, baina, urteak igaro ahala, arteak eta gurbitzak zuhaitz tankera hartu dute, eta eskualdeko ale berezi bihurtu dira.

Gizakiak betidanik erabili izan ditu artadi kantauriarrak ikazkintzarako, abereentzako janarirako eta karearen ekoizpenerako, besteak beste.

Tejea elkartea eta Ikaztobiaren Feria, eskutik »

2000. urtean sortu zuten Villaverde Turtziozen Tejea kultur elkartea. Jose Ignacio Agirrek gogorarazi duenez. “Ordura arte ospatzen genituen festa guztiak auzoetakoak ziren; ez zegoen haran osoa hartzen zuen ospakizunik”. XIX. mendearen bukaera aldera…

Nekazaritza eta abeltzaintza dira diru iturri nagusiak »

Norberaren kontsumorako nekazaritza landu izan dute Villaverde Turtziozen. Nekazaritza, abeltzaintza eta ikazkintza izan dira mendeetan bertako diru iturri nagusi. Gaur egun ere nekazaritza eta abeltzaintzarekiko lotura handia dute, baina askok Enkart…

Basurde populazioa gutxitzeko ehizaldiak egokiak diren, ezbaian »

Basurde kopuruak gora egin du azken urteetan Bizkaiko mendi eta basoetan. Gorakada horri aurre egiteko helburuarekin, Bizkaiko Foru Aldundiak luzatu egin du ugaztun hori ehizatzeko kanpaina. Hain zuzen, bi aste gehiago izango dituzte ehiztariek uxaldi…

‘Bizibeteak’ »

Askotan komunikabideetan antzekoak agertu izanagatik, biziki hunkitu ninduen orain hiru aste inguru Connecticut-en gertatutako sarraskiak. AEBetara heldu berritan izan zen, eta bidaian bertan irakurritako hainbat albisterekin batera korapilatu zitzaidan sabelean berria. “Bertze sarraski bat eskolan”, zioen egunkari honetako albiste-buruak. Hogei ume inguru tirokatuta, bospasei irakaslerekin batera. Heriotza goiztiarrak denak; eta haurrenak zer esanik ez.

Lagun baten laguna ere hil zen orain hilabete luze, gaitzen batek jota, 32 urte inguru zituela. Doluminak eman nizkion lagunari, eta zer pentsatu handia eman zidaten bere hitzek: “Inon ez dugu sinatu bizitzak 70 urte iraun behar duenik”. Eta egia da.

Eta ez da bizitza bat luzeagoa izate hutsagatik aberatsagoa, beteagoa. Badaude 80 urteko bizitza hutsak eta badaude 20 urteko bizitza beteak; lurbira honetan hartutako jarrerak ematen dio balioa geure mundualdiari.

Otu zait hiru pilaretan eusten dela jarrera hori: ametsetan, arriskuetan eta hautuetan. Continuum bat osatzen dute, eta komunean dute galbanari eta beldurrari aurre egiteko beharra. Lehengoek indarra ematen digute aurrera egiteko; zentzua ematen diote egunerokotasunari zelanbait, zergati bat egiten eta egiten ez ditugun horiei. Inozoa izan badaiteke ere, azenarioa jarraitzen duen astoaren irudia bezala, bultzada bat dira ametsak. Eta badira, halere, ametsik, ilusiorik, pasiorik bako pertsonak.

Arriskuek, balizko bigarren zedarriak, oztopa gaitzakete, baina horregatik dira erronka; baita probokazio ere. “Bizitza bakarra dago!”, egiten dute garrasi ausartegiek. “Te-te, bizitza bakarra dago…”, esango du, ordea, arduratsuegiak. Oreka da giltza hemen (ere), eta gure jokabideak itxuratuko du ibiliko dugun bidea.

Azkenik hautuak ditugu, erabakiak. Bai ala ez; barru edo kanpo. Eta ausardia behar da bizitzan leku zehatz bat aldarrikatzeko: elkarte batean sartzeko, alderdi politiko batekin elkarlanean aritzeko, fededuna izateko… Talde bateko kide izatea onartzean nork bere banakotasuna murrizten du.

Eta ba al dago norbere askatasuna ematea baino portaera eskuzabalagorik? Denontzat onuragarria izan daitekeen zerbaitengatik ni-a gu bihurtzea baino jokaera eskertzekoagorik?

Jamie Brown Heguy 19 urteko euskal-amerikarra zendu da arestian, eta, bertako euskal komunitatean diotenez, lan handia egiten zuen boluntario gisa euskal kultura lurrotan zabaltzearren.

Gertaera tristea, baina gaztea izanagatik bizitza eskuzabaltasunez zukutu zuen. Urteek zimurrak dakartzate, ez balio handiagoa. Arriskuak egonagatik amestu gura izateak eta, gerora, hautatzeak dakar baliotasuna.

Doazela hitzok horrela dihardutenen omenez.

Txatxarramendi ezezaguna »

Sukarrietan, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gune babestuan dago Txatxarremandi uhartea. Gaur egun, parke botanikoa eta Azti Itsas eta Elkagaien Zentro Teknologikoa daude bertan. Hala ere, gutxi batzuek dakite 1896an Txatxarremendi hotela eraiki zutel…

Aspalditik datorren aldarrikapena »

Oso haran lauak eratzen du Villaverde Turtzioz, Aguera ibaiak zeharkatuta. Herrian bertan, Tejea mendietan sortu eta Guriezon (Kantabria, Espainia), Oriñongo hondartzan itsasoratu arte 20 kilometroko ibilbidea egiten du ibai horrek. Ibar oso emankorra dauka, lautada eta lur onekin. Baina oso berezia da bertako bizilagunek duten egoera.

Gaur egungo egoera berezi horretara iritsi arte, historia luzea izan du Villaverde Turtziozek. Eta oinordetza kontuek eragin zuten Bizkaiko herri hori Kantabriaren eskuetara igarotzea. Hala jaso du Ricardo Santamaria eta Marta Zaldibarrek idatzitako liburuak: Villaverde de Turcios en el corazon (Villaverde Turtzioz bihotzean).

Herri horren historia Bizkaiko Jaurerriko Enkarterrira lotuta dago. XII. mendean batu zitzaion, lege zaharra indarrean zegoen garaian. XV. mendera arte Enkarterriko eskubide berberak zituen Villaverde Turtziozek eta Avellanedako batzarretan botoa ere bazegokion.

XIV eta XV. mendeetan, Avellanedatarrek Artzentales, Turtzioz eta Villaverde menderatu zituzten. Lehenengo biak berriz ere Bizkaiko Jaurerrian sartu ziren; Villaverde Turtziozen patua, ordea, beste bat izan zen. Pedro Fernandez de Velasco Haroko kondeak 500.000 marabediren truke erosi zion Diego de Avellanedari, Lope de Otxoa de Avellanedaren sasiko semeari. Salmenta horretatik aurrera hasi zen Bizkaia Villaverde Turtzioz galtzen.

Handik zenbait urtera, Pedro Fernandez de Velascok Antonio de Velasco semeari eman zion Villaverde Turtzioz. Horrek uko egin zion oinordetza horri, frantziskotar sartu baitzen, eta Pedro de Velasco anaiaren esku utzi zuen.

Operazio horren ostean, Villaverde Turtzioz behin betiko geratu zen Velasco familiaren esku. Haran hori Gaztelako Kondestablearen Jaurerriarena bilakatu zen eta Sobako eremuaren barruan geratu zen. Ondorioz, Kantabriako eremu bihurtu zen, eta Bizkaiko Jaurerriko Enkarterritik banandu.

Villaverde Turtzioz jaurerri partikular baten mende geratu izanaren ondorioz, Enkarterrikoek ez zuten bertakotzat, eta batzarretan ordura arte zuen boto eskubidea kendu zioten. Hala ere, batzarrotara joaten jarraitu zuten herriko ordezkariek, eta aurreko garaiko zenbait askatasun eta eskubide izan jarraitu zuten: jurisdikzkio berriko zubi, kai eta galtzadak mantentzeko zerga salbuespenak, besteak beste.

Jurisdikzkio aldaketa egin zutenetik, eta XVIII. mendea hasi arte, Villaverde Turtziozko bizilagunek euren eskubideak aldarrikatzeari ekin zioten, baita Enkarterriko herri izaten jarraitzeko nahiari ere.

Santamariak eta Zaldibarrek liburuan aipatzen duten adibide baten arabera, Felipe III.aren erregealdian Añanako (Araba) administratzaileek nahi zuten Villaverde Turtziozkoek gatza bertatik har zezaten. Erregearengana jo zuten zuzenean Villaverdekoek, eta hark erabaki zuen nahi zuten lekutik har zezaketela gatza. Baimen hori eman zien dokumentuan bertan jartzen zuen haran hura Bizkaiko zati zela eta foru eskubideak zituztela.

Bestalde, 1833. urtearen bukaeran Javier de Burgos Espainiako Sustapen ministroak lurraldearen antolaketari ekin zion: Administrazio zentrala, lurraldeen administrazioa eta tokikoa desberdindu zituen. Villaverde Turtzioz Santanderko probintziaren barruan sartu zuen, bertako diputatuak behin eta berriro saiatu ziren arren herria Bizkaiaren barruan sar zedin. Bizkaira bueltatzeko nahi hori, beraz, aspaldikoa dute.

DISKO FESTA, OIHAN VEGAREN ESKUTIK »

Oihan Vega DJ bergararra bertatik bertara, zuzenean ikusteko aukera izango da gaur, Bermeoko Kafe Antzokian. Aurreko egunetan, beste hainbat herritatik ibili da. 18:00etan hasi eta 21:00etara bitartean, bere disko festa berezia martxan jarriko du, dan…

“Hitzik egiten ez duenez, keinuei eta mugimenduei adi egoten gara” »

Angelmanen sindromearen elkartea sakelakoak eta tabletak biltzen ari da gaitz hori dutenei laguntzeko, eta Bizkaiko hainbat herri batu dira egitasmora. Halaber, bihar Mungiako errege opil solidarioan batutako dirua ikerketarako izango da. Bertan egong…

Villaverde Turtziozko dentsitatea. »

Villaverde Turtziozen 21 biztanle besterik ez da bizi kilometro koadroko. Haranaren beheko eremuan bizi da populazio hori, solairu angeluzuzeneko baserrien artean. Dorretxe batzuk ere badira, harriz egindako armarriak dituztela.