NACHVILLE PUSSY-REN DOINUAK, ZUZENEAN »

Rock doinuz bustiko dira Bilboko Kafe Antzokiko agertokia eta horma barruak datorren domekan. AEBetako Nachville Pussy taldearen kontzertua izango da, hain zuzen, etzi. Amerikako taldeak ohikoa duen zuzeneko ikusgarriaz gozatzeko aukera izango dute 20…

Zaborrari xarma atereaz »

Birziklatze tailerrakSanturtziDenak omen dauka bere xarma. Eta zergatik ez? Zaborra ere ez da gutxiago izango. Sormena da, besteak beste, birziklatzeak duen garrantziaren kontzientziarekin batera, zaborrari duen xarma berezi hori ateratzen lagunduko d…

Ubideko Udalak argitu du ez duela zorrik »

UBIDE. Une honetan ez duela zorrik esanez erantzun du Ubideko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiak udalen iazko likidazioko datuen berri eman ostean. Ubideko alkate Joxean Pagolak argitu du urtea zorretan hasi bazuten lan batzuk ordaintzeko diru laguntzak …

Euskal Herriko II. Mendi Duatloiko Zirkuitua etzi »

MALLABIA. Euskal Herriko II. Duatloi Zirkuitua jokatuko da igandean, Mallabian. Bihar da izena emateko azken eguna, mendi duatloia.com webgunean. Horretarako, 16 euro ordaindu behar dira. Gehienez, 200 parte hartzaile onartuko dituzte. Informazio gehi…

Eskola zaharrak, gazteentzako gune berri »

FRUIZ. Antzina eskola gisa erabili zen eraikina gazteentzako gune gisa egokitzeko lanak hasi ditu Fruizko Udalak. 14 urtetik gorako gazteentzako lokala izango da. Hiru hilabeteko lanek 35.000 euroko gastua izango dutela aurreikusi dute. Horietatik 8.0…

“Konplikatuena harrapatzaileak antzara eusten duen unea da” »

Jesus Mari Laka sokatiralarien arduradunarentzat, Antzara Eguna lagunartean igarotzeko eguna da. Goiza lagunekin pasatu ostean, antzara jokoak irauten duen bitartean, antzara gora eta behera ibiltzeko sokatiralariak gidatzeko ardura hartzen du. “Erant…

“Mila biztanletik igaro beharko luke Arteagak, bizitasuna ekartzeko” »

Arteagako Udalean badute aurrera begirako asmo garbi bat: biztanle kopurua milatik gora jartzea. Egun, ez daude oinarrizko zerbitzu guztiak beteta, eta biztanleria gorakada batek zerbitzuak garatzea ekarriko duelakoan dago Alberto Etxebarria alkatea. …

32 »

Uribe Kostako Behargintzak iaz finantzatutako enpresak. Uribe Kostako Mankomunitateko Behargintzak iaz 32 enpresaren sorreran parte hartu zuen, 2.747.847 euroko inbertsioarekin. 48 lanpostu sortu ziren.

Krisia gainditzeko inbertsioak sektore denetan behar direla ohartarazi diote diputazioari »

Ezker abertzaleak, Alternatibak, Eusko Alkartasunak eta Aralarrek ez dute begiko Bizkaiko Foru Aldundiak krisi ekonomikoa gainditzeko darabilen politika. “EAJk zorigaiztoko apustuak proposatu ditu Bizkaiarentzat, iparrik gabeko apustuak, zentzurik ez dutenak”, salatu dute lau alderdiok. Haien irudiko, sektore guztietan egin beharko lirateke inbertsioak, “garatu eta aberastasuna sortu eta banatzeko”.

Ezker abertzaleko Mikel Etxaburuk, Alternatibako Asier Vegak, EAko Arri Zulaikak eta Aralarreko Dani Maeztuk egin dute herrialde historikoko egoeraren interpretazioa. Etxaburuk egin ditu bozeramaile lanak: “Jasaten ari garen krisialdi sistematikoa klaserik behartsuenak jotzen ari da, eta erabateko txirotasunera kondenatzen ditu. Baina, bien bitartean, egoera jasanezin hau luze gabe —eta are gutxiago luzera begira— konpontzen lagunduko ez duten erreformak ezartzen dizkigute erakundeek”. Haren esanetan, foru aldundiaren inbertsio politikek “egoera hori larritu baino ez dute egiten”.

Lau alderdiok uste dute ekonomia alorreko foru politikak “titulu handikoak baina eduki gutxikoak” direla; alegia, “erakusleihoko politikak baina ibilbide laburrekoak”. Gainera, salatu dute politikok sortutako “prekarietatea gero eta gehiago areagotzen” ari dela, gizarte politiketan egiten ari diren “murrizketekin batera”.

Proiektu handien apustua

Etxaburuk gogorarazi duenez, “industria ehunaren desegite progresiboari aurre egiteko, ekonomiaren tertziarizazioaren alde egin zen. Alde bakarraren alde egin zen: Guggenheim efektuaren eta turismoaren alde”. Hala, esan dute egun “apustu horren ondorioak” agerikoak direla. “Milaka lanpostu zuzen ematen zituzten enpresak zeuden lekuetan, enpresa handiak zeuden eremuetan, egunero milaka langilek soldata irabazi eta familia aurrera ateratzen zuten horietan, egun merkataritza gune handiak daude; lan prekarietatea jaun eta jabe den eta inork soldata duin bat atera ezin duen eremuak, hain zuzen ere”, salatu du.

Esan dute lurraldea proiektu erraldoiz bete dutela; aireportua, Iberdrola dorrea eta Bilbao Exhibition Centre aipatu dituzte. “Bilbao Exhibition Centre estrategikotzat jo zuten, baina egun hondorik gabeko zulo bat baino ez da bizkaitarron poltsikorako, etorkizuna auzitan duena, Supersurrekin eta Artxandako tunelekin gertatzen den bezala”. Azpiegitura horiek “bizkaitarren zergekin” ordaindu zirela diote, baina “gutxi batzuk” aberastu zirela.

Horrekin batera, diputazioaren “gezurrak” salatu dituzte. “Ohitu egin gara gezur biribil bihurtu diren prentsa titulu handietara. Bestela, nola deskribratu enpresak etengabe ixten ari zirela-eta Enkarterrin Habidite enpresa abian jarri eta ehunka lanpostu sortzeko promesa? Eta arduradun jeltzaleek Urdabaiko Guggenheim horren alde egindako apustua? Nola interpreta dezakegu Guggenheim hori, ez bada ez dagoela dirurik Urdaibaiko garapen sozioekonomikorako?”.

Alderdi horiek alternatiba bat aurkeztu nahi diote horri guztiari, gizarte eragileekin adostuta. Horretarako, asmoa iragarri dute harreman dinamika bat sortzeko. Konpromisoak sektoreka hartu dituzte, eta hitzaldi sorta bat antolatu dute horiek azaltzeko: maiatzaren 7an, Zornotzan; 8an, Bilbon; eta 10ean, Gernika-Lumon. 19an, aurkezpen nagusia egingo dute, Casillan, 18:00etan.

Eskulturaren bidez, burdinaren iragana eta etorkizuna soldatuz »

Meatzaldeko bihotza da Zugaztieta herria (Trapagaran). Burdinari dagokionez, herri aitzindaria da: bertan sortu ziren XIX. mendearen erdialdean Bizkaiko industrializazioari —baita Euskal Herrikoari ere— hasiera eman zioten meategiak. Izatez, ziklikoa da historia: behin eta berriz errepikatzen da; Zugaztieta eta burdinaren arteko lotura lantzean behin berresten den modu berean.

Izan ere, eskultura parkea sortzen ari dira Zugaztietan. Parkea dagoen tokian bertan, meategi bat egon zen hainbat hamarkadaz, burdinaren ustiapen intentsiboa, lurreko azken geruza baliagarriak zulatu, eta ura azaleratzen hasi zen arte. Orain, Hustion, Arkotxa zein Blondis urmaelek eta hainbat berdegunek edertasun handiko inguru natural bat osatu dute, gizaki askoren sufrimenduaren lekuko izan den leku berberean.

Nola ez, bertan kokaturiko artelan gehienek burdina du osagai nagusitzat. Asteon, beste bi lan jarri dituzte inguruan, Roscubas anaien El espectador (Ikuslea) eta Egoitz Iñurretaren Azpiegitura, hain zuzen ere. Guztira, gaur egun hogei eskultura daude Meatzaldea Goikoa izena hartu duen parkean.

Hala, lehen eskulturak zituen parkea zen, baina eskultura parkea da orain Zugaztieta ondoko eremua. Guillermo Olmo eskultorea da proiektuaren sustatzaileetako bat. Hark azaldu duenez, egitasmoaren helburu nagusia da “parkea euskal eskultura osotasunean biltzen duen erakusketa bat izatea”. Hori lortzeko bidean, gaur egun Euskal Herrian eskulturgintza lantzen duten autore gehienen obraren bat bederen Zugaztietako parkean jartzen saiatuko da Olmo.

Bultzada baten beharrean

Olmoren ustez, 1970 eta 1980ko hamarkadetan zenbait artistak —Oteiza, Txillida, Mendiburu—arrakasta eta aitorpena lortu ondoren, gaur egun moteldu egin da eta “bultzada bat behar du euskal eskulturgintzak”.

Azken hamarkadetan ere Euskal Herrian maila handiko eskultoreak agertu direla nabarmendu du: “Dagoeneko 20 edo 30 urteko ibilbidea egin duten zizelkari asko dago, mundu osoan erakusketak izan dituztenak. Hemen, berriz, ez dago leku bat non egin dezakezun eskultura lokala aztertzen duen ibilbide bat”. Horrenbestez, parkea Euskal Herriko eskulturgintzarentzat leku erreferentziala izatea espero du Olmok: “Aitormen handia duten eta nagusiak diren autoreen obrak egotea nahi dugu, baina baita Egoitz Iñurretaren moduko gazteenak ere”.

Bilbon kultur eskaintza zabala egonda eta hiriburuko museoak ikustera datozen turisten ezaugarriak kontuan hartuta, parkeak arrakasta izateko aukera du, zizelkariaren iritziz: “Euskal Herria mundu mailako kultur turismoaren barnean dago. Jendea hona dator Guggenheim museoa ikustera, eta euskal zizelkariekin zer gertatu den galdetzen dute; gehienek gehiago jakin nahi dute”.

Bestalde, Zugaztietak turista asko erakartzen dituela gogora ekarri du Olmok. Haren irudiko, eskualdeko gastronomia eta historia ezagutzearekin batera, parkeari bisita egin diezaiokete turistek. “Ingurune naturala oso polita da, eta osagai historikoa ere badago: Meatzaldea ikustera datorren jendea dago. Bizkaiko industria iraultza osoa burdin meategi hauetan hasi zen. Euskal Herriko industriaren jatorria hemen dago”.

Halaber, meatzaritzarekin hain lotura handia duen eremu batean kokatuta eskulturak ingurunean “oso ondo integratzen” direla esan du Olmok: “Pieza hauek hemen jartzeak meategietatik atera zen burdina artelan bilakatuta hona itzultzea esan nahi du”.

Proiektua sendotzen

2008an jarri zen martxan parkean eskulturak ipintzeko proiektua. Harrezkero, nabarmen egin du aurrera Meatzaldea Goikoak. Lurzoruen jabe diren Bizkaiko Foru Aldundiari eta Trapagarango Udalari “eskerrak” eman dizkie Olmok egitasmoa abiarazteko bidea egiteagatik. Hala ere, adierazi du orain erakunde horien parte hartze ekonomikoa “beharrezkoa litzatekeela”. “Ahalik eta lasterren”, gainera.

Izan ere, proiektua pauso bat haratago eramaten saiatzen ari dira, zizelkari guztien inguruko azalpenak emango lituzketen panelak jarriz eta lan guztiak bilduko lituzkeen ibilbide artistiko bat egituratuz. Horrez gain, parkeari eskainitako webgunea sortzeko prozesuan murgilduta daude sustatzaileak. Meatzari iragana eta artelanak uztartuta parkeak “interes didaktiko handia” izan dezakeela uste dute sustatzaileek. Horretarako, baina, “garbikuntza eta kontserbazio lanak abiarazi” beharko liratekeela gaineratu dute.

Egun, Peñas Negras izeneko ingurumeneko interpretazio zentroko langileek gidatutako bisitak egiten dituzte Meatzaldea Goikora. Hori dela eta, 2011n 30.000 pertsona inguruk ikusi zituzten eskulturak, parkea bultzatu duten artistek egindako kalkuluen arabera. “Ontzat” eman dute iazko bisitari kopurua. “Izan ere, eskaintza artistikoa murritzagoa zen eta ordura arte parkeak ez zuen inolako oihartzun mediatikorik izan”.

Hiru aste barru, beste bi eskultura jarriko dituzte parkean, Iñigo Arregirena bata eta Alberto Torresena bestea. Uda partean, bost eskultura gehiago ekarriko dituzte. “Urtea bukatzerako, hemen 25 lan egotea espero dugu”. Horrez gain, aurten Art-Ola kolektiboak hiru ekintza artistiko egingo ditu parkean bertan. Lau urteko ibilbidearen ostean, sendotzen ari den proiektua da Meatzaldea Goikoa.