Aurten, iaz beste diru izango du Arratiako Mankomunitateak »

Arratiako Udalen Mankomunitateak 2014rako aurrekontua onartu du. Iaz bezala, aurten ere 2.648.300 euro izango ditu inbertitzeko. Hala ere, bada aldaketarik: adibidez, enplegura bideratzeko Lanbidetik jasotako diru sorta 52.000 eurotik 83.000 eurora i…

Ekialdetik hariari tiraka »

ErakusketaBilboHaritik. Ekialdeko txotxongiloak erakusketa bisitatzeko aukera dago Ondare erakusketa aretoan, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean. Panpina horiek manipulatzeko era eta estilo desberdinak ezagutzeko modua izango dute bisitariek, hilaren 1…

Ogi berri, pistola zahar »

Haizeak Gabonetako apaingarri guztiak hegaz eraman ditu, eta, azkenik, urte berriari hasiera eman diogu konfeti eta petardo barik. Kaleko argien distirak ez digu utzi ikusten, itsu utzi gaituzte, eta bolandera eta petardoen zaratak, gor. Beste zenbaki bat estreinatu dugu, eta urteko azken egunean ehunka proposamen xuxurlatu dizkiogu urte berriari. Topa egin bitartean, tabernako zapian zerrenda luzea idatzi dugu. Bai, zerrendaren lehenengo postuan gimnasioa dago. Beste behin, izena eman eta bi astez ez dugu klasera kale egingo. Bigarren postuan, dieta hitza idatzi dugu. Jakiekin zorrotz jarriko ez bagara, neurtu egingo dugu jatekoa. Esaterako, ogia albo batera utziko dugu. Asmo berriari gogor eutsi diogu urteko lehenengo egunetan. Baina kalean goazela etengabe okindegiak ikusten ditugu. Zapata denda zegoen lekuan, okindegia zabaldu dute. Bilboko kale batzuetan zazpi okindegi zenbatu ditugu bata bestearen atzean. Gure tripen imajinazioa da edo okindegiz bete da gure hiria? Ogia mendeetan zehar oinarrizko elikagaia izan da, gosete asko salbatu ditu ogi apurrak, baina dietaren elikagaien aniztasunari esker, ogiak jendearen oinarrizko elikagaia izateari utzi zion. Urte berriarekin prezioek ere gora egin dute, eta horrek ogiaren prezioaren igoera ekarri du. Tentazioari ezin eutsi, Kale Nagusiko okindegi berrian sartu gara, eta, hara, bitxi dendan sentitu gara. Bazkaritako lagungarria dugun plazer txikia erostean, ez dugu jakin urrezko eraztuna edo erregearena aukeratu behar genuen. Garai berriak dira gaur egungoak, eta oinarrizko alimentua luxuzkoa bihurtu da. Dendariak hamaika azalpen eman dizkigu apaletan dituzten bitxien inguruan; opil txikia, gurinezko opila, egur ogi handia, txapata barra, integrala, zekale ogia… Guk pistola bat nahi dugula esan diogu. Gaztetan, goiz erdian jaten genituen tirorik botatzen ez zuten pistolak luze eta meheak ziren. Etxe beheko ogi saltzaileak oparitzen zizkigun. Flauta itxura zuten, mehe eta luzeak, baina barra handia zuen zapore berbera zeukan, ala hobea. Opil bereziak ziren, bat-bateko gosea asetzeko modukoak. Bitxi dendako dendariak harridura aurpegiarekin erantzun digu; “Sentitzen dut, baina gure labean ez da pistolarik egiten”. Gabon zahar egunean petardoak edo tiro hotsak entzungo nituen? Urte berriko asmoen zerrenda zakarrontzira bota eta auzoko betiko okindegira sartu eta pistola erosi dugu; urte berriarekin garai berriak datoz, asmo berriak… Baina tirorik gabeko pistolak jaten jarraituko dugu, dieta hitza gure zerrendatik ezabatuz.

Antzerkia eta kirola San Anton egunaren aurretik »

MUNGIA. San Anton eguna datorren astean izango bada ere, asteburu honetarako hainbat jarduera antolatuak dituzte Mungian. Gaur, briska txapelketa izango da. Bihar, Olalde Museoaren inaugurazioa antzezlana taularatuko du Mungialdeko Antzerkizale Elkart…

Ura, bere bidea egin guran »

Aiartza, Arratia, Artibai, Asua, Karrantza, Butroe, Oka, Gobela… erreka eta ibaiz josita dago Bizkaiko lurralde osoa. Eskualde askori izena ere ematen diote, eta herri asko horien inguruan eraiki dira. Produktuen garraiorako, nekazaritza lurrak urez…

Lurrari lotutako proiektuak abian »

Urte berria lur berriekin hasi dute nekazaritza eta abeltzaintza alorretan burubelarri aritu beharko duten bederatzi gaztek. Bederatzi lursail, bederatzi gazte eta beste horrenbeste etorkizunerako asmo jarriak dira martxan. Foru aldundiak laugarren al…

Ekialdetik hariari tiraka »

ErakusketaBilboHaritik. Ekialdeko txotxongiloak izeneko erakusketa bisitatzeko aukera dago Ondare erakusketa aretoan, Bilboko Maria Diaz Haro kalean. Panpin horiek manipulatzeko era eta estilo desberdinak ezagutzeko modua izango dute bisitariek, hilar…

“Baliteke euskaldunak Colon baino lehenago iritsi izana Amerikara” »

Itsasoan hamabi urte egin ostean, “bizitza osoa itsasoari lotuta” egin duela aitortu du Sabino Lauzirikak (Plentzia, 1948). Merkataritza ontzietako kapitaina izan zen urte haietan. “Geroago, lurrean geratu naiz itsasontziekin lotutako alorretan lanean…

Proiektuaren argi-ilunez ohartarazi du hainbat gaztek »

Sergio Gonzalez ermuarrak 2011n lortu zuen Lurren Bankutik lursail bat. Busturian egokitu zitzaion. Garai hartan Bilbon bizi bazen ere, Mundakara joan zen bizitzera, “baserritik gertuago egoteko”.Ortua jartzeko proiektuan murgilduta dago eta oilo eta …

“Egoerak identifikatzea eta euren autonomiari ahalik eta luzeen eustea da helburua” »

Osasuna eta gizarte zerbitzuak sarri eskutik doazen gaiak izanik, Uribe eskualdean bi alorrok elkarrekin lanean jartzeko arreta protokoloa jarri dute martxan, Eusko Jaurlaritzaren, Bizkaiko Foru Aldundiaren eta eskualdea osatzen duten 24 udalerrien arteko elkarlanari esker. Programa aitzindari horren xehetasunak azaldu ditu Mari Luz Marques (Bilbo, 1961) Osakidetzak eskualdean duen kudeatzaileak.

Zertan datza zehatz akordioa?

Gizarte zerbitzuak eta osasuna lotzen dituen hitzarmen batean ari gara lanean. Duela urtebete inguru hasi zen eta ibilbide luzea izango du. Osakidetzak eta 24 udalerriek oraintsu sinatu dugun hitzarmena landu nahi ditugun alderdi ugarietako bat baino ez da. Osasun eta gizarte arloetan inplikatuta dauden eragileen elkarlanean datza.

Lan esparrua oso zabala da. Izan ere, era desberdinetako herritarrak barneratzen ditu. Besteak beste, mendekotasuna izan dezaketen adinekoak, babesik gabe dauden herritarrak, buruko patologiak dituztenak, haurrak, tratu txarren biktimak diren emakumeak… Guk zatietan banatu dugu osotasun hori eta atalka landuko dugu. Orain, batez ere, adinekoak hartu ditugu ardatz. Mendekotasun egoeran edo arriskuan dagoen nagusia dugu jomuga, etxean zein egoitza batean bizi dena.

Inguru horretan inplikazio zuzena dutenak Osakidetzako profesionalak eta udalerrietako gizarte langileak dira. Lehenengo hitzarmena ondoko alorrak zehazteko egin dugu: Zelakoak izango dira gure harremanak? Zelan ekingo diegu afera hauei? Zelan esku hartuko dugu eta zelan egingo diogu jarraipena adineko pertsonei bizi diren eremuan? Osasun eta gizarte zerbitzuen eremuetako profesionalen lantaldeak eratu ditugu, alor horietako lehen arretako beharginekin —medikuak, erizainak eta gizarte langileak—. Proiektuan zaharren egoitzako medikuak eta erizainak, foru aldundikoak, larrialdi zerbitzuetakoak eta gizarte langileak ere badaude, herritar horiek eremu horietara jo dezaketelako.

Eta zelan gauzatuko da protokoloa?

Orain artean ere harremanetan geunden gizarte langileekin. Orain, kontaktu hori sistematizatzea da gure helburua; hau da, osasun arloko langileek eta gizarte beharginek osatutako ekipo egonkorrak eratzea. Hilero batzartuko dira eta adinekoen beharrizanak antzematea dute xede.

Beharrizan horiek aldatuz doaz urteen poderioz. Hasiera batean baliteke adinekoak autonomoak izatea; gero, ordea, mendekotasun arriskuan sar daitezke eta beharrizan hori sortu. Helburua egoera identifikatzea da, jakiteko zein puntutan dauden eta lortzea euren autonomiari eutsi ahal izatea ahalik eta denbora luzeenean. Eskuragarri dituzten baliabideak ezagutaraztea ere lortu gura dugu. Izan ere, batzuetan gertatzen da baliabideak egon arren, ez dituztela erabiltzen ezagutzen ez dituztelako.

Orain artean zelan gauzatzen zen pertsona horienganako arreta zerbitzua?

Eskaeren araberakoa zen. Inplikatutako agenteetako batek, osasun arlokoak zein gizarte zerbitzuetakoak, beharrizan bat antzematen zuenean, bestearekin harremanetan jartzen zen.

Aldaketa nagusia da pertsona horiek ezagutzen joango garela beharrizana azaldu ere ez denean egin. Informazioa ematen diegu, zein itxaropen duten jakin, beraien ingurua ezagutu. Isolatuta dauden jakin, eta, hala bada, beharrezko baliabideak helaraziko dira; besteak beste, suteak antzemateko gailuak eman edo Beti On telefono bidezko alarma sistema euren esku utzi. Euren errealitatea ezagutzea dugu helburu, ez soilik osasunarekin lotutakoa, baita soziala ere. Horren bitartez, sortuko diren beharrizanei aurrea hartuko diegu.

Zer nolako metodologia darabilzue?

Balorazio geriatriko integrala darabilgu. Aspektu klinikoak, funtzionalak, kognitiboak eta sozialak aztertzen ditugu. Egituratuta dagoen balorazio bat da. Pertsona horien beharrizanak komunean jartzen ditugu dagozkien alorrean bidera daitezen.

Sendagilera doazenean antzematen al dira beharrizan horiek?

Bai, baina sarri gizarte zerbitzuen bitartez gertatzen da. Senideren bat baliabideren bati buruz galdezka joan ohi da zerbitzuotara eta han hasten da prozesua. Beharrizanak agertu aurretik prebenitzen saiatzea da helburua.

Sistema aitzindaria dela esanez aurkeztu duzue.

Ez dakit aitzindaria den ala ez. Argi dagoena da honen indarra zein den: Oso eremu desberdinetako agenteak eseri gara mahai gainean. Helburu komuna ezarri dugu; interesatzen zaigun populazioa identifikatu dugu eta lanean hasi gara. Guzti hori 24 udalerrirekin.

Esperientzia hori beste eremu batzuetara zabaltzeko asmoa ere badago, ezta?

Bai. Egitura hau oso erraz estrapolatu daiteke beste leku batzuetara. Errazagoa izango da udalerri gutxiago dauden eremuetan gauzatzea eta zailtasunak aurki daitezkeen arren, hedatzeko erraza dela uste dugu.

Zenbat pertsonak izan litzakete beharrizan hauek?

Kopuru zehatzik ematerik ez daukat. 65 urtetik gorako populazioa hartu dugu guk erreferente modura, baina adin horren barruan denetariko egoerak daude.

Mendekotasun arriskuan dauden edo mendekotasun arazoak dituzten adinekoekin abiatu duzue protokoloa. Gainerakoengana noiz zabalduko duzue programa?

Urtarrilaren 23an berriz batzartuko gara hurrengo atalarekin hasteko: Egoitza batera joateko beharrizana duen adinekoa, mendekotasun maila handia duelako. Ostean etorriko dira besteak. Proiektu bat martxan jarri, jarraipena egin eta ebaluatu egiten dugu. Bien bitartean hurrengoa osatzen hasten gara hori ere martxan jartzeko, jarraipena egin eta ebaluatzeko.