Literatura, denen eskura »

Irakurtzeko grina izan, baina ezin liburu bat zabaldu eta osorik ulertu, istorioaz erabat jabetu eta gozatu. Askok dituzte irakurtzeko eta irakurritakoa ulertzeko zailtasunak. Eta horiei irtenbide bat emate aldera, duela urtebete pasatxo martxan jarri…

Ekialdetik hariari tiraka »

ErakusketaBilboHaritik. Ekialdeko txotxongiloak erakusketa bisitatzeko aukera dago Ondare erakusketa aretoan, Bilboko Maria Diaz de Haro kalean. Panpina horiek manipulatzeko era eta estilo desberdinak ezagutzeko modua izango dute bisitariek, hilaren 1…

Ogi berri, pistola zahar »

Haizeak Gabonetako apaingarri guztiak hegaz eraman ditu, eta, azkenik, urte berriari hasiera eman diogu konfeti eta petardo barik. Kaleko argien distirak ez digu utzi ikusten, itsu utzi gaituzte, eta bolandera eta petardoen zaratak, gor. Beste zenbaki bat estreinatu dugu, eta urteko azken egunean ehunka proposamen xuxurlatu dizkiogu urte berriari. Topa egin bitartean, tabernako zapian zerrenda luzea idatzi dugu. Bai, zerrendaren lehenengo postuan gimnasioa dago. Beste behin, izena eman eta bi astez ez dugu klasera kale egingo. Bigarren postuan, dieta hitza idatzi dugu. Jakiekin zorrotz jarriko ez bagara, neurtu egingo dugu jatekoa. Esaterako, ogia albo batera utziko dugu. Asmo berriari gogor eutsi diogu urteko lehenengo egunetan. Baina kalean goazela etengabe okindegiak ikusten ditugu. Zapata denda zegoen lekuan, okindegia zabaldu dute. Bilboko kale batzuetan zazpi okindegi zenbatu ditugu bata bestearen atzean. Gure tripen imajinazioa da edo okindegiz bete da gure hiria? Ogia mendeetan zehar oinarrizko elikagaia izan da, gosete asko salbatu ditu ogi apurrak, baina dietaren elikagaien aniztasunari esker, ogiak jendearen oinarrizko elikagaia izateari utzi zion. Urte berriarekin prezioek ere gora egin dute, eta horrek ogiaren prezioaren igoera ekarri du. Tentazioari ezin eutsi, Kale Nagusiko okindegi berrian sartu gara, eta, hara, bitxi dendan sentitu gara. Bazkaritako lagungarria dugun plazer txikia erostean, ez dugu jakin urrezko eraztuna edo erregearena aukeratu behar genuen. Garai berriak dira gaur egungoak, eta oinarrizko alimentua luxuzkoa bihurtu da. Dendariak hamaika azalpen eman dizkigu apaletan dituzten bitxien inguruan; opil txikia, gurinezko opila, egur ogi handia, txapata barra, integrala, zekale ogia… Guk pistola bat nahi dugula esan diogu. Gaztetan, goiz erdian jaten genituen tirorik botatzen ez zuten pistolak luze eta meheak ziren. Etxe beheko ogi saltzaileak oparitzen zizkigun. Flauta itxura zuten, mehe eta luzeak, baina barra handia zuen zapore berbera zeukan, ala hobea. Opil bereziak ziren, bat-bateko gosea asetzeko modukoak. Bitxi dendako dendariak harridura aurpegiarekin erantzun digu; “Sentitzen dut, baina gure labean ez da pistolarik egiten”. Gabon zahar egunean petardoak edo tiro hotsak entzungo nituen? Urte berriko asmoen zerrenda zakarrontzira bota eta auzoko betiko okindegira sartu eta pistola erosi dugu; urte berriarekin garai berriak datoz, asmo berriak… Baina tirorik gabeko pistolak jaten jarraituko dugu, dieta hitza gure zerrendatik ezabatuz.

Antzerkia eta kirola San Anton egunaren aurretik »

MUNGIA. San Anton eguna datorren astean izango bada ere, asteburu honetarako hainbat jarduera antolatuak dituzte Mungian. Gaur, briska txapelketa izango da. Bihar, Olalde Museoaren inaugurazioa antzezlana taularatuko du Mungialdeko Antzerkizale Elkart…

Ura, bere bidea egin guran »

Aiartza, Arratia, Artibai, Asua, Karrantza, Butroe, Oka, Gobela… erreka eta ibaiz josita dago Bizkaiko lurralde osoa. Eskualde askori izena ere ematen diote, eta herri asko horien inguruan eraiki dira. Produktuen garraiorako, nekazaritza lurrak urez…

URTE BERRIA HASTEKO, IKASTOLA BERRIA »

Urte berria eraikin berriarekin estreinatu dute Karmelo ikastolako ikasle eta irakasleek. 2 urtetik 16ra arteko gazteak hartuko dituzte bertan. Bolueta auzoan dago eraikin berria, Mina eskola publikoaren ondoan. Bi ikastetxeak batuko zirelako beldurra…

Trenbide sare errentagarriak »

Mungiako EH Bildu osatzen dugun alderdi guztiok betidanik egin dugu apustu trenaren alde, eta horrela jaso genuen gure herri programan.Erabaki politiko batek kendu zigun trena, erabaki politiko batek baino ez, eta galera hori urteetan ari gara jasaten…

Aisiarako ortu kopurua bikoiztuko du udalak »

MARKINA-XEMEIN. Udaberrira begira, Markina-Xemeinen dagoen aisiarako ortu kopurua bikoizteko asmoa iragarri du udalak. Berroeta inguruan bertan beste berrogei ortu jarriko dituztela azaldu dute. Jakinarazi dute orain arte eskuragarri dauden partzela g…

ELKARTASUNA, ERREGE OPILEN BITARTEZ »

Koroideremia gaitzak jotako gaixoekiko elkartasun jarduera bat egin zuten joan den domekan, Mungian, bertako udalak eta Diz-diz emakume elkarteak antolatuta. Errege opil zatiak banatu zituzten euro baten truke Errosko Jaian —herrian ohitura bihurtu da jai hori—. Bertako familia bateko hiru seme-alabek gaitz arraro hori dute. Ikerketarako finantzaketarik aurkitu ezean, apurka ikusmena galduz joango dira umeok, eta itsu geratzeko arriskua daukate.

Naia del Castilloren azken lana, Marzana espazioan »

BILBO. Naia del Castilloren Fluxuak azken lana ikusgai egongo da gaurtik aurrera Bilboko Marzana espazioan. Bertan, Jean Louis Gaulten desioari buruzko galderak planteatu ditu artistak: “Zer nahi duzu nigandik?”. Galdera horri beste bi gehitu dizkio: …