540 »

Arratian, etxean konposta egiteko izena eman dutenak. 540 sendik eskatu dute konposta etxean egiteko makina Arratian; hau da, familien %40k parte hartuko dute egitasmoan. Ondarroan, berriz, 34 familia ari dira konposta egiten, eta, Zornotzan, 480 familiak erabiltzen dute edukiontzi marroia.

AKADANTZ, KALEKO ERRITMOEN LEHIAKETA »

Akadantz, kaleko dantzen lehiaketa egingo dute bihar Elorrion, Arriola antzokian. 18:00etan ekingo diote txapelketari. Hiru eratako koreografiek osatuko dute saioa: batetik, urban dance izeneko dantzak egingo dituzte; esperimental eta breakdance esti…

Zuzenean erraz irakurtzeko formatuan ere idazten dira »

Zenbait idazlek zuzenean, erraz irakurtzeko formatuan idazten dituzte beren lanak. Era horretako egile gehienak emakumezkoak direla azaldu du Blanca Matak. Gainera, helduentzako lanak idazten dituzte, propio. Izan ere, era horretako liburuek helduen a…

BI-625 errepiderako bi semaforo eskatu dituzte »

ARRANKUDIAGA. Arrankudiagako Udalak bi semaforo eskatu dizkio foru aldundiari, BI-625 errepiderako. Dio ikusgarritasun arazoak dituela herritik igarotzen den tartean, eta auzo batetik bestera doazen oinezkoak arriskuan daudela gurutzatzerakoan. AP-68 …

“Helegitea jartzeko ez garela nor esan digu auzitegiak; mamiaz ez dio ezer” »

Usansolo Herria plataformak “txarto” hartu du epaileak onartu ez izana desanexioa debekatzen duen foru arauaren aurka jarritako helegitea. Hala ere, Monika Mena plataformako kideak azaldu duenez, “indarra” eman die EAEko Auzitegi Nagusiak hartutako er…

Fruitu arbolen osasunari eusteko sekretua »

Sagardoa upategian zelan egin, mahatsondoa zelan inausi eta landareen osasuna zelan babestu izango dute hizpide eta aztergai, besteak beste, bihar, Zallako Fruitagintza Estazioan egingo dituzten jardunaldietan. Fruitagintzan, mahasgintzan eta enologia…

INGURUMENAREN ERAKUSLEIHOA »

Joan den asteburuan, 12.000 lagun igaro ziren Durangoko Landako gunetik, Berdeago azokatik. Gainera, 50 enpresa inguruk parte hartu zuten energia berdeen azokan. Teknologia iraunkorrak eta energia aurrezteko baliabideak izan ziren ikusgai. Hainbat era…

Kandela bedeinkatuekin kalejira egingo dute domekan, Gernika-Lumon »

Natibitate egunetik 40 egun igarotakoan ospatzen da Kandelario eguna: otsailaren 2an. Jesus jaioberria Jerusalemgo tenpluan aurkeztu zutenekoa gogoratzen da. Hori gogoan hartuta, elizetan kandelak bedeinkatuko dira. Euskal Herrian indar berezia aitort…

Westernak, erromantikoak… »

Lehen kapituluan, protagonistak masia batean ikusi genituen babestuta, Frantzian. Bigarrenean, itsasontziz egindako bidaian lagundu genituen. Portura iristen ikusi genituen irudian. Nora iritsi ziren?”, galdetu die Blanca Matak. “Txilera”, erantzun diote. “Hori da. Eta gaur hirugarren kapituluarekin jarraituko dugu. Txilen zer gertatzen zaien ikusiko dugu”, jarraitu du.

Mungiako San Jose Etxe Alai adinekoen egoitzako 11 gizon-emakume dira, Matarekin batera daudenak. Irakurketa errazeko talde bat dute, eta eguenero elkartzen dira. Nuria Marti idazle kataluniarraren Bajo el mismo cielo irakurtzen ari dira. Istorioaren ordura artekoak errepasatu ostean, falta zaizkienak irakurtzeari ekin diote. “Nor hasiko da? Ekin zuk”, esan dio Maria Angeles Agirreri. “La pensión de Delia“, irakurri du kapituluaren izenburua, ozen.

Eleberri horrek Espainiatik erbesteratu behar izan duen Federicoren gorabeheren berri ematen du; baita Teresarenak ere; eta Miranda neskatilarenak; eta ozeanoaz bestaldean utzi duen Sara lagunarenak. Frantziatik Txilera eroango dituen itsasontziak elkartuko ditu guztiak. “Gustuko dut istorioa; pozik etortzen naiz irakurtzera. Egia esan, betidanik izan dut zaletasuna. Edozer atsegin dut; kontua entretenitzea da, denbora pasatzea. Aldizkariei ere beti ematen diet errepasoa, Semana eta horiei”, aitortu du barre zantzoka.

Hala ere, bada gehiegi gogobetetzen ez duen literatura mota bat: maitasun istorioak. Bai hark, bai bere lagun Teresa Bolinagak “aspergarritzat” dituzte. “Eztiak dira, melengak. Kontatzen duten guztia gezurra da; benetako bizitzan ez dira halakoak gertatzen”, kritikatu ditu Bolinagak. Akzioa duten eleberriak dituzte gogoko, eta polizia istorioak. “FBIkoen gertaerak kontatzen dituztenak, westernak… halakoak asko irakurtzen ditut”.

Angela Navarrok ere genero guztiak ditu maite, baina bereziki historikoak gustatzen zaizkio. Hirurak umetan zaletu ziren, eta orain ere ahal duten guztia irakurtzen dute. “Egunkaria, goizero; lehen orritik azkenekora. Baita iragarkiak ere!”.

Bolinagak liburutegi ederra osatu du, baina egoitzan bizi denetik letra artean murgiltzeko asti gutxiago duela dio. “Egun osoan ekintza mordoa dugu hemen, eta ez dut lehen beste denbora irakurtzeko”. Bajo el mismo cielo bereziki kuttuna zaio. Berak ere sorterria utzi behar izan zuela ekarri du gogora, eta, horregatik, identifikatuta sentitzen da. Liburua erosi, eta ohe ondoko mahaitxoan dauka gordeta. Hala, jada ezagutzen ditu bere kideek oraindik irakurri gabe dituzten pasarteak. Matak errieta egin behar izaten dio gertatzeko daudenak kontatu ez ditzan.

Agirrek aitortu du batzuetan haria galtzen duela aste batetik bestera. “Gure adinean memoriak gehiegitan huts egiten digu”, penatu da. Baina Matak hasieran egiten dien laburpenarekin berehala kokatzen du bere burua. Ikusmena, behintzat, zorrotz dauka oraindik, betaurrekoak daramatzan arren. Eta nabari zaio kontatu duen besteko ohitura duela, zoli irakurtzen baitu, ia behin ere trabatu gabe.

Fikziotik errealitatera

Taldekideen artean, ordea, denetarik dago; badira ozen irakurtzera animatzen ez direnak ere. Baina guztiek kasu egiten diote irakurketari, esku artean duten liburuan. Eta denek parte hartzen dute. Paragrafo bakoitza bukatzean, komentatu egiten dute. Berbarako, Txilera iritsi berritan, Federicok jatetxe batean lana aurkitu du, eta zenbateko soldata izango duen irakurri dute, peso txiletarretan. Matak hainbat diru motez berbetan ipini ditu: “Euroaren aurretik, zer diru geneukan?”. Pezeta gogoratu dute, eta errealak, txakur txiki eta handiak… Eta Frantzian libera erabiltzen zela, Italian lira, Alemanian markoa… Agirrek ezagutza zabala erakutsi du dibisa kontuetan.

Federico eta Teresa ezkondu direnean, berriz, beren ezkontzak gogoratu dituzte. Nola jantzita joan ziren, adibidez: denak zuriz, baina beren amak beltzez edo grisez. Bolinagak aitaren trajeaz barre egin du: “Zuria zen, eta paparrean lore moduko bat zeraman. Azalorea zirudien. Niri ez zitzaidan batere gustatzen”, kontatu die taldekideei.

Egokitutako irakurketak, bada, istorioetan murgiltzeko aukera ematen dio adineko talde horri. Arretari eusteko gaitasuna trebatzeko modua ere bada haientzat, baita memoria lantzeko aitzakia ere. Azken batean, burua bizirik mantentzeko aukera ematen die literatura saioak.

Bakioko alkateari iruzur salaketa ipini dio Bilduk »

BAKIO. Bakioko Bilduk Aitor Apraiz alkatea salatu du. Martitzenean ipini zioten salaketa, Txakolingunea eraikitzeko prozesuan “iruzurra, funtsen bidegabeko erabilera, prezio publikoen aldaketa eta eragimen trafikoa” egin dituela sinetsita.