Galeako itsasargia birgaituko dute aurten »

GETXO. Getxoko Udalak Galeako gotorlekuan dagoen itsasargia birgaitzea erabaki du. Lan horiek aurten egingo dituzte. Aurretik, baina, EHUko Zientzia eta Teknologia Fakultateko Mineralogia eta Petrologia Sailak eraikuntzaren egoera zein den aztertuko d…

“Aurrekontu sozialena” »

EAJk eta PPk lortutako akordioari esker, Bizkaiko Foru Aldundiak ez du arazorik izango bere aurrekontu proiektua onartzeko. Joan den asteko osoko bilkuran, PSE-EEk eta Bilduk aurkeztutako osoko zuzenketak ez ziren onartu, EAJk aurka bozkatu zuelako eta PP abstenitu egin zelako. Asteon zuzenketa partzialak eztabaidatzen hasi dira. Hurrengo urratsa Gernika-Lumoko batzar etxean egingo den osoko bilkuran proiektua behin betiko onartzea izango da. PPk aurreratu du bozketa horretan abstenitu egingo dela, euren proposamenak aintzat hartu diren arren ez delako euren proiektua. Beraz, 22 aldeko boz —EAJ— eta 21 aurkako —Bildu eta PSE-EE— jasoko ditu.

Bai Lorea Bilbao bozeramaile jeltzalea bai Esther Martinez bozeramaile popularra “oso pozik” eta “harro” agertu dira, “ezberdinen arteko akordioa” erdietsi dutelako. “Alderdikerien gainetik, Bizkaiaren eta bizkaitarren interesak jarri ditugu”, azaldu dute biek. Martinezek, gainera, “aurrekontu egokitua Bizkaiko historiako sozialena” dela uste du.

Akordio horren bidez, 5.550.000 euroko aldaketa egingo zaio foru aldundiak aurkeztutako proiektuari. Jose Maria Iruarrizaga foru aldundiko Ogasun diputatuak azaldu duenez, diru sarreretan ez da igoerarik egon; beraz, adostutako gastu berriak asetzeko beste diru sorta batzuetatik hartu behar izan dute. Horietatik ia 3 milioi ordainketa osagarrietako mailegutik hartuko dira; hau da, badaezpada ezustekoetarako gordea izaten den dirutik. Bozeramaile popularraren esanetan, “ez zen beharrezkoa hainbeste diru gordetzea, hainbeste premia daudenean”.

Lehendakaritza Sailaren aurrekontuan suhiltzaileen parke bat eraikitzeko lursaila erosteko diru kopuru bat ageri zen. Hori ere PPrekin adostutako aldaketetara bideratuko da. “Ez zegoen erabakita non eta noiz erosiko zen lursaila”, azaldu du Martinezek. Bestelako diru sorta txikiago batzuetatik ere hartu da dirua, baina Iruarrizaga diputatuak ez du zehaztu zeintzuetatik.

Bi alderdiek ukatu egin dute Bizkaiko negoziazioa Araba eta Gasteizko aurrekontuen inguruan egin denari lotuta egon dela. “Erabateko askatasunez jokatu dugu, loturarik gabe. Gure lehentasuna krisiari aurre egin eta bizkaitarren premiei erantzutea izan da. Gainera, Arabako aurrekontuan onartu ez ziren egunaren biharamunean aurkeztu genituen zuzenketa partzialak. Bizkaiko aurrekontua baldintzatu gura izan bagenu, osoko zuzenketa aurkeztuko genukeen, baina ez genuen egin”, dio Martinezek.

Negoziazioak, “zabalik”

Bozeramaile jeltzalearen esanetan, alderdi guztiekin ahalegindu dira, baina PPrekin baino ez dute lortu. “Bilduk hasieratik zarratu zituen aukera guztiak, eta talde sozialistarekin ez da posible izan”. Gainera, ohartarazi du ez dela aliantza bat: “Aurrekontua onartzeko akordioa da, eta onartzean bukatuko da”. Hala, zerga politika berrirako negoziazioak alderdi guztiekin egiteko asmoa iragarri du. “Dena den, oraindik foru aldundiak ez du proiekturik aurkeztu; beraz, ezin da ezer negoziatu”.

“Gustuko ez duen jakia gustuko duenarekin jarri behar da” »

Euskadiko Giza Elikaduran eta Dietetikan Diplomatuen Elkartea 2002an sortu zen, etengabeko ikasketa bultzatzeko eta komunitatean elikadurak duen garrantzia ezagutzera emateko. Ingortze Zubieta (Bilbo, 1976) elkarteko lehendakariordea da.Azken hamar ur…

Gormutuen mundua gertutik ezagutu behar du profesionalak »

Nora Olazabal keinu hizkuntzan aditua eta mediku laguntzailea da sortu den unitatean. Hark azaltzen duen moduan, entzumen urritasunaren gradu guztiak ikusiko dituzte Basurtun; keinu hizkuntzarekin aritzen direnak eta aho hizkuntza darabiltenak.Olazaba…

Loiuko Udalak 58 baratze ekologiko eskainiko dizkie herritarrei »

Loiuko Udalak bere orube batean 58 baratze sortuko ditu herritarrek nekazaritza ekologikoa landu dezaten; hau da, ortu horietan aritzeko baldintza bakarra produktu kimikoak ez erabiltzea izango da.

Bizente Arteagoitia Loiuko alkateak jakinarazi duenez, obrak 2013ko lehenengo hiruhilekoan hasiko dira. Udal teknikariek bi urte daramatzate lanean egitasmoa aurrera atera dadin. Proiektuak bi fase izango ditu, eta lehenengoak 100.000 euroko kostua eragingo dio udalari. Oraingoz, 50 herritarrek baino gehiagok eman dute izena. Laborantza esparru hauetako bat lortzeko, ostera, “prezio sinboliko” bat ordaindu beharko da: urteko 100 euro, gutxi gorabehera.

Udalak azaldu duenez, udaletxearen inguruetan balio ekologiko handia duten eta erabiltzen ez diren lur sail publikoak daude. Lur eremu hori Elizondon dago, eta Errotatxuko bideak zeharkatzen du. Orotara, 15.000 metro koadro ditu; baina laborantzarako esparrua 6.000 metro koadrokoa izango da. Hala, erabiltzaile bakoitzak 58 metro koadro izango ditu erabilgarri. Horrez gain, ureztatzeko ur harguneak ezarriko dira, eta Loiuko lorategietatik ateratako material organikoak konpost moduan erabiltzeko aukera izango dute.

Urduñak ere emango ditu

Urduñako Udalak ere lursailak banatuko ditu. Helburua lehenengo sektoreko jarduera ekonomikoa sustatzea da. Horretarako, udalbatzak, herritarrei lur sail publikoak eman ahal izateko, udal arautegi berria idatziko du.

Lurrak lagatzeko epea abenduaren 31n bukatu zen; baina, testu berria onartu bitartean, eskaera epea luzatu egin dute. Interesa dutenek lurra zertarako erabili nahi duten azaldu behar diote udalari; autokontsumorako den edo jarduera ekonomikoren baterako erabiliko den zehaztu beharko dute. Udalak azaldu duenez, langabeziari aurre egiteko asmoz, enpresa proiektuek eta ortuetatik lortutako produktuak merkaturatzeko xedeek izango dute lehentasuna.

Arrain errazioak astean, gutxienez. »

Astean, gutxienez, arraina hirutan jan behar da; arrain urdinak hartu behar dira, bereziki. Frijitzen badira, hobe da landare olioa aukeratzea, olibarena. Komeni da olioa berriz ez erabiltzea eta tenperatura handietara iristen ez uztea.

Haur gizentasunaren aurkako kanpaina hasi dute medikuek »

Elikadura ohitura txarrek eta ariketa fisiko gutxi egiteak ondorio kaltegarriak eragin ditu azken urteotan herritarren eta, batez ere, haurren osasunean. Oraintsu arte Ipar Ameriketako gizartearen kontua zela uste izan da, baina iritsita dago Euskal …

Lezama Bizirik taldeak HAPO berria kritikatu du »

LEZAMA. Eguaztenean onartu zuen Lezamako Udalak HAPO hiri antolamendurako plan orokor berria. Lezama Bizirik taldeak gogor kritikatu du, hainbat auzitegik bertan behera utzi dituzten eraikuntza arauak jasoak dituelako. Taldeak ohartarazi du LZPak uhol…

88.750 »

Ezkerraldean bosgarren edukiontzia jartzeko inbertsioa. Hondakin organikoentzako edukiontzia hiruhileko honetan ezarriko dute Ezkerraldean. Esleipena 56.749 eurokoa da, eta kontzientziazio kanpainan 31.700 euro erabiliko dute.

“Era batera edo bestera, ematen duen horrek sortzen du Astra” »

Astra arma lantegia izandakoa, egun, kulturarako fabrika sozial bihurtu dute gernikarrek, zazpi urtean lan eta lan eginez. Herrian sortutako mugimenduari esker, 2006an Gernika-Lumoko Udalak ordura arte pribatua zen eraikina publiko bihurtu zuen, hura …