Bilbon, iaz baino turista gutxiago, krisiaren ondorioz »

Mercedes Rodriguez Bilbao Turismoko zuzendariak jakinarazi duenez, Aste Santuan iazkoan baino bisitari gutxiago izan ziren Bilbon. Eustaten datu ofizialak esku artean izan baino lehen, adierazi du “pozik” egongo liratekeela turisten jaitsiera hori %…

Askatasun haizea »

Ziortza-Bolibarren eta Iurretan ondo baino hobeto dakite Usansoloko herritarrak zelan dauden. Izan ere, eurek ere antzeko prozesuetan sartu behar izan zuten euren herriak eurenak bihurtu eta hala onar ziezaieten lortzeko.

“Preso baldin bazaude, askatasuna nahi duzu. Bada, guk ere berdin. Gu, Durangoren indarra zela eta ez zela, preso geunden. Herria geurea izatea zen gure helburua. Ondo, gaizki, hobeto zein baliabide gehiago edo gutxiagorekin egon, baina, gutxienez, etxea gurea da, gurea da herria. Askatasuna lortzea izan zen garrantzitsuena”. Berba horiekin laburbildu du Mikel Sopelanak, sorterriaren desanexioa lortzeko batzordean lanean aritu ziren iurretarretako batek, udalerri burujabe bihurtzeak zer esan gura izan zuen eurentzat.

Ziortza-Bolibarren ere antzeko irudipena zeukaten. “Zergatik nahi genuen desanexioa? Beti sentitu garelako bolibartarrak, eta geure herria nahi genuelako”, azaldu du Rakel Gandiagak, Bizkaiko Foru Aldundiagaz negoziazioetan ibili zen batzordeko kideak. “Garrantzitsuena da geuk erabakitzen dugula zelako herria nahi dugun. Horrez gain, arlo ekonomikoan onura eta abantaila asko izan ditugu. Azken batean, beste herri baten zati bat edo menpekoa izan beharrean, geu gara herria”, azaldu du.

2004ko azaroaren 30ean lortu zuten Markina-Xemeindik banatzea. Gandiagak gogora ekarri du prozesua luzea izan zela, eta zailtasun nagusia, haien kasuan, Bizkaiko Foru Aldundiak jartzen zituen oztopoak izan zirela deritzo. “Ziortza-Bolibarko herritarrok kolore askotakoak izan gara beti. Hala ere, guztiok bat egin dugu prozesu honetan. Guztiok sentitu izan dugu Ziortza-Bolibar Ziortza-Bolibar dela. Aldundiak jarri dizkigu oztopoak, eta hark geldotu du prozesua. Dena den, burugogorrak garela ikusi zuten, eta ezin izan gintuzten geldiarazi”, adierazi du garai hura gogoratuta.

1969an, erabaki politiko batek Markina-Xemeingo auzo bihurtu zuen Ziortza-Bolibar. Garai hartan, hainbat herriri gertatu zitzaien gauza bera. Askok lehengora bueltatzea lortu zuten —Lea Artibain, Berriatuak, esaterako—. 1986an, Ziortza-Bolibarko herritarrek bide berari ekitea erabaki zuten: herri izan nahi zuten berriz ere.

Eta, azkenean, lortu zuten. Bolibartarrek euren beharrak definitu eta defendatzeko eskubidea daukate, beste edozein herritan gertatzen den bezala. Orain, 450 biztanle inguru ditu herriak. Egunero bizimoduan Markina-Xemeinera joaten jarraitu behar dute, besteak beste, liburutegirik eta ikastetxerik ez daukatelako herrian. Dena den, “herri bizia nahi baldin baduzu, lan egin behar da”, ondorioztatu du Gandiagak. Desanexioak alde txarrik ez duela iruditzen zaio berari.

Iurreta Durangotik desanexionatu zenetik, 22 urte beteko dira aurten. Mikel Sopelanak gogora ekarri du prozesu hura ere “gogorra” eta “urte askotakoa” izan zela. 1926an Durangora anexionatu zutenetik, hainbat saio egin dituzte iurretarrek euren herria berreskuratzeko, eta ez zuten lortu 1989ko maiatzaren 23ra arte.

Oztopoak gaindituz

Lorpen haren hasiera denentzat ez zen pozgarria izan, ordea. “Baten batzuek beti izango dute zerbait esateko: durangarrak izango bagina, igerilekuetara, adibidez, doan sartuko ginateke. Hasieran beti dago horrelakoak esaten dituenik”, adierazi du Sopelanak.

Dena dela, gogora ekarri du iurretarrentzako zailtasunik handiena durangarren kredituei aurre egiteko eskatu zieten erantzukizuna izan zela. “Durango hiribilduko bilauek hainbat konpromiso zituzten, hainbat kreditu zeuzkaten eskatuta, eta esaten ziguten guk ere ordaindu behar genituela kreditu horiek. Azkenean, ados jarri ginen, eta bakoitzak bere etxean aurrera egin du”.

Sarri herri handiek handiago izateko nahi bat izaten dutela deritzo: “Jabe izan gura dute. Baina hori gezurra da. Hemen bakoitza bere etxearen jabe da, bakoitzak berea”, adierazi du Sopelanak.

Iurretak herri gisa beteko dituen 22 urteetan arazoak egon direla azaldu du, eta gaur egun ere badaudela. “Hala ere, arazoak geure etxe barruan ditugu, ez beste batzuen kontra”, esan du. “Herria gurea da, eta ez beste batzuena. Hori da garrantzitsuena”, laburbildu du.

Hori dela eta, batzuek zein besteek azaldu dute azaroaren 30a egun handia dela Ziortza-Bolibarkoentzat eta maiatzaren 23a, berriz, Iurretakoentzat. Ospakizunetarako egun handiak dira batean eta bestean. Hain zuzen, sasoi batean galdutako askatasuna berreskuratu zuten egunak.

ROCK ETA HEAVY GAUAK GAUR ETA BIHAR »

Rock eta heavy doinuek beteko dituzte gaur eta bihar Barakaldo inguruak, Edaska Rock klubak antolatutako kontzertuen bitartez. Madrilgo Steel Horse —irudian— taldearen emanaldia izango da gaur. Judas Priest, Iron Maiden, Black Sabbath eta Accept taldeen ildo edo estiloari jarraitzen dio talde horrek. Aurretik, Barakaldoko Seven Black Roses taldeak ekingo dio gauari, 21:00etan. Sarrerak zortzi euro balio du. Bestalde, bihar Bizkaiko lau talderen ikuskizuna egongo da: Dementzia, Eskean, Striknina eta Napalm igoko dira agertokira. 20:00etan hasiko dira kontzertuak, eta sarrerak hiru euro balio du.

Garraitzeko arbolak, hilzorian »

Lekeitioko Garraitz uhartean bizi diren zuhaitzak oso azkar hiltzen ari dira. Ohartarazpen hori plazara atera nahi izan du Lea-Artibai eskualdeko kultura eta natura ondarea defendatzea helburu duen Atabaka elkarteak. Elkarte horretako adituek baso …

850.000 euro Behargintza zentroak finantzatzeko »

BILBO. Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eudelek akordio bat sinatu dute, Behargintza tokiko garapen eta enplegu bulegoak finantzatzeko. Hala, foru erakundeak 850.000 euroren diru sorta onartu du horretarako. Zentro bakoitzak, gehienez, 75.000 euro jaso aha…

Udalerako lehen harria »

Herritarren gogoa 1980ko hamarkada bukaeran zutenaren parekoa da. Baina oraingo honetan, orduan ez bezala, helburua lortuko dutela sinetsita daude. Usansolo Galdakaotik bereizi eta auzo izateari utzita herri bihurtzea: horixe nahi dute. Horretarako so…

Gazteei indarkeriaz gogoeta eginarazi nahian dabil Gordexolako enpresa bat »

Eskolara joatea amesgaizto bihurtzen da haur eta gazte zenbaitentzat. Ikasteko garaian, ikaskideen bortizkeria jasotzen dute ume eta nerabe ugarik. Indarkeria horri buelta emateko asmoz, Gordexolako Alara izeneko enpresak egitasmo bat aurkeztu du, ika…

Literaturarekin lotura duten ilustrazioen erakusketa Barakaldon »

Barakaldoko Udaleko Kultura, Hezkuntza, Euskara, Kirol eta Gazteria Arloak antolaturiko literatura jardunaldiak martxan dira. Bada, prestatutako jardueren artean, Ilustra-acciones erakusketak aipamen berezia merezi du. Izan ere, margolanen egileak hiru ahizpa barakaldar dira: Piedad, Carmen eta Begoña Ortiz de Urbina, hain zuzen ere.

Literaturarekin lotura duten margolanak bildu dituzte erakusketan. Barakaldoko Udalak jakinarazi duenez, hiru ahizpak artista autodidaktak dira, eta “ilustrazio arloan esperientzia handia daukate”. Margolanak apirilaren 30a bitarte ikus daitezke udal erakusketa aretoan.

Hiru erakusketa gunetan

Ortiz de Urbina ahizpen artelanen artean, argitaratutako irudiak eta proiektu berrien parte izango direnak ikusi daitezke. Clara Campoamor eta Gurutzetako gizarte zentroetan ere ikus daitezke haien lanak.

‘ILUSTRA-ACCIONES’ ERAKUSKETA

Non. Barakaldoko erakusketa udal aretoan eta Clara Campoamor eta Gurutzetako gizarte zentroetan

Noiz. Apirilaren 30era arte.

1937ko gertaerak gogoan izango dituzte hainbat herritan »

Urteurren borobila eta iluna gogorarazten ari dira egunotan Bizkaiko hainbat herritan. Hain zuzen, 1936ko gerraren harira pairatutako bonbardaketak eta sarraskiak eta gertatutako batailak izango dituzte gogoan.

Sestaon, esaterako, 1937ko bonbardaketaren oroitzapena II. Errepublikaren aldarrikapena gogoratuz ospatuko dute bihar. Goizean emango diete hasiera ospakizunei. 11:00etan argazki erakusketa bat jarriko dute Kasko plazan. Ordu horretan bertan bandera errepublikanoak jarriko dituzte udaletxeko balkoian eta liburutegian.

12:30ean, kalejira abiatuko da Kasko plazatik, eta, herrian zehar ibili ostean, udaletxean bukatuko dute bira. 13:00ean, bandera errepublikanoa jasoko dute udaletxean, eta, gero, 1931ko udalbatzari omenaldia egingo diote. Ondoren, garai hartako kantak abestuz kalejiran ibiliko dira. Abesti horiek jasotzen dituzten ehun liburu argitaratu dituzte. Gainera, 1937ko bonbardaketak ere gogoan izango dituzte. 1937ko maiatzaren 23an bonbardatu zuten Sestao tropa faxistek.

Saibigaineko bataila

Abadiñon Saibigaineko bataila izango dute gogoan, bihar. Barrizten kultur elkarteak Saibigainera igoera antolatu du 1937an izandako batailan hil zirenak oroitzeko. Urkiolan, Bizkarraren aparkalekuan, 09:30ean jarri dute ateratzeko ordua. Tontorrean minutu bateko isilunea egingo dute. Bi ordu eta erdiko ibilbidearen ostean, jana eta edana egongo dira.

“Garestiago ez diren milaka produktu ekologiko daude” »

Bizimodua egiteko filosofia moduan ulertzen dute Ekologikoak izeneko proiektua Ian Badiola ondarroarrak eta haren familiak. Orain, bizimodua ulertzeko euren filosofia txertatu gura dute euren herrian, bereziki, baina baita Euskal Herri osoan ere. Horr…