8 »

Lekeition auzitan jarritako kontratuak. Herri Kontuen Euskal Epaitegiak irregulartzat jo ditu Lekeitioko Udalak eta udal kirol erakundeak 2012an egindako zortzi kontratu, legeak ezarritakoa ez betetzeagatik.

Iruzurraren aurkako neurriak hartu ditu foru aldundiak »

515 milioi euro itzuliko dizkie Ogasunak Bizkaiko zergadunei aurtengo errenta aitorpenaren kanpainan. Osotara, 596.000 aitorpen jasotzea aurreikusi dute, eta horietatik %79, gutxi gorabehera, itzultzekoak izango dira. Gainontzekoek 194 milioi euro ord…

275.000 »

Mendekoen zaintzaileen atsedenerako aurrekontua. Foru aldundiak 275.000 euro emango ditu mendekoen zaintzaileen atsedena bermatzeko bi programa finantzatzeko. Gaixo eta senideen oporraldietara eta Alkar Zaintzen-en zerbitzuetara bideratuko dituzte.

Herritarren Bilbo helburu »

“Eta zuk, zer-nolako Bilbo nahi duzu?”. Galdera horri erantzuteko, jardunaldiak egin ditu EH Bilduk. Helburua: “Herritarren Bilbo eraikitzea”. Hiriburuaren diagnostikoa egin dute horretarako, eta hortik abiatuta plazaratu dituzte proposamenak. Lau ata…

Kutxak, betexeago »

Nahiz eta urte hasierarekin batera jartzen diren indarrean, gehientsuenak atzeratuta dabiltza. Lezama izan zen bere kontuak onartu zituen Bizkaiko lehen udalerria. Azaroaren 7an jaso zuten osoko bilkuraren oniritzia. Herrialde historikoaren aurrekontu…

Genero indarkeriaren biktimentzat bulego berria »

GERNIKA-LUMO. Bizkaiko Foru Aldundiak Busturialdera zabalduko du genero indarkeriaren biktima diren andreei laguntza psikologikoa eta babesa eskaintzeko zerbitzua. Arreta deszentralizatu, eta eskualdeetan bulegoak irekitzen ari dira. Lea-Artibaik, Enk…

LEA-ARTIBAIRA EROAN DUTE TXAPELA »

Lea-Artibaiko taldeak irabazi du Bertsolari Gazteen XXII. BBK Sariketa. Bilboko Kafe Antzokian jokatu zen finala, joan den bariku iluntzean. 26 punturen aldea atera zion talde irabazleak Arratiakoari. Kostaldekoek 422 puntu eskuratu zituzten guztira; …

“Finantza adierazleetan gomendioen pare gaude” »

Europako Kontseiluak antolatuta, udal finantzei buruzko goi bilera egin zuten martxoan, Atenasen. Kide diren estatuetatik hainbat udal aukeratu dituzte, proba proiektu batean parte hartzeko. Euskal Herriko udal bakarra Galdakao da, eta Ibon Uribe alkatea emaitzak aurkeztera joan zen, Roberto Cañon Aurrekontu zuzendariak lagunduta.

Galdakaoko Udala Europako Kontseiluaren egitasmo batean parte hartzen dabil, Local Finance Benchmark izenekoa. Zer da zehatz proiektu hori?

Udaletan eskaintzen ditugun zerbitzuek kostu ekonomikoa dakarte. Parte hartzen ari garen egitasmo honek finantza baliabide horien kudeaketa maila hobetzea dauka helburu. Zelan? Ba, hainbat udalen arteko neurketa konparatibo baten bitartez.

Europako Kontseiluko Centre of Expertise delakoak, udalen finantza politikak neurtzeko adierazle multzo bat definitu du horretarako. Adierazle horiek, gure politikak neurtzeaz gainera, gomendioak dauzkate erantsita inplizituki. Beraz, geure buruaren neurketa egiten dugunean, gomendioak jasotzen ditugu, Rec 2004 eta Rec 2005 izeneko txostenetatik.

Zer egin behar du Galdakaok proiektu horren barnean?

Lehenengo eta bat, Europak definituriko adierazle multzoa autonomia erkidegoko testuingurura egokitu genuen. Behin egokituta, adierazleen neurketa egin genuen, eta txosten batean jaso ditugu emaitzen alde onak eta txarrak.

Aldaketarik ekarriko du horrek udalaren finantzen kudeaketara?

Bai, eta espero dugu Eudelen barnean ere aldaketak ekartzea. Tresna honen potentziala ez dago bakarrik bereziki praktikoa den metodologian, gomendioetan ere badu zeresanik. Adierazleak ez dira finantza helburuak huts-hutsean, herritarren parte hartzea eta gardentasuna ere badituzte helburu modura. Eta horiek Euskadiko gainontzeko herrietara zabaldu daitezke.

Oraingoz, zelako emaitzak lortu dituzue ebaluaketan?

Sistemak eskaintzen dituen finantza gomendioekaz nahiko parean gaude. Hala eta guztiz ere, parte hartzean eta gardentasunean hainbat urrats egin behar ditugu oraindik. Horretan badugu zer hobetu. Aurrekontu edo zerga proiektuak aurrera atera aurretik, esaterako, udalaren webgunean jartzea, irakurterrazak izatea, politika fiskalak ez izatea KPIaren eguneraketa soilik…

Martxo hasieran Atenasera joan zineten. Zer egin zenuten jardunaldi haietan? Zer sentsazio ekarri zenuten bueltan?

Esperientzia horren barri ematea beste herrialdeetako ordezkariei. Zipre, Erresuma Batua, Turkia, Grezia, Espainia eta Armenia herrialdeetako, CEMR udal elkarteen elkarteko, Europako Kontseiluko eta Centre of Expertiseko ordezkariak joan ziren goi bilerara, esperientziaren lekuko moduan, gure ondorioak ezagutzeko.

Gustatu zitzaien, eta proiektua luzatzeko asmoa daukate. Seguruenik, beste herri batzuekaz elkarlanean aritzeko aukera sortuko da.

Euskal Herriak duen parte hartzaile bakarra zarete. Zergatik parte hartu duzue?

Batetik, gure indarra neurtu gura genuelako eta arlo horretan irizpideak sendotu nahi genituelako. Ez da izaten alkateek ohikotzat daukagun gaia.

Eta, bestetik, Eudelen barruan oso argi daukagulako benetako Europa udal mailatik sortu edo birsortu behar dela, eta hor, gure autonomia erkidegoak, Euskadik, Euskal Herriak, aukera paregabea daukalako zuztarrak ondo errotzeko.

Zein egoeratan daude Galdakaoko finantzak? Zorrik baduzue?

Ba, alde horretatik, harro egon gaitezke, finantzak sano osasuntsu dauzkagulako. Ez daukagu zorrik, eta zarratu dugun likidazioak ziurtatzen du aurrezki batzuk badauzkagula ezustekoei aurre egiteko. Horri esker, gizarte zerbitzuetarako aurrekontuak gora egingo du, eta enplegu eta sustapen ekonomikorako ekintza asko ipiniko ditugu martxan.

“Bilbo askotarikoa da; guztiontzako proposamenak osatu nahi ditugu” »

Bilbo hiriaren ereduaz hausnartzeko prozesuan murgilduta dago EH Bildu. Eta prozesu horren sustatzaileak dira Haizea Ruiz (Bilbo, 1981) eta Xabier Landabidea (Bilbo, 1981). Bolsa aretoan astelehenetik ostegunera egindako jardunaldietan, buru-belarri a…

“Bermeoko 1912koa ez zen enbata izan, ziklogenesia baizik” »

Itsasoan behar egiteaz gain, pasio ere badu Isabel Letek habitat hori (Bilbo, 1959). Udako hilabeteetan, bizilekua du, gainera. Belaontzia hartu, eta Donostian, irla ondoan, utziko dioten buia bati lotuta igaroko ditu ekainetik irailaren bukaera artek…