Bi urteren buruan bukatuko dira Artibaiko saneamendu lanak »

Bi urte barru bukatuko dituzte Artibai ibaiaren arroko ur zikinen sarea osatzeko lanak. Guztira, 6,4 milioi euroko kostua izango dute. Besteak beste, Berriatua eta Ondarroa artean bi kilometro pasatxo izango dituen kolektore bat egingo dute.Berriatuko…

“Interes ekonomikoen mozorropean urratu dituzte herritarren eskubideak” »

Sopuertan Lehen Hezkuntza eredu publikoan jasotzeko eskubidearen aldeko lanean ari da Txuma Murugarren. Musikaria eta Sopuertako Guraso Elkarteko kidea da. Argi du hezkuntza publikoa jasotzea eskubide bat dela eta hori lortu arte lanean jarraituko dut…

“Nahiko argi dugu belarra garbitzeko suen ondorioz gertatu direla suteak” »

Ekologistak Martxan kolektiboaren natura arloko kidea da Eduardo Renovales (Bilbo, 1973). Arduraturik daude martxoaren 9an Karrantzako zortzi gunetan piztu ziren suteengatik. Ordunte eta Armañon mendilerroetako hainbat guneri kalte egin die suteak. Horiek duten biodibertsitate balioagatik, babestutako eremuak dira biak.

Zehazki, zein gune kaltetu dira suteen ondorioz?

Karrantzan dauden Ordunte eta Armañongo mendilerroak kaltetu dira suteen eraginez. Guztira, 161 hektarea erre dira, 220 futbol zelaik elkartuta hartuko luketen eremua, gutxi gorabehera. Babestutako guneak dira Ordunte eta Armañongo basoak. Natura 2000 Sarearen barruan daude, eta Europaren intereseko toki izendapena dute.

Zer esan nahi du intereseko toki izendapena izateak?

Bizkaia pinu eta eukaliptoen paradisua da. Tokiko arbolak dituzten oso baso gutxi daude gaur egun, eta horietako bi ziren Ordunte eta Armañongoak. Tokiko biodibertsitatearen balioa gordetzeko sartu ziren Natura 2000 Sarean. Horretarako, inbertsioak egiten dituzte Europako Batasunak eta Bizkaiko Foru Aldundiak. 2012tik hona, adibidez, LIFE proiektuarekin 2,5 milioi euro baino gehiago eman zituzten baso horiek zaintzeko.

Oraindik ez dute argitu suteak nola sortu diren. Zer iritzi duzue zuek?

Abeltzaintza guneetan sortu dira suteak. Oraindik ez dago argi nork eragin dituen, baina guk nahiko argi dugu nekazariek garai hauetan basoak garbitzeko egiten dituzten suteen ondorioz gertatu direla. Martxoko hego haizeko egunak aprobetxatzen dituzte nekazariek, udaberrian haziko den belarra indar gehiagorekin haziko dela ziurtatzeko. Baina, sute horiek ondo kontrolatuta egon ezean, hedatu eta horrelako ezbeharrak gertatzeko arriskua dago beti.

Zer ondorio ateratzen duzue zuek?

Basoetan siku dagoen belarra kentzeko, beharrezkoa da beste formula batzuk erabiltzea. Egia da baserritarren ohiturak aldatzea oso zaila dela, baina badira belarra indarrez hazteko beste bide batzuk: sastrakak kentzeko makinak erabiltzea, adibidez. Garestiago izan arren, ez dago ezbeharrak gertatzeko arriskurik.

Nola konpon daiteke hori?

Beharrezkoa da nekazarien eta administrazioaren arteko harremana indartzea. Mendien kudeaketaren inguruan akordioak lortu behar dira. Nekazariak entzutea beharrezkoa iruditzen zaigu guri.

Zer kalte ekarri dute suteek, biodibertsitateari dagokionez?

Oraindik ez da kalteen balorazio zehatzik egin. Baina Karrantzako alkateak egindako azken adierazpenetan aitortu du balio handiko guneak kiskali direla. Ordunten, adibidez, lan handia egin da pagadiak leheneratzeko. Eta, alde horretatik, suteek eragindako kalteak ikaragarriak dira.

Zein urrats egin beharko lirateke baso horiek leheneratzeko?

Arbola guztiak landatu behar dira berriz ere, eta, horretarako, diru asko inbertitu behar da. LIFE proiektuarekin egindako inbertsioa ezerezean geratu da suteen ondorioz. Eta, leheneratzeari ekiteko, interesa behar da lehenengo. Gainera, kaltetuak ez dira izan basoak soilik; hain justu, han bizi ziren animaliei ere zuzenean eragin die. Neurriak hartu behar dira, horrelakoak gerta ez daitezen. Gure basoak babesten ez baditugu, galdu egingo ditugu.

Makiak, Durangoko bonbardaketa gogoratzeko ekintzen ardatz »

Hurbiltzen ari da Durangaldean izugarrizko hondamendia eragin zuen bonbardaketaren urteurrena. 77 urte beteko dira hilaren 31n Durango Francoren tropek suntsitu zutenetik. Urteroko legez, Gerediaga elkarteak hainbat jarduera antolatu ditu gertaera hor…

Bizkaiko Txakolina sor-markako kide diren upategiak. »

Gaur egun, 50 upategik osatzen dute Bizkaiko Txakolina sormarka. Azken hiru urteetan ez du aldaketarik izan zenbateko horrek. Aurretik gehiago ziren, baina zenbait upategik bat egin dute euren indarrak elkartzeko.

Bidegorri guztiak lotzeko lanak adjudikatu dituzte »

GETXO. Getxoko bederatzi eremutan zortzi kilometro bidegorri egiteko lanak adjudikatu ditu Getxoko Udalak. Hamabi astetan lanok bukatuta egotea aurreikusi dute. Udaberrian hasiko dituzten obra horiei esker bidegorrien eremu guztiak lotuko dituztela ir…

Oka ibaiko isuri “sistematikoak” salatu ditu Muxikako alkateak »

Oka ibaiko ura kolore grisez azaldu da hainbat egunetan, Muxikan. Autzaganen, Muxika eta Zornotza artean egiten ari diren obretako isurketek eragin dute hori, Uraren Euskal Agentziak jakinarazi duenez. Otsailaren 18an egin zuen lehen salaketa udalak; …

Francoren graziaz, alkate »

Alkate frankisten irudiek Bilboko udaletxean jarraituko dute. Hala erabaki dute EAJk eta PSE-EEk. Korridoreetatik kendu bai, baina beste leku bat bilatuko diete erretratuoi. Hain zuzen, “testuinguruan kokatutako espazio bat prestatzea” adostu dute jeltzaleek eta sozialistek Leku horretan jarriko dituzte alkate guztien irudiak, “historia ulertzen lagunduko duten beste elementu batzuekin”.

Polemika eragin duten alkateok, Bilboren agintaritza euren eskuetan eduki zuten 1937tik 1979ra. Herritarrek hala erabaki gabe, hamar alkate izan ziren, hamahiru, hiru alkate bitartekariak gehituz gero.

1. Jose Maria Areilza

Frankistek Bilbo okupatu eta bi egunera izendatu zuten alkate Jose Maria Areiltza Rodasko kondea. (Portugalete, 1909-Madril, 1998). Zortzi hilabetez izan zuen aginte makila eskuetan, 1937 eta 1938 artean. Hiriburuko hainbat kaleren izenak aldatu zituen karguan egon zen bitartean, terminologia faxista erabiliz. Izendatu zuten egunean bertan, Bilboko udal langile guztiak kaleratu zituzten: 1.800 inguru ziren.

Urteek aurrera egin ahala bere ibilbidea zuzendu egin zuela esan bazuen ere, entzutetsu bihurtu zen haren adierazpenetako bat: “Espainiaren existentzia jokatu da armen taulan. Borrokatu egin da. Irabazi egin da. Ondo uler dezatela denek. Betiko”. Diktadorea hil ostean, Juan Carlos Borboikoa Espainiako erregeak hala erabakita, Carlos Arias Navarro Espainiako Gobernuko presidenteak Atzerri ministro izendatu zuen, 1975eko abenduan.

Pio Cabanillasekin batera, lehenengo Alderdi Popularra sortu zuen 1976an. Gerora, UCDn sartu ziren. Alderdia utzi zuen Adolfo Suarez iritsitakoan. 1987an, gainera, Espainiako Errege Akademiako kide izendatu zuten.

Besteak beste, El Correo Español egunkariko kontseilaria izan zen Areiltza; baita Central Siderurgica y Sociedad Española de Amiantoseko presidentea ere.

Mutrikun (Gipuzkoa) dago ehortzita, Mercedes Txurruka Zubiria emaztearekin eta Mercedes alabarekin batera.

2. Jose Maria Gonzalez Kareaga

1938an agintean egon zen sei hilabeteetan, Jose Maria Gonzalez Kareagak (Bilbo, 1899-Madril, 1971) Mola jeneralaren eskultura bat eraikitzeko agindu zion Moises de la Huertari. Udalak ordaindu zuen: orduko 5.000 pezeta izan ziren. Olabarrietako parkearen izena aldatzeko agindua ere eman zuen Gonzalez Kareagak; Condes de Zubiria deitu zuen, industria arloko noble familiaren omenez.

CEPSA enpresako zuzendaritzako kide izan zen. Horri esker, Venezuelan eta AEBetan petrolioarekin lotutako negozioetan aritu zen.

3. Felix Lekerika

Zortzi hilabete egin zituen Felix Lekerikak ere Bilboko alkate (Bilbo, 1891-Bilbo,1963). Hainbat enpresatako kontseilaria izan zen; besteak beste, La Basconia, Urquijo banketxea, Vidrieras Españolas eta Tubos Forjados. Bilboko Patroien Ligako zuzendaria ere izan zen.

Frantzia nazien esku zegoela, Espainiako enbaxadore izan zen bertan. Milatik gora errefuxiaturen atxiloketen erantzulea izan zen; gehienak, EAJkoak. Jose Antonio Agirre lehendakaria atxilotzen ere saiatu zen. Ez zuen lortu. Bai, ordea, Generalitateko presidente Luis Companys eta Julian Zugazagoitia harrapatzea —1931n Bilboko zinegotzi izan zen hura—. Francok aginduta erail zituzten biak.

4. Jose Maria Oriol

1939an alkatetzara iritsi zenean, Falangeko probintziako buru bihurtu zen Jose Maria Oriol (Santurtzi, 1905-Madril, 1984). 22 hilabetez eutsi zion Bilboko aginte makilari. Berrogei bat enpresatan kontseilari eta presidentea izan zen; besteak beste, Babcock Wilcox, Fenosa, Banesto, Talgo, Hidroelectrica Española eta Unesa. Espainiako lehenengo zentral nuklearrak eraiki zituen, eta Euskal Herrian Lemoizkoa eta Debakoa sustatu. Hitlerrek III. Reicheko Arranoaren zaldun gurutzea eman zion.

5. Tomas Perosanz

Jose Maria Oriolek kargua utzi ostean hartu zuen alkatetza Tomas Perosanzek (Bilbo, 1893-Bilbo, 1959). 1941ean eta 1942an, 22 hilabetez izan zen karguan. Hainbat omenaldi egin zizkien buruzagi frankistei. Itsasontziekin lotutako negozioetan aritu zen.

6. Joaquin Zuazagoitia

Kimika eta Farmazia ikasketak zituen Joaquin Zuazagoitiak (Madril, 1892-Bilbo, 1971). Aurrekoek baino gehiago iraun zuen: 198 hilabetez eduki zuen Bilboko aginte makila, 1942 eta 1959 artean.

Arte Ederretako museoa zuzendu zuen, eta Bilboko talde intelektualei lotutako pertsona zen. El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkariko zuzendaria izan zen, 1939an sortu zenetik 1950era bitartean. 1964tik 1971n hil zenera arte, Bizkaiko Kultura Batzordeko presidentea ere izan zen.

7. Lorenzo Hurtado de Saratxo

Enpresa mundutik etorri zen hurrengoa ere: Lorenzo Hurtado de Saratxo (Bilbo, 1889-Getxo, 1984). Izan ere, 1929an Resinera Bilbaina enpresako kontseilari izendatu zuten. Ostean, Firestoneko eta El Pueblo Vasco-ko eta Diario Vasco-ko kontseilaria ere izan zen. Gerra bukatu ostean, Informaciones egunkariaren arduradun nagusia izan zen. 1959an iritsi zen udalera, eta 54 hilabete iraun zuen. Ideologia liberalekoa ze; tokiko administrazioaren legea ez zuen ontzat jo, eta dimisioa eman zuen. 1967ko otsailean, haren izena ipini zioten Begoñako tunelen eta Ibarsusiko bidegurutzearen artean zegoen kaleari.

8. Javier Ibarra

Falangearen sortzaileetako bat izan zen Javier Ibarra (Bilbo, 1913-Getxo, 1977). 67 hilabetez izan zen alkate, 1963tik 1969ra bitartean. 1936ko estatu kolpearen egileetako bat izan zen Bizkaian. Besteak beste, Banco de Vizcaya, Iberduero, Babcok Wilcox eta Constructora Estraunzaren zuzendaria izan zen. 1947an, Bizkaiko Diputazioko presidente izendatu zuten. ETA politiko-militarrak hil zuen, 1977an, Negurin (Getxo).

Madrilgo Informaciones arratsaldeko egunkariaren administrazio kontseiluko presidentea izan zen. Donostian, Diario Vascoren kontseilari ordezkari ibili zen, eta, Bilbon, El Correo Español-El Pueblo Vasco egunkariko kontseiluko presidentea zen.

9. Pilar Careaga

Francoren diktaduran alkate kargura iritsi zen lehenengo emakumea izan zen Pilar Careaga (Madril, 1908-Madril, 1993). Vista Alegreko zezen plazan frankismoaren etsaitzat jotako atxilotuak preso hartzeko baimena eman zuen 1973an. 400 gizon-emakumetik gora ziren, salbuespen egoerak eraginda. Nazioarteko prentsak eman zuen egoera haren berri, eta eskandalutzat jo zen.

10. Jose Luis Berasategi

Franco hil aurretxoan aukeratu zuten alkate Jose Luis Berasategi (Bilbo, 1920-Bilbo, 1990). 45 hilabetez izan zen alkate, 1975etik 1979ra bitartean. Bilboko Udal Aurrezki Kutxako hainbat kontseilarik babestu zuen haren izendapena. Irakaslea izan zen Bilboko Merkataritza Ikasketen Goi Eskolan. Diktadura bukatu osteko lehenengo hauteskundeetan EAJko Jon Castañares aukeratu zuten bilbotarrek alkate. Orduan, kargua utzita, bizitza publikotik aldendu zen Berasategi. 1982an, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako zuzendari izendatu zuten.

ELKARLANA ETORKIZUNA ALDATZEKO »

Dantza eta txotxongiloak musikarekin nahasten dituen Bremengo musikariak ikuskizuna taularatuko du Gran Teatre de Liceuk, bihar eta etzi. Arriaga antzokian ikusi ahalko da. Bihar, 18:00etan aterako dira taula gainera, eta domekan, berriz, saio bi egin…

Enkarterri, presidentea aldatu ezinik »

Ez dago argi nor den Enkarterriko Udalen Mankomunitateko presidentea. Gehiengoa du EAJk, eta aurrerantzean presidentea lanaldi erdiz liberatzea erabaki zuen 2013 bukaeran. Zallako zinegotzi Esther Lasa proposatu du postu horretarako; orain arte kargua…