Angel Viñas historialariak hitzaldia egingo du gaur »

DURANGO. Viñasek Alemania, Italia eta Espainiako Gerra Zibila izeneko hitzaldia egingo du gaur, 19:00etan, Durangoko San Agustin kultur gunean. Durangoko eta Gernikako bonbardaketei buruzko dokumentu berriak emango ditu ezagutzera solasaldian.

Ospatu eta eskertu »

Datorren ekainaren 21ean hamar urte beteko ditu BERRIA egunkariak. Milaka euskaltzaleren indarrak posible egin zuen Egunkaria-ren itxierari aurre egin eta euskarazko kazeta berria kioskoetara iristea. Gerora ere, bultzada eta sustengu horrek ez dio hutsik egin; bereziki, azken hiletan, Zure ziztada behar dugu kanpaina dela eta. Orain, urteurrenaren aitzakia aprobetxatu gura du BERRIA Taldeak babes hori eskertzeko eta sarea sendotzeko. Udaberri osoan hainbat kultura ekitaldi izango dira Euskal Herri osoan zehar.

Gaur egun, 14.000 BERRIAlagunen sarea du BERRIAk: 9.000 harpidedun, eta ziztada eman duten 5.000 BERRIAlagun. Sare hori sendotzen jarraitzeko deia egin du BERRIA Taldeak, bai paperean irakurtzen dutenei bai Interneteko komunitateko kideei. Harpidedun eta BERRIAlagunekin batera, kolaboratzaile, behargin eta iragarleak ere gogoan izan gura ditu BERRIAk bere hamargarren urteurrenean. Horregatik, bideo bat prestatu dute. Horien guztien beharra ez ezik, kazetak euskarari egiten dion ekarpena ere islatzen da ikus-entzunezkoan.

Harkaitz Cano idazleak, Maialen Lujanbio bertsolariak eta Lorea Agirre kazetariak egin dute gidoia. Cano eta Lujanbio BERRIAren Iritzia saileko Jira eta Bira ataleko lehenbiziko kolaboratzaileak izan ziren, eta Agirre urte askotan euskarazko egunkariko kazetaria izan da. Pixel produkzio etxea arduratu da grabaketaz. Bideoan parte hartu dute, besteak beste, Andoni Egaña bertsolariak, Anjel Lertxundi Idazleak, Antton Olariaga marrazkilariak eta Maider Sarasola nahiz Garbiñe Astoreka BERRIAren irakurleek. Baita egun kazetari direnek eta aurretik izandakoek ere.

Hamar minutu inguruko iraupena du, eta hamargarren urteurrena ospatzeko BERRIAk prestatu duen kultur birako emanaldi guztietan ikusi ahal izango da. Hasieran emango dute, BERRIAren proiektua zein den azaltzearekin batera. Ikuskizuna hasi aurretik, eskerrak emateko aprobetxatuko dute kazetaren ordezkariek. Guztira, 32 ekitaldik osatuko dute bira; Euskal Herriko lehenengoa gaur izango da, Errenterian (Gipuzkoa). Bizkaian, berriz, bihar abiatuko da egitaraua, Igorren.

Zertarako hegoak. Hori izango da Lasarte aretora joango direnek ikusi ahal izango duten antzezlana. Metrokoadroka sormen laborategiak prestatu du, beren beregi BERRIAren hamargarren urteurrena ospatzeko.

Ospakizun horiek guztiak burutzeko, ekainaren 22rako BERRIAk jai berezia antolatu du. Andoainen izango da, Martin Ugalde kultur parkean. Haurrentzako ikuskizunak, bertsolariak eta Petti eta Goseren kontzertuak izango dira, besteak beste. Urteurrenari buruzko informazio zabala www.berria.eus/berriataldea webgunean dago eskura.

Manerak »

Alicia gabatxo batekin ari da ateratzen, bazenekien?”, esan zion Marcelak Viridianari. Txutxu-mutxuak, berez, niri bost; bueno, axolagabekeria baino gehiago pereza ematen didate, galbana. Betidanik. Baina oraingoan ezin gabatxo hitzari ez entzunarena egin.

Ez dakit zenbatetan entzun dudan hitz hori, latinoek erabilita, Kaliforniara heldu nintzenetik: mila eta zortziehun aldiz bai. Harrituta nengoen frantziarrek AEBetako Mendebaldera egindako migrazio masibo horrekin; ez nuen ezagutzen. Izatez, Euskal Herriko taberna-hiztegian ezaguna da definizioa: “Gabatxo: iz. Euskal herritarrek eta espainiarrek frantziarrak izendatzeko darabilten modu informala”. Eta orduan egin nuen galdera: “Zergatik daude horrenbeste frantziar hemen?”. “Zer frantziar eta zer demonio? —erantzun zidaten— Estatubatuarrei esaten diegu guk gabatxo“. Órale!

Graziosoa da anekdota, neure kolkorako bai behintzat, hilabete bi baineramatzan frantziarren balizko migrazio jendetsu horren azalpena bilatzen. Izan zitekeen XIX. mendeko urre sukarraren eragina; amerikarrez gain txinatarrez eta frantziarrez, batik bat, bete baitzen zonalde hau. Edo, akaso, azalpena gertukoagoa zen: zelan Ipar Euskal Herriko lagun asko etorri ziren hona artzain lanetan, bada, hurbiltasunagatik-edo…

Kontuak kontu, ez nengoen ni hain desbideratua estatubatuarrak eta frantziarrak nahastuz. Parisen bizi izan zen lagun batek badu anekdota bat: errusiar jatorriko emakume batek autobus gidariari atzeko atea zabaltzeko eskatu zion, gabatxo-ek behar duten lubrifikatzailerik barik: “Ouvrez la porte d’arrière“. Sekulakoak bota omen zizkion gidariak, horiek ez zirela inori ezer eskatzeko moduak, eta abar.

Argi dago labaingarri gabe min ematen dietela hitzek gabatxo-ei. Denei, gainera. AEBetan ere bai, azukre eta eztietan galtzen baitira supermerkatuko dendariak kobratu aurretik eta unibertsitateko idazkariak paper kontuekin lagunduko ez dizutela esan aurretik. Kulturala da. Baina nago gauzak diren moduan esatearren beldur direlako dela. Aurrekoan irakasle bati mesede bat eskatu nion, eta erantzuna ekidin zuen. Egun batzuetara galdera bera egin nion, eta… gaur arte. Ondo moldatzen gara, baina fabore eskaera, zelanbait, gardena da bere belarri itsuentzat. Agidanez, ezetza emateko lubrifikatzailerik ez dute asmatu gabatxo-ek oraindik.

Cliona Murphy du izena unibertsitateko lankide irlandar batek, eta bere etxean antolatu zuen afaria, campusetik kanpo ere irakasleak batzeko. Afari ederra eta gau polita izan genuen. Hurrengo astean bere bulegora joan nintzen eskerrak emateko, eta “alright” esan zidan. “Bale”. Hori bakarrik. Mermelada gabe. Ze gozamena!

117 »

Epaileak Jabyer Fernandezi bahitutako milioiak. Duela bederatzi hilabete eskatu zion epaileak Jabyer Fernandez enpresariari 117 milioi euroko fiantza ordaintzeko. Ez duenez egin, epaileak orain kopuru horren balioa duten ondasunak bahitu dizkio. Besteak beste, bankuko kontuak blokeatu dizkio, eta Huescako etxalde bat kendu.

Sestaok du Euskal Herriko langabe tasa altuena »

SESTAO. Langabeziak Ezkerraldean eragin duen egoera larria salatzeko, elkarretaratzea egin du asteon LABek, Sestaoko udaletxearen aurrean. Sindikatuak adierazi duenez, Barakaldon, 10.067 langabe daude; Santurtzin, 5.074; Portugaleten, 4.408; Sestaon, …

Euskaldunak biltzeko »

6Jai egunaErandioErandiok Kanpomartxo eguna ospatuko du etzi, domekaz. Ekintza ugari prestatu dituzte eguna girotzeko. Goiz partean, Goi-Alde, Trabudu eta Uztargi taldeek dantza emanaldia eskainiko dute, eta, ostean, Mendibaiarte abesbatza arituko da…

@sarean »

Informazio gehiago lortu gura duenak ondoko webguneetan izango du aukera:

www.prosordos.com. Gregorio Ybarra elkartea.

www.bizkaikogorrak.org. Bizkaiko Gorren Elkartea.

www.euskal-gorrak.org. Euskal Herriko Gorren Elkarteen Federazioa.

Braillez etiketatzen ari dira zenbait produktu »

Gero eta kontsumorako produktu gehiago etiketatzen ari dira braillez. Kaiku esnekien markak, ikusmen urritasuna duten pertsonei laguntzeko asmoz, eredu horri jarraitu dio, eta hainbat produkturen etiketak braillez ipini ditu. Horren bidez, zein produk…

Bilboko autobus geltokian eraikitzea onartu du udalak »

Bilboko Udaleko Plangintzaren Aholku Batzordeak urteko hirugarren bilera egin zuen asteartean. Batzarrean, Hiri Antolamendurako Plan Nagusian aldaketa batzuk egitea erabaki du, beharrizan berrietara egokitzeko. Besteak beste, Garellano-San Mameseko autobus geltokiak hartzen duen 5.000 metro koadroko lur zatiaren erabilera aldatzea erabaki dute. Bertan, enpresek helburu komertzialeko proiektuak sustatu nahi dituzte eta, ondorioz, eraikitzeko aukera zabaldu du. Horrez gain, Arno kalearen eta Zumalakarregi etorbidearen artean, Panera izenarekin ezagutzen den eremuan, 640 metro koadroko eraikin bat sortzeko baimena eman du.

Gaur egun, Garellano-San Mameseko autobus geltokiko lursailak 12.000 metro koadro ditu. HAPNren aldaketaren bidez, 5.000 metro koadro hirugarren sektoreko jardueretarako eta ekipamendu pribatuetarako jarri nahi dituzte. Eremu horretan, hainbat solairu eraikiko dituzte. Lurzorutik behera ere egingo dituzte solairu bat baino gehiago. Leku horretan, autobus geltoki berria ezartzeko asmoa dago eta, gainera, aparkalekuak egingo dituzte. Aspaldiko asmoak betez, lurpean egongo da geltokia. Lursaila osatzen duten gainontzeko 7.000 metro koadroetan aisialdirako guneak eta berdeguneak ezarriko dituztela iragarri dute.

Auzokideen eskaerak

Basurtuko auzokideen elkarteak adierazi duenez, “autobus geltokia lurperatu eta zaharberritu behar da”. “Auzorako eta inguruko unibertsitateetan ikasten duten ikasleentzako plaza berdea eta zabala berreskuratu behar dugu”, gaineratu dute.

Hala ere, geltokiaren proiektua hasi baino lehen, udalari hiru baldintza betetzeko eskatu diote elkarteko ordezkariek. Lehena, aisialdirako 7.000 metro koadroko eremua egongo dela ziurtatzea. Bigarrena, erabilera komertzialerako eraikinen altuera Luis Briñas kalekoekin bat egitea, inguruan desorekarik ez sortzeko. Hirugarrena, sarbideak ondo kudeatzea, inguruko kaleetan auto pilaketarik gerta ez dadin.

Zuhaitzei so, seguru ibiltzeko »

Bizkaiko hiriburuan hainbat tamaina, adin eta jatorritako 35.000 zuhaitz baino gehiago daude. Arbolen egoera onari eusteko eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Bilbo Udalak hiriko zuhaitzen osasuna kontrolatzeko kanpaina bat abiatu zuen urte bukae…