Ohiko eredua, zailtasunak zailtasun »
Santurtzin eta Gatikan joan den asteburuan hasi zituzten festak. Abadiñon, asteon hasi dira. Parte hartzeko ekitaldi ugari daude denean. - Irakurri gehiago...
Santurtzin eta Gatikan joan den asteburuan hasi zituzten festak. Abadiñon, asteon hasi dira. Parte hartzeko ekitaldi ugari daude denean. - Irakurri gehiago...
Andrea Momoitiorekin batera, La Sinsorga espazioa zabalduko du Varelak urte amaieran, Bilbon. Espazio kultural feminista bat izango da, eta emakumeen bilgune izatea lortu nahi dute. - Irakurri gehiago...
Zortzi hamarkadatik gora egin du Gautegiz Arteagako batzokiko ikurrinak Euskal Herritik kanpo. Faxistek ostu zuten herritik, eta EAJk berreskuratu egin du. Gaurtik asteartera arte egongo da udaletxean, 10:00etatik 14:00etara.
Bizkaiko bertso munduko emakumeen lehen topaketa egingo dute maiatzaren 22an, Markina-Xemeinen. Bertsoaren inguruan dabiltzan emakumeak batzea lortu nahi dute.
Alaitz Argandoña Oteiza - Irakurri gehiago...
‘Lantegietako emakumeak’ proiektuak Cadaguako haraneko 11 fabrikako andre langileez dihardu. Erakusketa bat jarri dute Enkarterrietako museoan.
Urduñak enklabe txiki bat du Burgosko Valle de Losan; gutxienez, XV. mendetik. Hango udalak bere HAPOan beretzat jo du. Jabetza aldarrikatu eta HAPO berrian sartzeko asmoa iragarri du Urduñak.
Larrabetzuko bizilagunek txarretsi dute Osakidetzak oporraldietan ez jartzea familia medikuaren ordezkorik. Lea-Artibain eta Arratian ere antzeko egoerak salatu dituzte.
Atxondoko Udalak dekretu bat onartua du AHTaren lanetan ari diren kamioiak Apatamonasteriotik pasatzea debekatzeko. Azpiegituraren aurkako mugimenduak salatu du ez dela betetzen.
Durangoko Kurutziagako bide gurutzea XVI. mendean egin zuten. Gaur egun, Kurutzesantu museoan dago; gurutzearen, egoitza duen ermitaren, Vera Cruz kofradiaren eta Durangoko heresiaren historia kontatzen dio bisitariari.