“Lantegi izaera gehitu nahi diogu” »

Duela urte erdi bat itxi ondoren, hainbat eragilek eta norbanakok proiektu bat aurkeztu dute Durangoko Plateruena kafe antzokia berriz ere martxan jartzeko. Udalak erabaki beharko du eraikinarekin zer egin. - Irakurri gehiago...

Nazkantea »

Patxo Telleria - Irakurri gehiago...

“Utzikeriak” hiltzen ditu »

Joan den astean baso langile bat zendu zen Muxikan, lan istripu batean; aurten Bizkaian hil den 13.a. Azken hiru urteetan, urtero langile bat hil da herrian.

Udako aisia, oztopo barik »

Gero eta udako aisialdi jarduera gehiago egokitzen dira elbarriek eta ezinduek ere egin ahal izateko. Hainbat egitasmori esker, besteak beste, hondartzan bainatu, surf egin eta mendira igo daitezke.

Zaldibarko Parkeko Hotela ez botatzeko eskatu dute »

Jakin dute udalak 1882ko eraikina eraisteko asmoa duela, eta Parkeko Hotela Ez Bota herri mugimendua sortu dute. Eraikina ondare izenda dezatela eskatzea aztertzen ari dira.

Mende laurden baten isla »

Argitan Barakaldoko emakumeentzako aholku etxeak 25 urte bete ditu. Ibilbide horretan egindako lana islatzen duten 25 kartelekin, erakusketa jarriko dute gaur herrian, Anaien parkean.

Irakurraldi lasaiak plazan »

Hainbat herritan udako liburutegiak jarri dituzte martxan beste urtebetez. Irakurzaletasuna sustatzen dute, aire zabalean irakurtzeko gune bat eskainita.

277 milioi Enkarterri, Meatzalde eta Ezkerraldeko ekonomia sustatzeko »

Bizkaiko Foru Aldundiak hiru urterako plan estrategikoa aurkeztu du Batzar Nagusietan.

Folklorea bizi-bizi Getxon »

Asteburu honetan izango da Getxoko Nazioarteko Folklore Jaialdiaren 31. aldia. Gaurtik domekara, ikuskizun bat eskainiko da egunero, Algortako Muxikebarri zentroan. Aurrekoetan bezala, udalak Itxartu dantza taldearekin batera antolatu du jaialdia. Irlandako eta Senegalgo taldeak izango dira aurtengo nazioarteko gonbidatu bereziak.

Auzotarrak auzoa kudeatzen »

Herri lursail batzuk kudeatzeko sortu ziren Iurretako kofradiak, duela 160 urte inguru. Baso ustiaketatik lortutako dirua auzoak hobetzeko erabiltzen dute ordutik.