Natalia Salazar Orbe
Ez dira familia desegituratuak soilik. Asko egoera zailen batean daude, bikotekideetako bat lanik gabe geratu delako eta, lana lortu arte, ez daukatelako ezer”. Administrazioari laguntza eskatu, eta, beharrezko baldintza guztiak betez gero, dirua jaso arte, denboratxoa pasatzen da. «Zer gertatzen da denbora tarte horretan? Bete beharreko hainbat beharrizan daude».
June Prieto
Gitarra bezalakoa, baina lau sokarekin eta askoz txikiagoa: horixe da ukelelea. Mundu osora zabaldu da Hawaiiko musika tresna, jotzeko erreza eta eramateko arina delako. 2013tik domekero egiten dituzte ukedada bilerak Bilboko ZAWP gunean.
Ane Maruri Aransolo
Herriko andreek merezi duten tokia izatea: horixe da Oxigastra Curtisi emakume taldeak bilatzen duena; Muxika udalerria osatzen duten Muxika, Gorozika eta Ibarruri herrietako andreek jarri zuten martxan. 2013an batu ziren lehenengo aldiz.
Olaia Zabalondo
Saharatik etorritako umeak hartzen zituzten familiak batu eta eratu zuten Besalde Bermeo Sahararen Alde elkartea. 2002. urteko apirilean sortu zuten 11 lagunek. Ordutik, elkarte modura Saharar herriaren alde lan egin dute.
Ibai Maruri Bilbao
Edozein gernikarri herriko nortasuna osatzen duten hiru elementu zein diren galdetuz gero, Denis Azkaratek argi du hiruretako bat Marijesiak izango direla. “Arbola aipatuko dute, astelehenetako merkatua, frontoia… Baina seguru nago Marijesiak beti agertuko direla”.
June Prieto
Gabonak gertu daude, eta opariak erosteko estutasuna ere nabari da jende askorengan. Garai honetan “derrigorrezkoa dirudien kontsumismo eredua” aldatzeko, Mungiako Bitxikiak elkarteak bigarren eskuko azoka bat antolatzen du urtero.
June Prieto
Mikromatxismoak, lodifobia, haurdunaldi subrogatua, kapitalismo arrosa eta feminismoarekin loturiko hainbat gai lantzen dituzte astelehenero Bilboko Bira kultur gunean. Pikara magazine aldizkariak antolatu zituen lehenengo saioak, eta orain talde autonomo gisa funtzionatzen du.
June Prieto
Zaldiak bezala dantzan egitea barruko korapiloak askatzeko baliagarria dela diote biodantza egiten dutenek. La Posada de los Abrazos elkarteak antolatzen ditu horrelako tailerrak, bakarrik bizi diren emakumeei laguntzeko.
June Prieto
Bezeroen jakin-minak bultzatu zuen Maribel Egizabal irakurketa talde bat osatzera. Gernika-Lumoko Inurri Gorria liburu dendaren jabea da, eta feminismoa oinarri duen irakurketa taldean dinamizatzaile lanak egiten ditu. Taldera elkartu direnek feminismoa eta literaturarekiko zaletasuna dituzte amankomunean.
June Prieto
Kirol berria bezain arrakastatsua da ibilketa nordikoa. Bilbon talde bat sortu dute kirol hori praktikatzeko: Ipar Izarra Nordic Walking. Marisa Lago da elkartearen sortzaileetariko bat, eta ibilketa nordikoko ikastaroak ematen ditu.