Abarketak jantzirik jaio zen taldea »
Dantzarako tradizio handia dute Iurretan, eta Mikel Deuna dantza taldea elikatu dute belaunaldiz belaunaldi. Duela bi urte, neska gazteak dantzari dantza egitera atera ziren plazara.
Dantzarako tradizio handia dute Iurretan, eta Mikel Deuna dantza taldea elikatu dute belaunaldiz belaunaldi. Duela bi urte, neska gazteak dantzari dantza egitera atera ziren plazara.
Eredugintza Estatikoaren Bizkaiko Elkartea 1970eko hamarkadan sortu zen, Portugaleten. Itsasontzien, eraikin esanguratsuen eta hegazkinen maketak egiten dituzte. 25 kide inguru ditu; gehienak, erretiratuak.
Natalia Salazar Orbe
Kirolaz gain, bizimodu bat ere bada skate egitea. Oso kirol teknikoa da. Hori bakarrik ez, ausarta ere izan behar duzu. Zuk zeuk jartzen dituzu mugak, eta beldurra gainditu behar duzu”. IƱigo Laisekaren berbak dira. Mungiako Malen Skate klubeko kidea da. Biharko rock musika eta skatea uztartzen dituen Atzekaldeta jaialdia antolatu dute herrian bertan, Azken Zarata rock elkartearekin batera.
Orduari erreparatuta, badakite non topatu besteak: txikiteroek egunero igarotzen dituzte Zazpikaleetako tabernak, ordenan. Gutxituz doazen arren, urriaren 11n milaka bihurtzen dira. - Irakurri gehiago...
Zihara Jainaga Larrinaga
Galderen erantzunak bilatzen saiatzen da zientzia, eta, lortutako erantzunekin, hainbat bide eta aukera berri irekitzen ditu. Ateak zabaltzeko giltzak erabiltzen diren bezala, zientziak ere bestelako ateak zabaltzeko moduak eskaintzen ditu. Hain zuzen, ateak zabaltzeko grina horrekin, duela sei edo zazpi urte, Ondarroako lagun talde bat elkartu zen, eta zientziaren inguruan hausnartzen hasi ziren.
Peru Azpillaga Diez
Hego Ameriketatik eta, batik bat, Ekuadortik Donostiara heltzen ziren pertsonen beharrei erantzuteko jaio zen Ecuador Etxea, 2000. urtean. Harrera eta aholkularitza gune izateko sortu zen, heldu berri ziren pertsona horiei etxebizitza edota lana bezalako oinarrizko premiak asetzen laguntzeko. Gaur egun, ordea, hori baino askoz gehiago da, batez ere, Bilboko herri mugimenduan diharduten elkarteentzat eta kolektiboentzat.
Peru Azpillaga Diez
E uskal Herrian Jamaikako kultura musikala sustatzen duen kolektibo autogestionatua da Pantx Records. 2007an sortu zen, Bilbon; hainbat musika proiektutan, binilo saiotan, fanzineen munduan eta irratsaiotan ibilitako hainbat kide elkartu zirenean.
Natalia Salazar Orbe
Behin, Lekeition egin genuen saio bat. Hiru orduz aritzeko konpromisoa genuen hartua. Baina, azkenean, egun osoan aritu ginen. Guztira, 12 ordu egin genituen kantuan. Hurrengo urtean, beste hamabi orduko saio bat egiteko deitu ziguten, eta esan nien: ‘Geldi. Guk hiru ordurako konpromisoa hartuko dugu; gero, gerokoak'”. Alfon Atelak kontatu duen pasadizoak erakusten du gustura egoten direla mikrofonoaren alde batean zein bestean aritzen direnak. Taberna Ibiltaria taldeko kidea da bera.
Olatz Silva
Bilboko Uribarri auzoko emakumeek gabezia handi bat zuten XX.mendearen amaieran: auzoan ez zegoen emakumeak elkartzeko gunerik. “Udalak ikastaroak antolatzen zituen, baina zozketa bidez izaten zen, eta kanpoan gelditu ohi ginen”, azaldu du Bego Bretos Uribarriko bizilagunak.
Natalia Salazar Orbe
Osasunaren Mundu Erakundeak ahalik eta esku hartze txikiena gomendatzen du erditze fisiologiko, normal edo naturaletan, amaren eta haurtxoaren segurtasuna bermatzeko eta albo ondorioak eragozteko.