Elebidunen kopurua etengabe handitu da Ezkerraldean hezkuntza sisteman euskara irakasten denetik. Euskaldun oso eta elebidun hartzaile gehiago daude lau udalerrietan, B eta D ereduetako matrikulazioak gehitu diren antzeko neurrian.
Barakaldon, 1981ean zegoen euskaldun bakoitzeko sei zeuden 2001ean. Bizkaiko hiri populatuenetatik bigarrena da, eta, hala, 1981ean biztanleen %1,38 euskalduna zen, eta 2001ean, berriz, barakaldarren %9,6 gai ziren euskaraz egiteko, ulertzeko eta idazteko. Elebidun hartzaileen kopurua ia hirukoiztu egin zen hogei urteko tartean, biztanleen %20,4 osatu arte. Beste hiru udalerrietan ere, antzeko joera izan du hizkuntza gaitasunak: bost bider handitu da euskaldun osoen kopurua, eta populazio osoaren ehuneko bertsua osatzen zuten 2001ean; zehazki,%10,8 Sestaon, %11,8 Santurtzin, eta %12,4 Portugaleten. Elebidun hartzaileak ere biztanleen %20 inguru dira beste hiru herrietan.
Azken hamarkadako datuei so eginda, matrikulazioek ere antzeko joera izan dute lau udalerrietan: A ereduak behera egin duen neurrian handitu da B eta D ereduetako ikasleen kopurua. 2001ean, lau herrietan nagusitzen zen gehienbat gaztelaniazko eredua, eta 2009rako egoerak ageriko bilakaera izan du. Azken urte horretan, A ereduak izan zuen matrikula gehien Santurtzin, aurreko urteetan bezala —ikasleen %45,6—; B eredua nagusi zen Barakaldon —matrikula guztien %44,5—; eta D ereduak biltzen zuen ikasle gehien Sestaon (%43,3) eta Portugaleten (%51,3). Dena den, egun Batxilergoan eta Lanbide Heziketetan gaztelaniazko eredua nagusitzen da.
Erabilera urria
Hizkuntzaren kale erabilera oso urria da oraindik ere Ezkerraldean. 2001ean, Barakaldon 281 pertsonak baino ez zuten gehienbat euskaraz egiten, 106k Sestaon, 277k Portugaleten, eta 252k Santurtzin. Bi hizkuntzak erabiltzen dituztenen kopuruak handiagoak diren arren, hobetzeko tarte handia dago oraindik.
Sopelan, euskaraz atseginez! egitasmoaren barnean martxan jarriko den blog bat aurkeztuko dute urtarrilaren 10ean, 20:00etan, Sopelako udaletxean. Proiektuak herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea du he…
Kontseiluak 2010ean egindako neurketaren arabera, Portugaleteko Udalaren hizkuntza politikaren nota 1,7 zen. Barakaldok 1,76 lortu zuen, Sestaok 3,3, eta Santurtzik 3,4. Lau udalen jarduna “eskasa” da Kontseiluarentzat.
2005-2006ko ikasturtean, Ezkerraldean 703 ikaslek egin zuen Batxilergoa euskaraz: kopuru osoaren %27,76k. A ereduan, berriz, 1.829 matrikula izan ziren (%72,23). B ereduan ez zegoen ikaslerik.
Historian, euskarak egoera zaila pasatu behar izan du Ezkerraldean. Berez, galtzeko zorian zegoen eskualdean, eta XIX. mende bukaeratik Bilboko industriaren altzoan bizimodua ateratzera Iberiar penintsulako herrietatik etorritako langileek ez zuten eu…
Patxi Lopezek 2010eko apirilean elkarrizketa batean esan zuenez, “Ezkerraldean ez da inoiz euskaraz egin”. Jose Antonio Uriarte apaiz bizkaitarra Luis Luziano Bonaparteren laguntzailea izan zen, enperadorearen ilobak euskararen inguruan egindako ikerketetan. Uriartek ondorioztatu zuenez, Barakaldon euskara ez zegoen erabat galduta XIX. mendearen bigarren zatian: “Errekatxon eta Retuerton gaztelaniaz hitz egiten da, baina Beurkon, Burtzeñan, Irauregin eta Landaburun gehiengoa euskalduna da, eta oso gazteak diren batzuek soilik ez dakite euskaraz”. Errealitate euskalduna islatu zuen: “Done Bikendin gehiengoak gaztelaniaz egiten du, baina euskaraz egiten duen jende asko badago”.
2001. urtean, Barakaldon eta Sestaon eguneroko bizimoduan biztanleen %0,3k egiten zuen euskaraz gehienbat. Portugaleten eta Santurtzin, kopurua %0,5 zen garai berean.
Bizkaiko herri askotako ohitura bada ere, indarrik handiena Gernika-Lumon daukate marijesiek, Gabon egunaren bederatziurren moduan ospatzen baita herri horretan. Bada, Gabon aurreko bederatzi goizaldetan, kalez kale dabiltza zahar nahiz gazte, emakume nahiz gizon. Eguraldirik gordinenari ere aurre eginez, gernikarren loa eten eta gernikarren artean zirrara sortzen dute marijesiek.
Zaharra bezain maitatua da herrian ohitura, eta, horren jakitun, erakusketa paratu dute Gernika-Lumoko Kultur Etxean. Urtarrilaren 8ra arte bisitatu ahalko du Gabonak aurreko gaueko errondetako bilduma hori ohitura preziatuari buruz gehiago jakin nahi duenak.
Marijesien ibilbidea eta historia laburbiltzen du erakusketak, marijesietako batek urteetan bildutako hainbat dokumenturen bitartez. Goizaldeko errondetako argazki zaharrak zein berriagoak, komunikabideetan argitaratutako albisteak eta erreportajeak, koplak, kartel zaharrak, liburuak, diskoak eta bakarlari ibili izan direnen eta ibiltzen direnen argazkiak batzen ditu laginak, “gehienbat 50eko eta 60ko hamarkadako dokumentuak”, Denis Azkarate bakarlariak azaldu duenez.
Bakarlariak
Aipamen berezia merezi du bakarlarien atalak, gehienak aski ezagunak dira-eta herrian: Jose Antonio Oar Basurto, Javier Obieta Santiago, Jose Antonio Uriarte Itxaso, Luis Miguel Uriguen Enio, Denis Azkarate Eizagirre, Gerardo Candina Garcia, Juan Tomas Ortuzar Monasterio, Manuel Angel Udaondo, Jon Arana Pintxo, Damian Erdaide Lekerika, Fernando Astoreka Aranburu, Iñaki Olano Revuelta, Joan Aldamizetxebarria Garcia eta Iñaki Gonzalez Abadia. 60ko hamarkadatik gaurdainoko bakarlari guztiak argazki bidez ezagutzeko aukera ematen du kultur etxeko lehenengo solairuan jarritako bildumak. Horiek guztiak ez ezik, gerra aurreko eta osteko bakarlarien inguruko datuak ere batu dituzte.
Azkarateren hitzetan, marijesietako batek egindako lanaren emaitza da erakusketa. Marijesiak Lagunak elkarteak, berriz, bederatziurrenean abesten den errepertorioa osatzen dihardu azken urteetan, “ahapaldiak berreskuratzen eta digitalizatzen”. Urteetan atzera eginez, XIX. mendeko errepertorioa ere berreskuratzera iritsi dira Gernika-Lumoko marijesiak. “Herri bakoitzean doinu bat darabilte, baita errepertorio bat ere”, eta hori guztia ari da gaurkotzen Marijesiak Lagunak elkartea. Helburua, herriak emandakoa herriari bueltatzea ondoren.
Marijesi eta abenduen inguruan, Jose Antonio Arana Martija zenak ikertu du gehien. Hainbat herritako letrak eta doinuak aztertu zituen, besteak beste. Bere azterlanean, Balendin Aurre Apraiz poeta ajangiztarraren berbak ere jaso zituen. Aurre Apraizek…
Eneritz Fernandez Bilduko zinegotzia da Mendexan. Karraspio hondartzako Vista Alegre proiektuaren inguruan koalizioak duen ikuspegia azaldu du.Zeintzuk dira Vista Alegre proiektuaren xehetasunak?28 etxebizitza, 11.000 metro koadro inguruko lorategia e…