Sopelan euskara sustatzeko blog bat aurkeztuko dute »

Sopelan, euskaraz atseginez! egitasmoaren barnean martxan jarriko den blog bat aurkeztuko dute urtarrilaren 10ean, 20:00etan, Sopelako udaletxean. Proiektuak herriko merkataritzan eta ostalaritzan euskararen erabilera sustatzea eta normalizatzea du he…

Portugaleteko euskara politikaren kalifikazioa. »

Kontseiluak 2010ean egindako neurketaren arabera, Portugaleteko Udalaren hizkuntza politikaren nota 1,7 zen. Barakaldok 1,76 lortu zuen, Sestaok 3,3, eta Santurtzik 3,4. Lau udalen jarduna “eskasa” da Kontseiluarentzat.

Batxilergoan, D ereduko ikasleen ehunekoa. »

2005-2006ko ikasturtean, Ezkerraldean 703 ikaslek egin zuen Batxilergoa euskaraz: kopuru osoaren %27,76k. A ereduan, berriz, 1.829 matrikula izan ziren (%72,23). B ereduan ez zegoen ikaslerik.

Itzalak gutxinaka argituz, itxaropen bidearen atarian »

Historian, euskarak egoera zaila pasatu behar izan du Ezkerraldean. Berez, galtzeko zorian zegoen eskualdean, eta XIX. mende bukaeratik Bilboko industriaren altzoan bizimodua ateratzera Iberiar penintsulako herrietatik etorritako langileek ez zuten eu…

Lopezen iritziak, euskara eta historia ez datoz bat »

Patxi Lopezek 2010eko apirilean elkarrizketa batean esan zuenez, “Ezkerraldean ez da inoiz euskaraz egin”. Jose Antonio Uriarte apaiz bizkaitarra Luis Luziano Bonaparteren laguntzailea izan zen, enperadorearen ilobak euskararen inguruan egindako ikerketetan. Uriartek ondorioztatu zuenez, Barakaldon euskara ez zegoen erabat galduta XIX. mendearen bigarren zatian: “Errekatxon eta Retuerton gaztelaniaz hitz egiten da, baina Beurkon, Burtzeñan, Irauregin eta Landaburun gehiengoa euskalduna da, eta oso gazteak diren batzuek soilik ez dakite euskaraz”. Errealitate euskalduna islatu zuen: “Done Bikendin gehiengoak gaztelaniaz egiten du, baina euskaraz egiten duen jende asko badago”.

Barakaldon gehienbat euskaraz egiten dutenen ehunekoa. »

2001. urtean, Barakaldon eta Sestaon eguneroko bizimoduan biztanleen %0,3k egiten zuen euskaraz gehienbat. Portugaleten eta Santurtzin, kopurua %0,5 zen garai berean.

Hazi bai, eskolan kalean baino gehiago »

Elebidunen kopurua etengabe handitu da Ezkerraldean hezkuntza sisteman euskara irakasten denetik. Euskaldun oso eta elebidun hartzaile gehiago daude lau udalerrietan, B eta D ereduetako matrikulazioak gehitu diren antzeko neurrian.

Barakaldon, 1981ean zegoen euskaldun bakoitzeko sei zeuden 2001ean. Bizkaiko hiri populatuenetatik bigarrena da, eta, hala, 1981ean biztanleen %1,38 euskalduna zen, eta 2001ean, berriz, barakaldarren %9,6 gai ziren euskaraz egiteko, ulertzeko eta idazteko. Elebidun hartzaileen kopurua ia hirukoiztu egin zen hogei urteko tartean, biztanleen %20,4 osatu arte. Beste hiru udalerrietan ere, antzeko joera izan du hizkuntza gaitasunak: bost bider handitu da euskaldun osoen kopurua, eta populazio osoaren ehuneko bertsua osatzen zuten 2001ean; zehazki,%10,8 Sestaon, %11,8 Santurtzin, eta %12,4 Portugaleten. Elebidun hartzaileak ere biztanleen %20 inguru dira beste hiru herrietan.

Azken hamarkadako datuei so eginda, matrikulazioek ere antzeko joera izan dute lau udalerrietan: A ereduak behera egin duen neurrian handitu da B eta D ereduetako ikasleen kopurua. 2001ean, lau herrietan nagusitzen zen gehienbat gaztelaniazko eredua, eta 2009rako egoerak ageriko bilakaera izan du. Azken urte horretan, A ereduak izan zuen matrikula gehien Santurtzin, aurreko urteetan bezala —ikasleen %45,6—; B eredua nagusi zen Barakaldon —matrikula guztien %44,5—; eta D ereduak biltzen zuen ikasle gehien Sestaon (%43,3) eta Portugaleten (%51,3). Dena den, egun Batxilergoan eta Lanbide Heziketetan gaztelaniazko eredua nagusitzen da.

Erabilera urria

Hizkuntzaren kale erabilera oso urria da oraindik ere Ezkerraldean. 2001ean, Barakaldon 281 pertsonak baino ez zuten gehienbat euskaraz egiten, 106k Sestaon, 277k Portugaleten, eta 252k Santurtzin. Bi hizkuntzak erabiltzen dituztenen kopuruak handiagoak diren arren, hobetzeko tarte handia dago oraindik.

Arana Martija eta Aurre Apraiz: bi ikuspuntu ezberdin »

Marijesi eta abenduen inguruan, Jose Antonio Arana Martija zenak ikertu du gehien. Hainbat herritako letrak eta doinuak aztertu zituen, besteak beste. Bere azterlanean, Balendin Aurre Apraiz poeta ajangiztarraren berbak ere jaso zituen. Aurre Apraizek…

“Dena hondartza parean nahi dugu, eta ezinezkoa da” »

Eneritz Fernandez Bilduko zinegotzia da Mendexan. Karraspio hondartzako Vista Alegre proiektuaren inguruan koalizioak duen ikuspegia azaldu du.Zeintzuk dira Vista Alegre proiektuaren xehetasunak?28 etxebizitza, 11.000 metro koadro inguruko lorategia e…

Zenbait hautetsi Karraspioko proiektuaren aurka agertu da »

Lea-Artibaiko Bilduko eta hautagaitza independenteetako zenbait hautetsi batu egin dira, “argi uzteko” eskualdean egitea aurreikusten den “proiektu txikitzaileen” aurka daudela. Izan ere, Mendexako udalerrian dagoen Karraspio hondartzan aparkalekuak, …