Bermeon egondako gotorlekuen kopurua. »

Bermeo da Aro Modernoan gotorleku gehien izan zuen Bizkaiko udalerria. Tamalez, gaur egun Tonpoin baino ez da zantzu materialik geratzen. Egitura guztien izenak ezagunak diren arren, ez dakite non zeuden horietako bost.

Tala Bekoa gotorlekua eraiki zuten urtea. »

Lekeitioko Tala Bekoa izan zen Aro Modernoan Bizkaian eraikitako lehen gotorlekua: 1528. urtekoa da, hain zuzen ere. Tala izeneko eremuan zegoen, kaitik gertu, baina gaurdaino ez da horren arrastorik aurkitu.

Serantes mendiko hiru gotorlekuak, Abra zaintzen »

Berreraikitzen dabiltzan Fuerte gotorlekuaz gain, beste bi egiturak osatzen dute Serantes mendiko defentsa sistema (Santurtzi). Mendiaren gailurrean, 452 metroko garaieran, Torreon izeneko ikuskaritza dorrea dago. Juantxo Agirre historialariak azaldu …

Gaztelugatxeko gazteluaren lehen aipamena agertu zen urtea. »

1334. urtekoa da Gaztelugatxeko gazteluari egindako lehen aipu idatzia. Urte batzuk geroago abandonatu egin zuten, baina krisi garaietan funtzio militarra berreskuratzen zuela uste dute.

Abran zeuden gotorlekuen kopurua. »

Aro Modernoan, Abra inguruko herrietan zegoen gotorleku gehien: Getxon eta Santurtzin bosna bateria zeuden, lau Portugaleten, eta hiru Zierbenan. Gaur egun, Galea eta Arrigunagakoen zantzuak baino ez daude.

Seranteseko gotorlekuaren zaharberritzea, martxa onean »

Santurtziko Serantes mendian XIX. mendeko defentsa sistema ugari dago. Horien artean, zenbait helburu betetzen zituzten hiru gaztelu daude, aspaldidanik nahiko txarto zainduta daudenak. Bada, Aranzadi zientzia elkartearen zuzendurik, Santurtziko lante…

Bizenta Mogeli »

Ez dakit inork esan dizun baina 2012an ere krisian gaude, duela berrehun eta hogeita hamar urte, zu jaio zinenean legetxe. Gogoratzen? Erregimen Zaharreko lanabesak motelegiak ziren Europako martxari jarraitzeko eta, ondorioz, sineskeria antzuak bazt…

Mendebaldeko euskalkia edo bizkaiera non erabiltzen da? »

Mendebaldeko euskalkiari bizkaiera deitzen zaio, Bizkaiko berezko euskara delako. Hala ere, Gipuzkoako Debagoiena eta Debabarrena eskualdeetan eta Arabako Aramaio eta Legutio herrietan ere erabiltzen da. Bi azpieuskalki ditu: sortaldekoa eta sartalde…

Egungo argitalpen gehienak, Labayruk eta Ibaizabalek »

Gaur egun bizkaieraz gehienbat Labayruren inguruan argitaratzen da. 1977an sortu zen, Antonio Añoveros Bilboko gotzainaren aginduz, euskara eta euskal kultura ikertzeko, ezagutarazteko eta bultzatzeko helburuagaz. Lan klasikoak berreskuratu eta argitaratzeaz gain, sormen lan berriak ere kaleratzen dituzte. Eta horretaz gain, Idatz & Mintz aldizkarian ere badu lekua bizkaieraz idatzitako literaturak.

Horretaz gain, Ibaizabal argitaletxeak ere bizkaierazko argitalpenak merkaturatzen ditu, euskara batuaz idatzitakoekin batera. Bereziki, haur eta gazte literatura sailean argitaratzen du bizkaieraz. Euskarazaleak elkarteak ere egin du bizkaieraren alde.

@sarean »

www.bizkaiera.biz. Labayru ikastegiak eta Azkue fundazioak Bizkaieraren ataria sortu zuten euskalkia ezagutarazteko. Bizkaiera idazteko arauez gain, bideoak, batua-bizkaiera itzultzailea eta bestelakoak ere badaude web orrian.

www.labayru.org. Labayru ikastegiaren katalogoa eta hiztegia daude bertan.