Ezkutuan mantendu da pozoia »

Lindano lantegiak itxi zirela 30 urtetik gora igaro diren arren, ondorioek gure lurretan jarraitzen dute. Kontrolik gabe isuritako gai toxikoa hainbat eremutan dago, eta urak zein pertsonak kutsatzen jarraitzen du. Lokalizatu gabeko hondakindegiak aurkitzeko, orduko langileen laguntza eskatu dute. - Irakurri gehiago...

Zain berriak irekiko dizkiote »

Datozen urteetan hainbat azpiegitura eraikiko dira Bizkaian: Portugalete eta Getxo arteko bidea, Bilbo hegoaldeko saihesbidearen luzapena, AHTa, salgaiak garraiatzeko tren saihesbidea eta goi tentsioko lineak dira garrantzitsuenak. Horien guztien bilketa egin du ‘Bizkaiko Hitza’-k. - Irakurri gehiago...

Kanpoko eta barneko mugak »

Bizkaira iritsitako errefuxiatuei egiten zaien harrera jomugan jarri du Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak azken asteetan. Italiarako bidea hartuko du gaur Mugak Zabalduz karabanak - Irakurri gehiago...

Zorroen ondorengo zorrak »

Fruta eta barazkien gehiegizko ontziratzea salatzeko protestak egin dituzte azken hilabeteetan Bizkaiko hainbat saltokitan. Gero eta gehiago dira erabilera bakarreko plastikoak kentzearen aldeko ahotsak, eta Zero Zabor Bizkaian plataformak lurraldeko udalei eskatu die neurri zehatzak hartzeko. - Irakurri gehiago...

Denentzako eremuak lantzen »

Hasi dira herri eta auzoetako jaiak, eta, horiekin, sexu erasoen aurkako neurriak indartu dira: kontzientziazio kanpainak, prestaketa lanak eta protokoloak. Beharrezkoa da indarkeria sexista salatu eta erasoa jasandakoei laguntza ematea, baina aurretiazko lanketan egin du indar Bilgune Feministak. - Irakurri gehiago...

Esnatzeko garaia »

Gaiari buruz gutxi hitz egiten den arren, oso errotuta dago gizartean: bost pertsonatik batek sexu indarkeria motaren bat sufritu du haurtzaroan. Egoera ikusarazteko, protestara deitu du Haurren Kontrako Indarkeriarik Ez plataformak iganderako. Getxoko Telletxe plazan hasiko da, 13:00etan. - Irakurri gehiago...

Nola eutsi zahartzen ari den lurraldeari »

Joera globala den arren, Europako Batasuneko gainerako herrialdeekin alderatuta, abiadura handiagoan ari da zahartzen Bizkaiko populazioa. 2050. urtean, biztanleen %21,5ek 60 urte baino gehiago izango dituzte, eta egoera horrek zuzenean eragingo du lurraldeko sistema ekonomikoan. - Irakurri gehiago...

Erresistentziaren behatxuloak »

Duela 50 urte, 1968ko ekainaren 7an hil zen Txabi Etxebarrieta ETAko kidea. Bi tiroketa izan ziren egun berean. Batean, guardia zibil bat hil zen, eta, bestean, bera hil zuten guardia zibilek, 23 urte zituela. Gazte hil bazen ere, itzal luzea utzi dute haren teoria politikoek. Hainbat poema bilduma idatzi zituen. - Irakurri gehiago...

Ebaluazioaren ebaluazioa »

Bizkaiko 78 zentrotan LOMCEk eta Heziberrik marraztutako azterketak eta PISAko probak egin behar zituzten martxotik hona, baina planto egitea erabaki dute hainbat tokitan, «kanpotik inposatutakoak» direla salatuta. Asteazkenean hasiko dira unibertsitatera sartzeko hautaprobak. - Irakurri gehiago...

Beltzezko gizonen irtenbide ilunak »

Azken partidetan ACB maila galdu ondoren, etorkizun argirik ez du Bilbo Basketek. Zor ekonomikoek itoa dute, eta aukera onik ez du mahai gainean. Zalantzak dira orain nagusi: ACBn jarraitzeko aukerarik izango duen, Urrezko LEB mailara jaitsiko den, edo erabat desagertuko den. - Irakurri gehiago...