Bizkaian hamar adingabetik bat pobre bizi da, eta hamarretik biri ongizatea falta zaie. Halako zaurgarritasun egoerei erantzun eta umeei aukera berriak eskaintzeko, zenbait egitasmo dituzte, Bizkaiko Foru Aldundiak ez ezik, Save The Childrenek eta Gurutze Gorriak. - Irakurri gehiago...
Duela 83 urte itxi zuten frankistek Durangon ezarri zuten emakumeen kartzela. Larunbatetik, espetxe hartan hildakoak omentzen dituen plaka bat dago, Durangoko Udalak jarria. Espetxean 2.000 emakume egon ziren. - Irakurri gehiago...
40 urte dira Erandio, Sondika, Loiu, Derio eta Zamudio Bilbotik desanexionatu zirela. Erregimen frankistak anexionatu zituen, hiri berri bat sortzeko. Udalak ez zuen ia inbertsiorik egin herriotan, atzean geratu ziren, eta desanexio grina piztu zen. Uste dute ordutik beste herrien mailara iritsi direla. - Irakurri gehiago...
Barakaldon euskararen ezagutza asko hazi da azken hamarkadetan; batik bat, eskolari esker. Hezkuntzatik kanpo, ordea, euskaldunek aukera gutxi dituzte hizkuntza erabiltzeko. Gaur elkartu egingo dira azpikontraten inguruko ebazpena gaitzesteko, eta hizkuntza eskubideak defendatzeko. - Irakurri gehiago...
Aldaketa urtea izango da 2023a, maiatzean udalak eta Batzar Nagusiak berrituko dira eta. Hurrengo foru gobernuak inflazioaren ondorioei aurre egin beharko die. Kulturan, Busturialdea izango da albiste, Omako basoari eta Guggenheimi esker. Kiroletan, txirrindularitza izango da nagusi, Frantziako Tourra dela eta. - Irakurri gehiago...
[URTEKARIA, 2022] Galdakaotik bereizi eta Bizkaiko 113. udalerri da Usansolo, azaroaren 23ko osoko bilkuran Batzar Nagusiek desanexioa onartu zutenetik. Udal egitura osatzeko lanean dabiltza orain - Irakurri gehiago...
Artzentales, Sopuerta, Galdames eta Muskiz artean, zortzi aerosorgailu ipini nahi ditu Euskal Haiziek. Enkarterrin Parke Eolikorik Ez plataformak dio ingurunea, ondarea eta ekonomia hondatuko dituela. - Irakurri gehiago...
Hamasei zentral hidroelektriko daude Bizkaian: handi bat eta hamabost txiki. Kontsumoaren %1 sortzen dute. Ibaien emari txikiagatik, energia ekoizpen hidraulikoak ez du hazteko aukera handirik. Jabeek laguntza eskatu dute. - Irakurri gehiago...
Eusko Jaurlaritzaren asmoa da Igorre, Mallabia eta Lemoako zabortegiak handitzea eta Artxandakoa berriz zabaltzea. Informazio falta salatu dute udalerriotan. - Irakurri gehiago...
50 urte bete dira Bilboko Zazpikaleak multzo historiko-artistiko izendatu zituztenetik. Hango ondare artistikoa babesteko bultzatu zen dekretua, baina guneak baditu bestelako balio batzuk ere: besteak beste, XIV. mendeko hiri antolakuntzari eusten dio, eta toki bizia da oraindik. - Irakurri gehiago...