Askatasunez ospatzeko »

Jaietan eraso sexistak izan daitezen eragozteko, protokoloak ondu dituzte hainbat herritan. Zamudion, asteburuan abiarazi zuten, eta Zapata Gorriak talde feminista oso pozik dago emaitzarekin. Igorren ere osatu dute protokoloa: gaur ekingo diete festei; beraz, gaur jarriko dute martxan protokoloa ere. - Irakurri gehiago...

Etendako asmo eraldatzailea »

Funcor kooperatiba 1955ean sortu zuten, eta industria, hezkuntza eta kultura landu eta sustatu zituen Elorrion. Andoni Esparza Gallastegi izan zen proiektuaren sortzailea. Jardunaldi batzuk egingo dituzte bihar, kooperatiba horrek Elorrion eta inguruan izan zuen eraginaren berri emateko eta historia ezagutarazteko. - Irakurri gehiago...

Blokeoa gainditu ezean, greba »

Bizkaiko metalgintzako zazpi sindikatuk plataforma bateratu bat sortu dute patronalarekin "benetako negoziazio bat" abiatzeko. Soldata KPIa gehi bat izateko eta antzinatasuna eguneratzeko eskatu dute. - Irakurri gehiago...

Ardura osoa herritarren gain utzita »

Gerratik ihesi etorri diren ukrainarrei lagundu dieten familiek salatu dute ez dutela administrazioaren laguntzarik. Espainiako Estatuari eskatu diote legea bete eta errefuxiatuen kargu egiteko. - Irakurri gehiago...

Proiektua eta kablea, biak doaz ezkutuan »

Gatika eta Frantziako Cubnezais arteko itsaspeko goi tentsioko argindar kableak aurki jasoko ditu baimenak. Haren aurkako mugimendua sortu da Mungialdean, eragingo dituen kalteak eta ordezkatzen duen eredua salatzeko. - Irakurri gehiago...

Baliabide gehiago behar dituzte »

Etxegabeei laguntzeko plataforma bat da Beste Bi; 22 eragilek osatzen dute, eta hamabost urte bete berri ditu. Premiazkotzat jo dute etxegabeei erraztasunak ematea diru sarrerak bermatzeko errenta jasotzeko, errolda lortzeko, eta etxebizitza bat eskuratzeko. Beste bi etxegabe hil dira Bilbon aste honetan. - Irakurri gehiago...

Ohiko eredua, zailtasunak zailtasun »

Santurtzin eta Gatikan joan den asteburuan hasi zituzten festak. AbadiƱon, asteon hasi dira. Parte hartzeko ekitaldi ugari daude denean. - Irakurri gehiago...

Etorkizuna, hari batean »

Bizkaiko Merkataritzako Enpresari Konfederazioak ohartarazi du urte gutxi barru merkataritza sektoreko 3.200 profesional baino gehiago erretiratuko direla, eta gehienetan ez dagoela lekukoa hartuko dien inor. - Irakurri gehiago...

Geltoki gehiegi ditu autobusak »

Lea-Artibai Amankomunazgoak Bizkaibus zerbitzua hobetzeko eskatu dio Bizkaiko Foru Aldundiari. Ospitaleetara eta Bilbora joateko bidaiak laburtu nahi dituzte, zuzenean joango diren autobusekin. - Irakurri gehiago...

Urteetako bidea, oraindik labur »

25 urte bete ditu Gernika KESB saskibaloi taldeak aurten, eta, haien ibilbidearen antzera, Bizkaiko emakumezkoen saskibaloiak ere goranzko joera izan du tarte horretan. Bidean baldintzak hobetzea lortu dute, baina, kirola ondo ezagutzen dutenen arabera, asko dago hobetzeko oraindik. - Irakurri gehiago...