Alarma piztu da egoitzetan, berriz »
Gora egin du nabarmen koronabirusak kutsatutako egoiliarren eta zahar etxeen kopuruak. Sindikatuek grebara deitu dute gizarte zerbitzu publikoak eskatzeko. - Irakurri gehiago...
Gora egin du nabarmen koronabirusak kutsatutako egoiliarren eta zahar etxeen kopuruak. Sindikatuek grebara deitu dute gizarte zerbitzu publikoak eskatzeko. - Irakurri gehiago...
Bilboko Udalak azken osoko bilkuran onartu du HAPO berria; ekainean sartuko da indarrean. Lurzoru naturalaren eremua handituko dute; 15.000 etxebizitza berri eraikiko dituzte, eta inbertsioa erakarri gura dute. - Irakurri gehiago...
Atlantikoan eta Indiako ozeanoan atunetan dabiltza Bermeon egoitza portua duten atunontzi izoztaileak. Ondarroan, alturako 17 itsasontzik dute egoitza. Bi azpisektore horiek eusten diote oraindik, baina artisau arrantza eta baxurakoa Bizkaiko portuetatik desagertzeko zorian daude. Erakundeen inplikazioa eskatu dute.
Gero eta herri gehiagotako udalek eta boluntarioek katuen koloniak elkarlanean kontrolatzen dituzte. Busturiko eta Gorlizko boluntarioek elkarlan hori eskatu diete udalei, katuen kontrola herriarentzat onuragarria dela azalduta. - Irakurri gehiago...
Lemoizko zentral nuklearraren kontrako borroka mugarri da Euskal Herriko historia hurbilean. Frankismo garaian martxan jarritako proiektuak, inoiz ikusi ez bezala aktibatu zuen gizarte zibila. Orduan sortutako margolan erraldoi bat Bilboko Arte Ederren Museoan ipini dute.
Jolastokia birnaturalizatzeko prozesua garatzen ari da Urduñako herri ikastetxea. Naturarekiko kontzientzia sortzea eta kanpoko jolas eremu hori ikasgela bihurtzea du helburu. Durangoko Kurutziaga ikastolak natura eta pertsonak protagonista dituen bere jolastokiaren balorazioa egin du. - Irakurri gehiago...
Larri dabiltza merkatariak, bezero faltan. Ostalaritza itxita dagoenetik, igarri dute erosle gutxiago dituztela. Bonuek laguntzen diete, baina ez nahi beste. Batzuek Internetera jo dute.
Zortzi urte bete dira Amaia Egañak bere buruaz beste egin zuenetik etxetik kaleratzeko agindua jaso zuenean. Geroztik, kaleratzeak ez dira desagertu: hipotekak ordaintzeko arazoetatik, alokairua ordaintzekora igaro dira. Osasun larrialdiak areagotu egin ditu.
Datorren eguaztenean 25 urte beteko dira Bilboko metroa lehen bidaiariak eroaten hasi zenetik. 1995eko azaroaren 11 hartan, urte asko iraun zuen itxaronaldia bukatu zen bizkaitar askorentzat. Inauguraziotik mende laurdena igaro den honetan, oraindik ere badira metroa haienera noiz iritsiko zain jarraitzen duten beste asko.
Jaioberriei ondoetorri publikoa zelan egin arautuko du Ondarroak. Herritarren proposamenak biltzen dabiltza. Muskizek egin zuen halako lehen ekitaldia.