Bizkaia, gala-jantzia soinean »

Natalia Salazar Orbe
Mundu mailako jaialdien eta txapelketen hiri eta lurralde bihurtuak dira Bilbo eta Bizkaia, azken aldian: munduko jatetxerik onenaren sari banaketa, Bilbao BBK Live, eurrugbiko Europako finalak… Eta orain, MTV telebista katearen EMA sariak.

Herritar ikusezinen egia »

Natalia Salazar Orbe

Ikusezinak batzuentzat. Pena sentimenduaren sorrarazleak beste batzuentzat. Egoera horretara nolatan irits daitekeen galdera bueltaka askoren buruetan. Kalean bizi. Batetik bestera. Egunero. Nola biziraun daiteke era horretan? Galdera horri erantzungo diete bizimodu horretako protagonistek eurek Homeless Film jaialdian. Etxerik gabeko pertsonek sortu, ekoitzi eta antzeztutako lanak jaso eta erakusten dituen munduko jaialdi bakarrean. Datorren asteazkenean eta ostegunean ikusi ahalko dira, Bilboko Bizkaia aretoan, etxegabeen errealitatea kontatzen duten hainbat lan.

Historiaren adabakiak josten »

Natalia Salazar Orbe

Oharkabean pasatu dira haien aztarnak. Hala pasarazi dituzte. Ezkutuan. Isilarazita. Historia garaileek idazten baitute. Eta haiek idatzi nahi izan dute emakumeena ere. Andrek eurek berba hartzeko garaia dela iritzita, Ondarearen Europako Jardunaldiek emakumeek historian zehar jokatu duten rola azpimarratuko dute aurten, Ondarea, emakumeen emaria leloa ardatz hartuta. Ekarpen horiek aletzen ari dira urrian. Bizkaiko 70 udalerritan 300 jarduera baino gehiago garatzen ari dira. Denak ere doan. Ehun bisita gidatu, 70 solasaldi, 21 erakusketa, hiru antzezpen eta antzerki lan, hiru kontzertu eta dastatzeak antolatu dituzte hainbat erakundek eta elkartek elkarlanean. Aukera zabal horren lagin bat besterik ez da hemengo hau.

Erlojuaren kontrako sormen festa »

Natalia Salazar Orbe
Gai eta irizpide berak ardatz hartuta, erabat desberdinak diren sormen lanak aurkeztuko dituzte, aurten ere, Kameratoian parte hartuko duten lehiakideek. Horretan datza Euskal Herriko ikus-entzunezkoen rallya.

Dima, metal musikaren plaza »

Peru Azpillaga

Metal musikaren etxe bilakatuko da, gaur eta bihar, Dimako herria. Han izango da Dimetal Fest musika jaialdia, eta hantxe bilduko dira, besteak beste, Euskal Herriko metalzale asko. Beltzez jantziko da, beraz, Dima asteburuan, askorentzat ezezaguna den baina masak mugiarazten dituen musika estilo baten zaleei harrera beroa egiteko.

Hiriaren barrunbeetan barrena »

Natalia Salazar Orbe
Hiri iluna eta kez betea. Burdina goriaren lurrunak astun bilakatutako airea sudur zuloetan barrena. Arnasa hartu guran. Kaleak zikin. Halakoak ziren Bilbo eta Barakaldo industrializazio garaian.

Tradizioaren oinatzei segika »

Peru Azpillaga
Gaur hasi eta igandean amaituko da Deiadar Xtreme ultratrail lasterketa. Izena eman duten ehun korrikalariek bost deiadar mendiak lotuko dituzte, 200 kilometroko ibilbidea osatuz. Lasterketak Gernikan izango ditu hasiera eta helmuga, eta antolatzaileek ibilbide motzagoak ere atondu dituzte.

Folk musikak Getxo eta Ermuko kaleak beteko ditu asteburuan »

Peru Azpillaga
Folk musikaren uholdeak Bizkaia blaituko du asteburu honetan. Gurean ohikoak ez badira ere, folk musikaren doinuek Ermuko eta Getxoko kaleak hartuko dituzte Folkez Blai eta Getxo Folk jaialdien bidez.

Gatazka osteko egoeretara salto »

Natalia Salazar Orbe
Europako gizartea hondatuta utzi zuten XX. mendeko bi mundu gerrek. Gizakiaren makurkeria utzi zuten agerian. Esparru guztietara hedatu zen ezinegona. Artea eta kultura ere ez ziren geratu salbu. Artearen izaerari buruzko hausnarketa hasi zen.

Larreetan ahaztuta daudenak »

Ainhoa Larrabe Arnaiz

Arkitekturaren lehen zantzutzat hartzen dira monumentu megalitikoak. Hitzaren etimologiak berak dio zeri egiten dion erreferentzia, “harri handiak” esanahia ematen baitiote mega eta litos grezierazko berbek. Duela 6.000 urteko gizakiek eraiki zituzten, eta hildakoak ehorzteko sortzen zituztela diote aditu gehienek. Eztabaida dago, hala ere. Hainbat ikerlariren arabera, lurradeen arteko mugak markatzeko ere erabiltzen zituzten monumentuak. Funtzio geografikoez gainera, astronomikoak ere eman zaizkie. Herritarrek, usadio zaharrekin eta kondaira mitologikoekin ere lotu dituzte mendi horietan dauden azpiegiturak.