Musikak elkartutako lekuak »

Peru Azpillaga Diez
Musika bizi-bizirik da Gernika-Lumon. Eta horren adibide garbia da Lekuek jaialdia: urteak joan urteak etorri, herriko musikazale guztien batura irudikatzen duen egitasmoa. Seigarren urtez egingo dute.

Musika klasikoaren jauregia »

Peru Azpillaga Diez
Martxoko lehen asteburuarekin batera, Bilbo musika klasikoz blaitzen da urtero. Izan ere, Musika-Musica jaialdiaren bidez, Euskalduna jauregia opera erraldoi bat bilakatzen da.

Bost urtez elkartasuna ardatz »

Peru Azpillaga Diez
Bost urte bete dira 40 Minutu Rock elkartasun jaialdia sortu zenetik, eta, geroztik, milaka izan dira urtero Durangoko Landako gunean bildu direnak musikaz gozatzeko. Hortaz, asko izan dira urte hauetan bertatik igarotako norbanakoak, bai ikusle eta bai taldeak.

Zer ikusi, hura barneratu »

Natalia Salazar Orbe

Kutxa bat zabaldu, eta Afrikako sabanako animalien egunerokoa agertu da begien aurrean. Nkozu elefantearen, Zebele zebraren, Mondonga jirafaren eta orro egiten besterik ez dakien Tunba lehoiaren bizitzak, aurrez aurre. Jolasen bidez, elkarrekin bizitzen ikasiko dute. Denak dira desberdinak, baina aniztasun hori dibertigarria da. Didau antzerki taldeak eramango du Bilbora, gaur, Tunba ipuina. Kaxa ireki, eta mundu berri bat zabalduko da Abandoko udaltegian, euskaraz. Hizkuntza ohiturak finkatzea garrantzitsua baita. Hori hala dela jakitun, XV. Ikusi eta Ikasi programa abiatu dute Bilboko Udalak eta Euskaltzaleen Topagunea euskararen aldeko kultur elkarteen federazioak.

Denen baliabideen erantzule »

Natalia Salazar Orbe
Norbere jarduerek eragin zuzena dute ingurumenean. Hori horrela izanik, bakoitzak etxean eta egunerokoan egin ditzakeen ohitura aldaketetatik has daiteke aldaketa orokorra, globalagoa. Errealitate horren jakitun, gero eta handiagoa da kontsumo ohiturak eta bizi ereduak aldatu beharrari buruzko kontzientziazioa.

Hutsean gordetako artisautza »

Eider Mugartegi

Kolorea deigarri egiten da Jose Pablo Arriaga artista markina-xemeindarrak Osteko kalean daukan tailerreko ate paretik igarotzean. Kaleko begirada erakartzen duen ezaugarri hori ez da izaten ohikoa haren lanetan; ez du inoiz kolorerik erabiltzen, zuria eta elementu naturalak besterik. Bere tailerra bihurtu du erakustoki, gainera, lehenengo aldiz hori ere. Erabaki zail bat hartu behar izan du artistak: bere aitonak duela 85 urte hasitako tradiziozko egur taillatzea bukatzea; haustura horren isla da erakusketa.

Zientzia, edonoren eskura »

Natalia Salazar Orbe
Burmuinak bere gaitasunen %10 besterik erabiltzen ez duen ustea zabalduta dago. Albert Einsteinek egindako baieztapentzat jotzen dute askok, baina okerra da; haren adierazpen batzuen interpretazio okerra.

Arrantzak utzitako legatua »

Natalia Salazar Orbe

Itsasoari begira bizi den herri bat da Bermeo. Hari lotuta egon da mendeetan, hura zaintzen, haren astinduei eusten eta handik edaten. Arrantzale, saregin, sardinasaltzaile eta neskatilaz josita, itsasoarekiko eta arrantzarekiko loturarik estuena izan duen Busturialdeko herria da. Horrek idiosinkrasia berezia eman dio Bermeori. Izaeraz harago, hizkuntza bera ere jantzi eta aberastu dute itsasoarekin lotutako berbek. Bereziki, arrainen izenek. Azken urteetan erabat aldatu da irudi hori. Ahaztuak dira itsasontziak portuan sartu orduko talaiatik abisua eman eta arraina deskargatzera jaisteko egunak. Orain, herritar gehienek ez dituzte ezagutzen garai batean hartzen ziren arrain mota guztien izenak.

Kultur eskaintza betea »

Natalia Salazar Orbe
Argi koloretsuz jantzi dira herrietako eta, bereziki, Bilboko kaleak. Kate handietako dendetako erakusleihoek elurra irudikatzen dute, Euskal Herriko giroa beharrean, Zirkulu Polar Artikoan girotutako txokoak balira bezala.

Erronka eta arriskuei helduta »

Natalia Salazar Orbe

Haitz bizigabea bizipen amaigabeen sortzaile. Mundu osoko zaleak erakartzen ditu mendiak eragiten duen lilurak. Sariak eta zigorrak ditu ausardia horrek. Denetariko uzta dakar: irudi ikusgarriak, erronkak, arriskuak eta adrenalinaren gorakada, natura bare eta ikusgarria zein bortitz eta beldurgarria, gizakiaren hobetze nahia… Eta zergatik lilura hori? Ez da erantzun bakarreko galdera bat.The Dawn Wall filma saiatuko da horixe argitzen, Tommy Caldwell protagonistaren bidez. Bilbo Mendi Film Festival jaialdiko sail ofiziala zabalduko du film horrek, gaur, Euskalduna jauregiko auditorium nagusian. Nazioarteko mendiko zinemaldia abiatzear da.