Mundakako alkateak EAJko alkateorde biak kargugabetu ditu, dekretuz »

Natalia Salazar Orbe
Mikel Bilbao Ruiz Mundakako alkateak EAJren talde bereko bi alkateordeak kargugabetu ditu, dekretuz. Asteazken arratsaldean jakin zen albistea; EH Bildu oposizioko taldeak oharra zabaldu zuen sare sozialetan.

Liluratzeko eraikitakoa »

Eraikinak duen ikusgarritasunaren pareko ekitaldi batekin inauguratu zuten Kale Nagusiko Foru Jauregia, 1900eko uztailaren 31n. Luis Aladren arkitektoak diseinatu zuen, estilo eklektikoan. Bizkaiko ekonomiaren sendotasuna erakustea zen helburu. - Irakurri gehiago...

Herri mugimenduen topalekua, itolarrian »

Natalia Salazar Orbe

Gatazka liburu-dendak Bilboko Erronda kaleko 12. zenbakian utzi zuen “erreferentziazko espazioa” bertan behera uzterik ez zegoela erabaki zutenean sortu zen Zirika herri gunea. Komite Internazionalistek hartu zioten lekukoa liburu dendari, eta espazio berria ireki zuten. Zazpi urte igaro dira orduz geroztik. Euskal Herriko herri mugimenduek aurkezpenak, tailerrak eta jardunaldiak doan antolatzeko espazioa bilakatu zuten Zirika. Orain, haren iraupena arriskuan dagoela ohartarazi dute.

“Ez dago atzera-bueltarik” »

Galdakaoko Udalak Batzorde Mistoa eratu du Usansoloren segregazio prozesuari bide emateko. Sei hilabete dituzte orain aldundiari aurkeztu beharreko txosten guztiak egiteko. - Irakurri gehiago...

Enplegua, zahartzea eta klima, erronkak »

Ibai Maruri Bilbao
Bizkaia egiten lelopean, agintaldian izango dituen erronkak zehaztu ditu Bizkaiko Foru Aldundiak. Besteak beste, enplegua, klima aldaketaren kontrako eta populazioaren zahartzearen aurkako politikak ipini ditu helburu Unai Rementeria ahaldun nagusiak.

Urte berria, Atik Zra »

Bertsolari txapelketaren urtea da 2020a. Kirolean, Olinpiar Jokoetara doazen bizkaitarrak eta Eurokopa izango dira hizpide, nahiz eta bigarrenak bestelako eztabaidarik ere piztuko duen. 25 urte beteko dituzte metroak eta Bilboko Kafe Antzokiak. Eta Zorrotzaurre itxura hartzen hasiko da. - Irakurri gehiago...

Herrietan egon da aldaketa »

EAJ aise gailendu zen foru eta udal hauteskundeetan, bototan hazita. Batzar Nagusietan eta Bilbon ordezkari bakarra falta izan zuen gehiengo osoa lortzeko. Baina, 40 urtean estreinakoz, galdu egin ditu Galdakao eta Durango, EH Bilduren mesedetan. - Irakurri gehiago...

‘Black friday’ dela eta, Eraginek manifestazio bat antolatu du Bilbon »

Peru Azpillaga Diez
“Historiako belaunaldirik prestatuena izaten hasi ginen, eta gurasoak baino okerrago biziko den lehen belaunaldia izaten amaitu dugu”. Black friday erosketetara bideratutako egunaren harira, Eragin Bilboko Gazte Prekarioen Asanbladak dei egin die gazte langileei, gaur kaleak hartu eta prekaritatearen aurkako «gazte frontea» osatzeko.

Nor bere buruaren jabe »

Ibai Maruri Bilbao – Natalia Salazar Orbe
Gutxienez, era honetan zeure ahotsa entzunaraz dezakezu. Ez du hitz egiten beste batek zure izenean; zuk zeuk egiten duzu. Hori da desberdintasuna”. Hala mintzatu da Alberto Garro Ziortza-Bolibarko alkatea.

Aurrekonturik handienak »

Ibai Maruri Bilbao

“Lasaitasun mezu bat” zabalduz aurkeztu du Unai Rementeria ahaldun nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiaren datorren urterako aurrekontu proiektua: Bizkaia “ondo” dagoela esan du, herrialdeak “aurrera egiten” dabilela. “Ez da mezu baikorra; mezu errealista da. Lasai, zuhur eta adi dagoen Bizkaia eta aldundia islatzen dituen aurrekontua da. Adi egon behar dugu, badakizue-eta gauzak aldatzen direla askotan. Makroekonomian ziurgabetasuna etor daiteke. Eta sektore batzuetan ere gerta daiteke; adibidez, autogintza arloan. Baina gure ekonomia oraintxe bertan ondo dago, lasai dago”.