Borroken lekuko den mendia »
EHUko arkeologia lantalde batek azken gerra karlistako eta 1936ko gerrako aztarnak aurkitu ditu Balmasedako Arbalitza mendian. Lubakien eta soldaduen bizitzaren inguruko datuak eman dizkie egin berri duten ikerketak.
EHUko arkeologia lantalde batek azken gerra karlistako eta 1936ko gerrako aztarnak aurkitu ditu Balmasedako Arbalitza mendian. Lubakien eta soldaduen bizitzaren inguruko datuak eman dizkie egin berri duten ikerketak.
Ahaldun nagusiak esan du agintutakoaren %84 eginda dutela edo egiten dabiltzala. Iragarri du BI-647 errepidea estaltzeko lanak 2023an hasiko direla, Leioan.
Bilboko alkatearen esanetan, hiriak susperraldia hasiko du. Oposizioko alderdiek kudeaketa eredua jomugan jarri dute
Naia Zuriarrain larrabetzuarra, Saioa Agirre zornotzarra eta Arantza Zulueta lekeitiarra 13/13 auziko auzipetuetako hiru dira. Babesa emateko, herri plataformak sortu dituzte, eta hainbat jarduera egin dituzte. - Irakurri gehiago...
Domekan urte bi beteko dira Unai Rementeriak bigarrenez ahaldun nagusi karguaren zina egin zuenetik. COVID-19ak erabat baldintzatu du Batzar Nagusietako XI. legealdiaren hasiera. Oposizioaren ustez, osasun larrialdiak foru gobernuaren gabeziak azaleratu ditu. Gobernua babesten duten alderdiek, berriz, hartutako neurriak goraipatu dituzte.
2019ko maiatzeko udal hauteskundeen ostean aukeratutako alkateek urte hartako ekainaren 15ean hartu zuten kargua. Agintaldiaren erdia igarota, orain arteko lanari buruz zer hausnarketa egiten duten galdetu die 'Bizkaiko Hitza'-k Balmasedako, Ermuko, Getxoko eta Urduñako alkateei. - Irakurri gehiago...
Rementeriak azaldu du "Bizkaiari bultzada bat emateko" egin dituztela aldaketak. Bi diputatuak 2015tik zeuden aldundian. Bengoetxea EiTB Mediako zuzendaria izango da
‘Bidea gara’ lelopean, urruntze politika amaitzea eta presoei gradua aldatzeko aukera ematea eskatuko dute bihar. Pandemia dela eta, tokiko protestek ordezkatuko dituzte Bilboko eta Baionako martxak.
Bizkaiko Foru Aldundiak 2021erako aurrekontu proiektua Batzar Nagusietara bidali du. Bederatzi sailek 1.358,8 milioi izango dituzte, “Bizkaiak behar dituen trantsizioak” egiteko.
Denok Baterak aurkeztu zuen mozioa, udal gobernua ez delakoan ari adostutako konpromisoak betetzen. EH Bilduk ez du babestu.