Bi asteko kanpaina bukatuta, etzi egingo dira Bizkaian udal eta foru hauteskundeak. 2019an baino zortzi udal hautetsi gehiago daude jokoan: 1.244. Batzar Nagusietako jarlekuak 51 dira. Urduñan, Larruzabalgo Batzako kideak ere aukeratuko dituzte. - Irakurri gehiago...
Abiatu da maiatzaren 28ko udal eta foru hauteskundeetako kanpaina. Inkesten arabera, baliteke EAJ gehiengo osotik gertu geratzea Batzar Nagusietan eta Bilboko Udalean. - Irakurri gehiago...
Balmasedako eta Abantoko independenteen koalizioa da Enkartazioak Birizik, baina eskualdeko "beste independenteen babesa" ere badu. Bihar aurkeztuko dute, Avellanedan.
Bilboko Udalak plaka bat jarri du udaletxeko sarreran, 1931ko udalbatza omentzeko. 1937an frankistek Bilbo hartu zuten, eta, geroztik, jazarri egin zituzten udalbatzakoak, errepublikanoak izateagatik.
Abadiñoko eta Gorlizko talde independenteek desegin egingo direla iragarri dute azken asteetan, hainbat hamarkadako ibilbidea osatuta. Udal politikan ezinbestekoak direla uste dute oraindik ere, baina lekukoa hartuko dien jendea falta zaie.
Bilboko Hegoaldea Bizirik plataforma sortu dute Bilboko hegoaldeko 75 eragilek baino gehiagok. Euren ahotsa entzunarazteko, manifestazio bat egingo dute martxoaren 18an.
Diputazioaren enkarguz egindako inkesta baten arabera, maiatzeko foru hauteskundeetan 25 edo 26 batzarkide eskuratuko lituzke EAJk. EH Bilduk batzarkide bi gehiago lortuko lituzke; hamabi, denera.
[URTEKARIA, 2022] Galdakaotik bereizi eta Bizkaiko 113. udalerri da Usansolo, azaroaren 23ko osoko bilkuran Batzar Nagusiek desanexioa onartu zutenetik. Udal egitura osatzeko lanean dabiltza orain - Irakurri gehiago...
Bizkaiko Batzar Nagusiek Usansoloren desanexioa onetsi dute osoko bilkuran. Erabaki horrek festa abiarazi zuen Bizkaiko 113. udalerrian. Trantsizioa egingo dute.
Diputazioak 9.801 milioiko aurrekontua ondu du 2023rako; %10,4 handiagoa. Sailek 1.540,5 milioi euro izango dituzte; %5,5 gehiago. Jaurlaritzari egindako ekarpena eta kupoa handituko dira gehien