Musika generoen nahasketa, mendian »

Javi West

Musika askoren nahastea entzun ahal izango dute gaur Kobetamendin BBK Live jaialdirako sarrera erosi dutenek. Rocka, flamenkoa, popa, musika elektronikoa eta bestelako genero batzuk izango dira Bilbon jaialdiaren bigarren egunean. Zita garrantzitsua izango da gaurkoa, The Strokes rockero estatubatuarrek inguruan emango duten kontzertu bakarra izango delako, eta Rosalia gaur egungo artista arrakastatsuenetakoa egongo delako.

Bela herritarrei hurbiltzeko ekintzak Munduko Txapelketan »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Bilboko portuaren kanpoaldean, Abrako uretan, ehun belaontzi inguru arituko dira lehian, J80 kategoriako Munduko Bela Txapelketa irabazi nahian; besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako 500 bat estropadalari. Munduko onenak. Baita etxekoak ere.

Euskal Herriko irla tropikala »

Peru Azpillaga Diez
Euskal Herriko reggae zaleentzako tradizio bilakatu da jada Armintzako jaietan egin ohi duten Txapel Reggae jaialdia. 1990. urtean sortu zen, eta, uhinen antzerako bide gorabeheratsua jorratu ostean, Lemoizko kostaldeko jaialdiak musika genero horren ehunka zale biltzen ditu urtero herriko portuaren inguruan.

Doinu tradizionalak, argitara »

Gernika-Lumoko marijesiek beren tradizioa mantendu, gorde eta ezagutarazteko multimedia proiektua jarri dute martxan. Dokumentala, diskoa eta euskarri digitala kaleratuko dituzte abenduan; orain grabaketa lanak burutzen dabiltza. 2020. urtean ikerketa liburua kaleratuko dute. - Irakurri gehiago...

466 milioi euroko zorra pilatu dute Bizkaiko 165 zordun handiek »

Peru Azpillaga Diez

Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko ogasunek jakinarazi dutenez, 823 milioi euroren zorra pilatu dute 2018an. Zergetan eta zigorretan milioi bat eurotik gorako zorra duten zergapekoen zerrendak berritu dituzte, eta horietan ageri diren izen guztiak eman dituzte argitara. Beste urte batez jarraian, Jabyer Fernandez da zordun handien zerrendako lehenengo postuan.

Zarata gehiegi dagoenean abisua emango duten gailuak, proba gisa »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Aisialdia eta auzokideen atsedena uztartzeko ahaleginean, proiektu berri bat jarri du martxan Bilboko Udalak tabernaz beteta dagoen kale batean: soinua neurtzen duten gailu bereziak jarri ditu Ledesma inguruko eraikinetan.

Hil osorako musika pilulak »

Natalia Salazar Orbe
Jaialdi erraldoiak eta makro ekitaldiak nagusitzen ari diren garaiotan, herritarrei kalitatezko musika, dantza eta antzerkia pilula txikietan eta hilabete osoko asteburuetan eskaintzeko betiko asmoari eutsiko dio, beste urtebetez, Musikairek.

‘Denontasuna’ ospatzen »

Lander Unzueta Lekerikabeaskoa
Espazio publikoak denentzako direla argi dago gizartean. Edo hala uste da, gutxienez. Herritarrentzat libreak diren guneak errespetuz zaintzea eta horietan denei zuzendutako egitasmoak sortu, prestatu eta egitea normaltzat jotzen da; espazioaren erabilera, ordea, mugatu egiten da askotan.

Taldeka lehiatuko dira 24 pilotari Bizkaia Torneoko txapelaren bila »

Peru Azpillaga Diez

Aukeratu dituzte jada Bizkaia Torneoaren zortzigarren edizioko 24 partaideak. Zozketa bidez osatu dira lehiaketan arituko diren sei taldeak, eta, taldeen osaketa ikusita, gutxi dira faboritoren bat aukeratzera ausartzen direnak.

Irailean izango da, bigarrenez, Deiadar Xtreme mendi lasterketa »

Peru Azpillaga Diez
Joan den urteko estreinaldiaren ostean, badirudi Deiadar Xtreme mendi lasterketak urte luzez irauteko asmoa duela. Irailaren 13tik 15era bitartean izango da deiadar mendiak oinarri dituen lasterketaren bigarren edizioa.