Auzoari begirako ekipamendu publikoa eskatu dute Atxurirako »

Natalia Salazar Orbe
Errailen gainean iritsitako bidaiari askok Bilborekin izan duten lehen kontaktua izan da luzaroan Atxuriko tren geltokia. Eraikin historikoa 1912an altxatu zuten. Trenen joan-etorriaren iraungitze data iristear da, ordea.

Eszena Kalera jaialdiak 61 emanaldi eramango ditu Bilboko auzoetara »

Natalia Salazar Orbe

Zirkuaz, dantzaz eta antzerkiaz gozatzeko agertoki bihurtuko dira Arangoiti, Peñascal, San Adrian, Solokoetxe eta San Ignazio auzoak, besteak beste, datozen hilabeteetan. Ohikoa da Bilbo erdigunea osatzen duten inguruetan denetariko ikuskizunekin topo egitea. Auzoetan, berriz, aukera gutxiago izaten da. Eszena Kalera jaialdiak horri irtenbidea emateko zeregina du: kaleko ikuskizunak barruti guztietara helaraztea. Euskal herriko 24 konpainiak 61 lan taularatuko dituzte, besteak beste, Olabeaga, Betolaza, Bolueta, Irala, Ibarrekolanda eta Atxuriko kaleetako agertokietan. Euskaraz, gazteleraz zein hitzik gabeak izango dira emanaldi horiek.

Bertsoaren uztarik onena »

Natalia Salazar Orbe

Urtaroek eta jai egunek bezala, hainbat ekitaldik leku berezia dute bertsozaleen barneko egutegietan, paperean gorriz markatuta ez egon arren. Udaberriko Bertso Saioak dira jarduera horietako batzuk, Bilboko Santutxu auzoan. Arrakasta handia lortu dute, inguruko bertsozaleentzat huts egin ezineko bilakatzeraino. Saiook puntako bertsolariak ikusteko aukera emango dute. Bihar izango da aukera horietako bat.

Milaka taupada batzeko besarkada »

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Herrien Besarkada ekinaldia abiatu zuen azaroan. Igandean Durangon egingo duten mobilizazio bereziarekin itxiko dute Euskal Herriko mugetatik harago hedatu den esku dinamika. - Irakurri gehiago...

Organikoa batu eta lanpostuak sortzeko egitasmoa aurkeztu dute »

Aitziber Laskibar Lizarribar
“Hondakinen kudeaketa lanpostuak sortzeko aukera bat da”. Hala uste du Ekologistak Martxan taldeak, eta izenburu hori jarri dio Barakaldorako egin duen proposamenari. Ohartarazi du Ezkerraldeko herrian oso hondakin gutxi bereizten dela.

Ahozko irakaspenei adi »

Natalia Salazar Orbe

Txurrut bat, txurrut bi, konturatzeke, zilipurdi”. Bada hitzez azaltzerik esaera zahar horren esanahia. Eta bertsotan? Zer-nola jaso esaera horren muina, eta bertsotara eraman? Are erronka korapilatsuagoa izango dute bihar Sopelan, Esaera Zaharren Txapelketan: bertso bat entzun, ondo ulertu, interpretatu, eta zer esaera zahar dagokion ebatzi beharko dute AEK-k antolatutako lehiaketan parte hartzen dutenek.

Gizartearen isla arte bihurtuta »

Natalia Salazar Orbe
Hondarren artean zanpatuta, bizirik iraun guran, azaleratu egin nahi duen hiri bat. Berandu da. Lurrak eta harriek estali dituzte inguruak. Baita herritarrak ere. Ia-ia. Herritar horiek guztiak ageri dira hondakinen artean mimetizatuta. Noraezean dauden negozio gizon txikiak dira denak.

Nagusitasunak eta aulki dantza »

Duela hiru urteko hauteskundeek Bizkaian eratutako mapa aldatu egingo da igandean, aurreikuspen guztien arabera. Elkarrekin Podemos izan zen nagusi 2016an, eta, inkesten arabera, EAJk nagusigoa berreskuratuko du bere gotorlekuan. Indarra hartu, eta Madrilen eragin nahi dute alderdi guztiek. - Irakurri gehiago...

Tren saihesbidearen alegazio epea luzatzeko eskatuko du Barakaldok »

Natalia Salazar Orbe

Hegoaldeko Tren Saihesbidearen trazatuari buruzko azterketa informatiboari alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatuko dio Barakaldoko Udalak Espainiako Sustapen Ministerioari. 30 eguneko epea zegoen aurreikusita, baina 90era arte luzatzeko eskatzea onartu dute, PSE-EE, EH Bildu eta Irabaziren aldeko botoak izan dituen mozioaren bidez. EAJ eta PP alderdiak abstenitu egin dira. Udalean ordezkaritza duten hiru arlderdiren ekimenez egin beharko dio eskaera Amaia del Campo alkateak (EAJ) Sustapen Ministerioari. Eskaera aho batez onartzea nahi zuten sustatzaileek, baina ezinezkoa izan da.

Jaialdi herrikoia, handien pare »

Zihara Jainaga Larrinaga

Herrian dagoen kultur eskaintza osatzeko asmoarekin sortu zen MAZ Basauri festibala. Hasieran, musika taldeen kontzertuetan soilik oinarritzen zen jaialdia, baina, urteak pasatu ahala, tamaina handitu du, eta bestelako esparruetara hedatu da: haurrentzako tailerrak eta zine emankizunak ere egiten dituzte egun. Gaur abiatuko da zortzigarren edizioa, eta euskal musikak irekiko du gaur gauean jaialdia. Anari bakarlari azkoitiarra izango da Sozial antzokiko oholtzara igotzen lehena, hain zuzen. Haren atzetik, Christina Rosenvinge pop-rock abeslari espainiarraren txanda izango da. 21:30ean irekiko dituzte antzokiko ateak, eta handik ordu erdira hasiko da lehen emanaldia.