Flyscha, Uribeko ikur berria »

Getxoko Udalak eta Jata Ondo elkarteak hitzarmen bat sinatu dute, eskualdean turismoa sustatzeko.

Osasun arreta bermatzeko eskatu diote hainbat herrik Osakidetzari »

Udan hainbat herri txikitan murriztu dituzte mediku kontsultek zerbitzua emango duten egunak. Osakidetzak esan du udan, neguarekin alderatuta, eskaria %33 jaitsi izan dela.

Ezinduen autonomia handitu nahi du Bizkaiko Diputazioak »

Ezinduen Partaidetzarako eta Bizi-Kalitaterako 2021-2023 Plana aurkeztu du. Inklusioa eta parte hartzea sustatzea lortzea da asmoa.

Kaleko arteak Lekeitiora bueltatuko dira asteburuan »

Lekeitioko 31. Nazioarteko Kale Arteen Jaialdia egingo dute gaurtik etzira. Doakoa den arren, edukiera mugatua egongo da, eta sarrerak hartu beharko dira emanaldien aurretik.

Kultura aire zabalera »

Musikaire jaialdiak egitarau eklektikoa dakar berriz ere Elorriora uztaileko asteburuetarako. Aurten Ganondo parkean egingo dituzte kontzertuak eta errezitalak.

Magia trikimailuen atzean dagoen artea »

Bizkaiko Ilusionismo Elkartean hainbat adineko 60 lagun inguru daude gaur egun. Trikimailuak ikastetik haratago, uste dute "autoestimuan laguntzeko" balio duela magiak.

Jai eredu berriak, herriko oholtzara »

Aurten ere ez dira herrietako jaiak orain arte bezala ospatuko, baina zenbait herritako eragileek txosnagune alternatibo bat antolatu dute, herritarren harremanak estutu eta aisialdi eskaintza bermatzeko. Zornotza, Sopela eta Markina-Xemein dira Bizkaian horietako batzuk. - Irakurri gehiago...

Euskara sustatzeko sarerako deia »

Uribe Kostan euskara sustatzeko 2021erako estrategia aurkeztu du mankomunitateak. Eskualdean euskararen ezagutza eta erabilera indartzeko bost oinarri zehaztu dituzte. Dinamika integrala landuko dute herri guztietan.

Eskola bat gura dute herrian »

Herrirako eskola txiki bat eskatzeko, Gamiz-Fikan eskola txikia herri bizia dimanika sortu dute hainbat gamiztarrek eta fikarrek. Udalaren inplikazioa lortu nahi dute.

Gertukoak, gertukoen eskura »

Zenbait herri txikitan, eguneroko produktuak saltzeko herriko denda batzuk zabaldu dituzte. Herritarrei zerbitzua ematea da helburua. Horretarako, udalek alokairu baxuan eskainitako lokalak kudeatzen dituzte dendariek. Janaria, edariak zein garbitasun produktuak dituzte horietan.