Etxegabeekin erakundeek duten “utzikeria” salatu dute Barakaldon »

Natalia Salazar Orbe
“Gutxienez 30 pertsonak egiten dute lo kalean”. Barakaldoko datuak dira. Berri Otxoak plataformak eman zituen abenduan, eta orain bereak egin ditu Barakaldoko Elkarrekin Podemoseko zinegotzi Marivi Freirek.

Izateko modu anitz, plazara »

Natalia Salazar Orbe

Identitateari eta genero aniztasunari lotuta ekoitzitako lanen erakustaldia eta gai horien inguruan hausnartzeko eta eztabaidatzeko aukera eskainiko du aurten Zinegoak jaialdiak. Otsailaren 24tik martxoaren 8ra bitarte film luzeak, film laburrak, dokumentalak, emanaldi bereziak eta topaketak egingo dituzte Bilboko hainbat agertokitan. Ekoitzitakoaz gozatzeaz gain, sortzeko aukera ere eskainiko dute aurten, ordea. Gaur hasi eta astelehenera bitartean Express… Your sex! ikus-entzunezko rally maratoia antolatu dute. Hor parte hartzen duten taldeek 72 ordu izango dituzte sakelako telefonoarekin film laburrak grabatzeko.

Lehen apustua, antzerkian »

Ibai Maruri Bilbao
“BBK aretoak identitate berri bat markatu nahi du. Orain arte, udalek eta bestelako erakundeek egiten zutena zen gure politika. Orain, rola aldatu nahi dugu, eta sustatzaile bihurtu nahi dugu”.

“Bola jokoa badoa indarra hartzen” »

Eider Mugartegi
Antonio Ibarluzea markina-xemeindarrak egindakoak dira gaur egun hiru txirlo izeneko bola jokoan jokatzen den Bizkaiko eta Gipuzkoako bolatoki denetan edo ia denetan erabiltzen diren bolak. Bera da egile bakarra.

“Ez dago atzera-bueltarik” »

Galdakaoko Udalak Batzorde Mistoa eratu du Usansoloren segregazio prozesuari bide emateko. Sei hilabete dituzte orain aldundiari aurkeztu beharreko txosten guztiak egiteko. - Irakurri gehiago...

Azken erabakia, udalarena »

Ibai Maruri Bilbao

Joan den urtarrilaren 25ean egin zuten herri galdeketa. 16 urtetik gorako gorliztarrek har zezaketen parte; hau da, 5.032 herritar zeuden deituta udaletxean jarritako hautetsontzitik pasatzera. Uztailero ospatzen dira Santiago jaiak, eta horietan bigantxen ekitaldirik nahi duten erantzun behar zuten: bai ala ez. 902 lagunek baino ez zuten parte hartu —%18—. Botoen %76,3 ezezkoak izan ziren, bigantxarik ez dutela gura.

Oinazea oroitzeko koskak »

Natalia Salazar Orbe
Oinezkoari estropezu eginaraz diezaiokeen harlauza. Horra stolperstein hitz alemanaren esanahia. Gunter Demnig artistaren proiektu baten izena ere bada. Kontzentrazio esparruetara deportatu zituzten herritarren patua oroitzeko asmoz osatu zuen.

Euskarak batutako antzokiak »

Peru Azpillaga

Lautan Hiru. Lau eragile, lau aste eta hiru antzerki saio aste bakoitzean: “Antzerki txikien festibal handia”. Bueltan da Euskaltzaindiak martxan jarritako Lautan Hiru, euskarazko antzerki laburren jaialdia. Euskaltzaindiak Cafe Bar Bilbaorekin, Zazpi Katu gaztetxearekin eta Bira Kulturarekin lankidetzan antolatu du egitasmoa, eta, hilabete batez, lau eragileen egoitzak antzoki bilakatuko dira, euskarazko antzerkiari ateak irekitzeko.

Figurazioa, paisaiak, abstraktua eta moda »

Ibai Maruri Bilbao

Bilboko Arte Ederren Museoak artea “modurik zabalenean” jaso nahi du bere aretoetan, diziplina klasikoei mugarik ipini barik. Hala azpimarratu du Miguel Zugaza zuzendariak. Hori islatzen ahalegindu dira 2020ko lehen seihilekorako erakusketa egitaraua taxutzen ibili direnean. Datozen hilabeteetan, aretoak beteko dituzte Vicente Ameztoi margolari donostiarraren lengoaia figuratiboak, Aureliano de Berueteren eta Dario de Regoyosen paisaiek, Maria Josefa Huartek bildutako obra abstraktu eta modernistek eta goi mailako modak.

Forondako haritza bahitu dute »

June Prieto

Klima aldaketaren aurka daukan konpromisoa erakusteko, Eusko Alderdi Jeltzaleak haritz bat landatu zuen Forondan (Araba), iazko irailaren 29an, Alderdi Egunean. GuNe Uribe Kostako ingurumenaren aldeko kolektiboak haritz hori “bahitu” du, euren ustez EAJak aldarrikatzen duen “kapitalismo berdea” salatzeko asmoz. Hori guztia, bideo baten bidez azaldu dute, eta ia 3.000 ikusle izan ditu Youtuben.