Tradizio heterogeneoaren isla »
Lekeitioko Mendieta ontziolaren egituran egurgintzako bi molde islatzen dira: zurajea eta erriberako zurgintza. 1917an sortu, eta 1990eko hamarkadara arte erabili zen.
Lekeitioko Mendieta ontziolaren egituran egurgintzako bi molde islatzen dira: zurajea eta erriberako zurgintza. 1917an sortu, eta 1990eko hamarkadara arte erabili zen.
Atzo hasi eta domekan bukatuko da Leioako 23. Umore Azoka. 43 konpainiak 90 emanaldi egingo dituzte. Gai asko izango dira hizpide; tartean, berdintasuna.
George Alexander Dick alemaniar ingeniariak Bizkaiko hainbat lekutako marrazkiak egin zituen XIX. mendean. Sopuertako Enkarterriko Museoan jarri dituzte ikusgai irudiok, eta 2024ko urtarrilera bitarte bisitatu ahalko dira
1894an sortu zuten Muruetako teila fabrika, eta, 1931ra arte, adreiluak, teilak eta hodiak sortzea izan zen haren lana. Trena erabiltzen zuten sortutako materiala Bizkai osora zabaltzeko. Gaur egun, tximinia eta labe “berezia”; bisitatu daitezke.
Biolinak, biolak eta biolontxeloak egiten eta konpontzen irakasten dute BELEn, Bilboko Euskal Lutheria Eskolan. Teknologia digitala erabiltzen dute neurriak hartzeko, baina prozesu gehienak tradizionalak dira, orain dela bostehun urtekoak, baita diseinurako irizpidea ere. Jesus Alonso akustikan doktoreak sortu zuen, 1986an. - Irakurri gehiago...
Arrigorriagako Clown eta Pailazoen Nazioarteko 28. Jaialdiak kale antzerkiz eta bestelako ekitaldiz beteko ditu herrigune eta auzoak, gaur hasi eta igandera bitarte. Ikuskizunak doakoak izango dira, eta publiko guztiarentzako pentsatuak.
XIX. mendearen bukaeran, Zeanurin sei burdinola eta hamazortzi errota zeuden. Gehienak bertan behera utzita dauden arren, batzuk zaharberrituta daude. Urtero, errotak ezagutzeko ibilaldia egin ohi dute maiatzean. Aurtengoa etzi egingo dute.
48 bertsolarik parte hartuko dute ‘Udabarria bertsotan’ fasean. Horien artean, gutxienez 26k jokatuko dute txapelketa, udazkenean. Bederatzi bertsolari berri daude.
BBK aretoan egingo dute Euskal Herriko Txistulari Gazteen I. Txapelketa , 11:00etan hasita. 16 urtera arteko hogei txistularik hartuko dute parte, bi mailatan banatuta.
Artoteka artelanak mailegatzeko proiektuaren harira, bost obra ipini dituzte Sestaoko hainbat lekutan. Helburua da artea irisgarriagoa egitea, eta hiriburutik kanpo sustatzea.