Otsailaren 27ra bitartean, larunbatero, talde beraren bi kontzertu eskaintzeko asmoa dute kontzertu zikloan aurten. Areetako Andres Isasi musika eskolako entzunaretoan izango dira emanaldiak.
‘Lantzak eta Arpoiak’ izeneko tailer didaktikoa egingo dute datorren domekan eta hilaren 31n, Santimamiñen. Duela 14.000 urteko gizakien egunerokotasunera gerturatuko dituzte gaztetxoak.
Lehen Mundu Biran parte hartu zuten marinel euskaldunei buruzko ‘Akurio eta Elkano 1519-1522 Bizkaitarrak Lehen Munduko Biran’ erakusketa dago ikusgai Bermeoko Arrantzaleen Museoan. Bi bisita gidatu antolatu dituzte urtarrilerako. Xabier Armendariz komisarioak itsasgizonen egunerokoa azalduko du.
Irail bukaeran jakin zen Durangoko Plateruena kafe antzokiak ateak itxi behar dituela. Azken agurra emateko, ekitaldiak egingo dituzte datozen egunetan.
Abenduaren 15ean, mende laurden bat beteko da Bilboko Kafe Antzokia martxan jarri zenetik. Geroztik, euskalgintzaren, kulturaren eta euskararen mesedetan sortutako proiektuak eredu bat ezarri du. Urte hauetan, 7.200 ekitaldi inguru egin dituzte. Pandemiaren ondorioz, itxita dago martxoaren 12tik.
XI. mendeko haizeola baten erreprodukzioa egiten ari dira Ortuellako Peñas Negras Interpretazio Zentroaren inguruan. Aztarnategitik gertu egingo dute, 1:1 eskalan.
Euskal sortzaileei plaza bat emateko asmoz sortu da Sormene, Galdakaon. Datorren astelehenetik domekara, 34 sortzaile inguruk euren lana erakutsiko dute. %80 emakumeak dira.
Gaurtik martitzenera, Durangoko 55. Azoka egingo da. Aurkezpen, solasaldi eta kontzertuak ikusle kopurua mugatuta egingo dira, eta salmenta, sarean. Sortzaileek azokari eutsi izana eskertu dute
Japoniako lorategiak dira protagonista 23. Bosteko egitasmoan. ‘Begirada dibergenteak: shakkei ukitu bat’ izenpean, Javier Landeras, Laura San Juan eta Mikel Lertxundi artistek ‘shakkei’ kontzeptuan oinarritutako obrak landu dituzte. Erakusketa Leioan eta Arrigorriagan egongo da ikusgai datozen asteetan.
Euskal Zine Bilera egitasmoa abiatuko da bihar, Lekeition. Osasun larrialdiaren ondorioz, 43. jaialdia ‘online’ izango da aurtengoan.