Tosuko landan aparkalekua eraikitzearen aurkako erresistentzia hari modura hartuz, Garazi Basterretxeak ‘Arraroa’ izeneko album ilustratua kaleratuko du, Irati Perezen ilustrazioekin. Sopeloztarrez ere kaleratuko dute. 15 euroren truke jarri dute salgai aurresalmentarako postala.
Udagoieneko Osterak EƱaut Elorrietaren, Zea Maysen eta Izaki Gardenak-en kontzertu bana ipiniko du sarean datozen hiru asteburuetan.
Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko jaialdiak 122 film emango ditu, lau sailetan bereizita. Gaur hasi eta ostiralera arte ikusi ahalko dira lanok, aurrez aurre eta sarean. Film guztiek dituzte euskarazko azpidatziak.
John Carpenter, Donald Cammell eta Bong Joon Ho omenduko ditu FANTek. Laburren atalean emango dituzten lanetatik, bi izango dira euskaraz. Filmak ‘online’ ikusteko aukera emango dute.
‘Musika Eskola Irekia’ antolatu dute lehenengo aldiz Getxon. Beethovenen musika klasikoa modu didaktikoan eta berritzailean landuko dute jardunaldietan. Diziplina anitzez osatutako ikuskizunak izango dira. Urriaren 21ean egin zuten lehenengo ekitaldia, eta urtarrilera arte iraungo du zikloak.
Markina-Xemeingo hainbat eragilek Zapolako Guda Lerroa mendi ibilbidea aurkeztuko dute etzi, Mendi Asteburuaren barruan. Askok ezagutzen ez zituzten bi bunker eta bigarren guda lerroko lubaki bat ikusteko aukera ematen du ibilbideak.
Aurten leku gutxiago bisitatu ahalko badira ere, gune berriak eskainiko ditu jaialdiak. ‘Kaleak bizi’ lelopean, espazio publikoak betetzen duen zereginari buruz hausnartuko dute.
Eredugintza Estatikoaren Bizkaiko Elkartea 1970eko hamarkadan sortu zen, Portugaleten. Itsasontzien, eraikin esanguratsuen eta hegazkinen maketak egiten dituzte. 25 kide inguru ditu; gehienak, erretiratuak.
Maialen Arteaga
Durangaldeko bederatzi talde gazte, bederatzi kantako disko batean. Formatu hori du gaur aurkeztuko duten Sapuek eta sugiek bilduma diskoak. Durangoko, Elorrioko, Ermuko eta Berrizko bederatzi talde gazte biltzen ditu, euskara hutsean hainbat musika genero uztartuz.
Peru Azpillaga Diez
Martxoaz geroztik, Ugaon zuzeneko musikarik gabe geratu direla ohartarazi du Goio Ramos Ugaoko Sarea Sound System musikazaleen elkarteko kideak. “Jaietako kontzertuak, gure elkarteko egitasmoak… dena geratu da bertan behera”, azal…