Urdinak zilarrezko dira orain »
Ehun urte betetzear dela, Zornotzako Amorebieta futbol taldeak Espainiako Bigarren A Mailara igotzea lortu du. Lehiakideen artean talderik apalena izango da.
Ehun urte betetzear dela, Zornotzako Amorebieta futbol taldeak Espainiako Bigarren A Mailara igotzea lortu du. Lehiakideen artean talderik apalena izango da.
Espainiako Futbol Federazioak esan du partidak San Mamesen jokatzea ez dela bideragarria Eusko Jaurlaritzaren baldintzak beteta. Jaurlaritzak baimena emana zuen estadioan 13.000 ikusle sartzeko.
Duela 30 urte baino gehiago sortu zuten Bermeoko Izaro Urpeko Kirolen Elkartea. Hainbat ekintza eta txapelketa antolatzen dituzte. Bihar, herrian bertan, Bizkaiko urpeko lehiaketa egingo dute.
Athleticek Espainiako Kopako bi final jokatuko ditu hil honetan Sevillan: iazko txapelketakoa eta aurtengoa. 1984an lortutako garaipena berritzeko, bihar Reala izango du aurrez aurre, eta hilaren 17an, Bartzelona. Bi partidak zalerik gabe jokatuko dira, pandemiaren ondorioz. - Irakurri gehiago...
Hamar urte dira gaur Bilboko Bizkaia pilotalekuan lehen partida jokatu zutela. Txapelketa profesional ugari eraman ditu Bizkaira pilotalekuak: azken 30 finaletako 24 jokatu dituzte bertan; besteak beste, lau eta erdiko bost.
Aurten 50 urte bete dira Athleticek Lezamako instalazioak inauguratu zituenetik. Klubaren filosofiaren ondorioz, harrobia funtsezkoa izan da haren bilakaeran. Oraintxe bertan, azpiegiturak handitzeko proiektu bat dago martxan. - Irakurri gehiago...
Osasun larrialdiak ekarritako aldaketek bete-betean jo dute Bizkaiko kirola ere. Etorkizunari buruzko zalantzek eta sarri aldatzen diren neurriek baldintzatu dute jokoan den denboraldia. Haien jarduna pandemiarekin zelan uztartzen duten kontatu diote lau kirolarik ‘Bizkaiko Hitza’-ri.
Emakumezkoen sei bikote lehiatuko dira urtarrilean, Bizkaia frontoiko partidetan, ateak itxita. Hilaren 31n izango da finala. Kirolariek duten maila nabarmendu du diputazioak.
Gernika-Lumoko taldeak inoizko emaitzarik onenak lortu ditu 2019-2020ko denboraldian. Gertu, baina sari handirik eskuratu ezinik geratu dira
175 film aurkeztu dituzte Mendi Film jaialdira; inoiz baino gehiago. Gaurtik hilaren 13ra arte 57 film eskainiko dituzte topaketan. Bost dira Euskal Herriko lanak; horietako lau, euskaraz