Ibai Maruri Bilbao
Urteak daramatzat horrelako zaharberritze lanak gertutik jarraitzen, eta sekula ez dut ikusi hain hondatuta egon den erretaularik”, aitortu du Jesus Muñiz Petralanda artearen historialariak. “Gerta daiteke polikromia galtzea leku batzuetan, baina ez tamaina honetako hondamendirik”. Arrietako San Martin elizakoaz ari da. 2006ko abenduaren 5eko goizaldean alboko txoko gastronomikoan sutea piztu zen, eta handik zabaldu zen tenplura.
Amaitu berri da arraun denboraldia. Bizkaiko taldeek zenbait momentu gogoangarri izan dituzte,
eta liga guztietako lehen postuetan ibili dira lehian. Hala ere, oraingoz behintzat, Gipuzkoako taldeek nagusi direla erakutsi dute. Bizkaikoek bost bandera eskuratu dituzte Eusko Label ligan. - Irakurri gehiago...
Aitziber Laskibar Lizarribar
Bilboko portuaren kanpoaldean, Abrako uretan, ehun belaontzi inguru arituko dira lehian, J80 kategoriako Munduko Bela Txapelketa irabazi nahian; besteak beste, Ingalaterra, Frantzia, Irlanda, Alemania, Belgika, Kanada, Errusia eta Ameriketako Estatu Batuetatik etorritako 500 bat estropadalari. Munduko onenak. Baita etxekoak ere.
Peru Azpillaga Diez
Aukeratu dituzte jada Bizkaia Torneoaren zortzigarren edizioko 24 partaideak. Zozketa bidez osatu dira lehiaketan arituko diren sei taldeak, eta, taldeen osaketa ikusita, gutxi dira faboritoren bat aukeratzera ausartzen direnak.
Peru Azpillaga Diez
Joan den urteko estreinaldiaren ostean, badirudi Deiadar Xtreme mendi lasterketak urte luzez irauteko asmoa duela. Irailaren 13tik 15era bitartean izango da deiadar mendiak oinarri dituen lasterketaren bigarren edizioa.
Natalia Salazar Orbe
Igogailuaren metaforarekin azaldu du Txema Alonsok, Bidaideak BSR klubeko presidenteak, gurpil gaineko Bilboko saskibaloi taldearen ibilbidea: “Urte batzuetan, ohorezko mailan egon da; gero, lehen mailara jaisten zen; geroago, berriro igo…”. Hala ere, azken denboraldietan jokalariek eta talde osoak gustua hartu diete gorengo solairuei, eta ez dute haietatik jaisteko asmorik. Indartsu daudela erakutsi zuten joan den asteburuan, Kanaria Handian, ACE Gran Canaria aise menderatuta. Asteburu honetan, berriz, Italiara begira jarrita daude: Txapeldunen Ligako kanporaketan lehiatuko dira han.
Peru Azpillaga Diez
Pixkanaka bada ere, euren tokia bereganatu, amateur izateari utzi, eta profesional izateko bidean jarriak dira emakumezko pilotariak. Joan den hilabetean, adibidez, Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, andrazkoen Bizkaiko lehenengo esku pilota torneoa jokatu zen. Bertan, pilotariak, estreinako aldiz, lan kontratu profesional batekin aritu ziren. Esku pilotan hartutako bideari jarraituz, eredu berari heldu diote, orain, larru paletan: modalitate horretako Andrazkoen I. Bizkaia Torneoa abiatu berri da.
Zurrunbilo batean harrapatuta dago Athletic Club taldea. Emaitza txarrez gain, abenduaren 27an presidente berria aukeratzeko egingo diren hauteskundeek ere ez dute etorkizun argirik marrazten ortzimugan. Handia izan da izen festa, eta, azken egunotan, hautagairik ez egotetik bi izatera igaro da Athletic: Uribe-Etxebarria eta Elizegi. - Irakurri gehiago...
Peru Azpillaga
Gaur bertan hasiko da Emakumezkoen I. Bizkaia Torneoa; Euskal Herriko pilotari amateur onenak bilduko dituen emakumezkoen txapelketa. Pixkanaka bada ere, gero eta emakume gehiago aritzen dira kirol munduan.
Peru Azpillaga
Joan den urteko arrakastaren ondoren, munduko olatu handien surflari onenak Getxon bilduko dira berriz ere Punta Galea Challenge txapelketan parte hartzeko. Itxarote denborak urriaren 15etik martxoaren 31ra arte iraungo du, eta, epe horren barruan, antolatzaileek olatu aproposak izango dituen egun bat hautatu beharko dute. Aurtengoa txapelketaren hamahirugarren aldia izango da, eta, jada Nazioarteko Surf Ligatik kanpo egon arren, formatua bera da.