Arraun Eskola sortu dute Bilbon, adimen desgaitasuna dutenentzat »
Bizkaiko Arraun Federazioak garatuko du proiektua, eta hilaren amaieran hasiko dituzte ikastaroak. Horretarako berariazko instalazioak sortu dituzte Euskalduna jauregian.
Bizkaiko Arraun Federazioak garatuko du proiektua, eta hilaren amaieran hasiko dituzte ikastaroak. Horretarako berariazko instalazioak sortu dituzte Euskalduna jauregian.
Gaur hasiko da Athleticeko Peñen 49. Nazioarteko Kongresua, Bilbon. Etzi bitartean, laurehun zale inguru bilduko dira futbol klubaren inguruan, solastatzeko eta haien arteko harremanak estutzeko. Athleticekin lotutako hamaika ekitaldi antolatu dituzte peñetako bazkideentzat. - Irakurri gehiago...
Bizkaian herri kirolak, euskal pilota eta arrauna sustatzeko sortu dute Sustabiz fundazioa. Lehen proiektua Gernika-Lumoko Herri Kirol Zentroa izango da. Biharko harri-jasotze tailerra prestatu dute.
Hainbat urtez, beherakada betean egon da zesta-punta. 2021ean AEBetako azken frontoia zarratzeak urte osoko zirkuiturik gabe utzi zituen pilotariak. Baina azkenaldian gorakada izan du. Gaur egun, Bizkaian 112 haur ari dira zesta-puntan jokatzen. - Irakurri gehiago...
Estropadaren 41. aldia izango da; Bilbon ariko dira. Deustuko Unibertsitatea da faboritoa, iaz galdu arren; hain zuzen, jesuiten zentroak irabazi izan du gehienetan: 24 aldiz.
Foru aldundiak, Bizkaiko Futbol Federazioak, Athleticek eta Kimet aholkularitza enpresak 'Pasa baloia, neska' programa sortu dute, emakumeen futbola oinarritik bultzatzeko. - Irakurri gehiago...
Arraunlari Beteranoen IV. Topaketa egingo dute. Hirurehun arraunlari bilduko dira, gizon eta andre. 11 traineru arituko dira, bi probatan: jaitsieran eta esprintean.
Bihar 17:00etan jokatuko dute igeriketa inklusiboko I. Sari Nagusia, Galdakaoko Urreta igerilekuan. Igeriketa egokituko kirolariak eta masterrak batera arituko dira.
Zortzi pilotari lehiatuko dira lau jardunaldiko ligaxkan, bikoteka. Finala otsailaren 10ean izango da. Partida gehienak Bizkaia frontoian jokatuko dira. Jokalariak oso gazteak dira.
[URTEKARIA, 2022] Bidaideak Bilbo BSR taldeak Espainiako Kopa irabazi du. Urdaibaik Kontxako Bandera eta Eusko Label liga eskuratu ditu. Amorebietak ezin izan dio zilarrezko mailari eutsi.