Auzoari begirako ekipamendu publikoa eskatu dute Atxurirako »

Natalia Salazar Orbe
Errailen gainean iritsitako bidaiari askok Bilborekin izan duten lehen kontaktua izan da luzaroan Atxuriko tren geltokia. Eraikin historikoa 1912an altxatu zuten. Trenen joan-etorriaren iraungitze data iristear da, ordea.

Milaka taupada batzeko besarkada »

Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak Herrien Besarkada ekinaldia abiatu zuen azaroan. Igandean Durangon egingo duten mobilizazio bereziarekin itxiko dute Euskal Herriko mugetatik harago hedatu den esku dinamika. - Irakurri gehiago...

Organikoa batu eta lanpostuak sortzeko egitasmoa aurkeztu dute »

Aitziber Laskibar Lizarribar
“Hondakinen kudeaketa lanpostuak sortzeko aukera bat da”. Hala uste du Ekologistak Martxan taldeak, eta izenburu hori jarri dio Barakaldorako egin duen proposamenari. Ohartarazi du Ezkerraldeko herrian oso hondakin gutxi bereizten dela.

Ahozko irakaspenei adi »

Natalia Salazar Orbe

Txurrut bat, txurrut bi, konturatzeke, zilipurdi”. Bada hitzez azaltzerik esaera zahar horren esanahia. Eta bertsotan? Zer-nola jaso esaera horren muina, eta bertsotara eraman? Are erronka korapilatsuagoa izango dute bihar Sopelan, Esaera Zaharren Txapelketan: bertso bat entzun, ondo ulertu, interpretatu, eta zer esaera zahar dagokion ebatzi beharko dute AEK-k antolatutako lehiaketan parte hartzen dutenek.

Tren saihesbidearen alegazio epea luzatzeko eskatuko du Barakaldok »

Natalia Salazar Orbe

Hegoaldeko Tren Saihesbidearen trazatuari buruzko azterketa informatiboari alegazioak egiteko epea luzatzeko eskatuko dio Barakaldoko Udalak Espainiako Sustapen Ministerioari. 30 eguneko epea zegoen aurreikusita, baina 90era arte luzatzeko eskatzea onartu dute, PSE-EE, EH Bildu eta Irabaziren aldeko botoak izan dituen mozioaren bidez. EAJ eta PP alderdiak abstenitu egin dira. Udalean ordezkaritza duten hiru arlderdiren ekimenez egin beharko dio eskaera Amaia del Campo alkateak (EAJ) Sustapen Ministerioari. Eskaera aho batez onartzea nahi zuten sustatzaileek, baina ezinezkoa izan da.

Hogei urteko jarduna »

Peru Azpillaga Diez

1990eko hamarkadaren amaieran, Basauriko gazte talde batek sumatu zuen kultur jarduera ezberdinak eta alternatiboak garatzeko beharra zegoela herrian. Basauriko Gazte Asanbladako kideak ziren, eta bestelako eskaintza bat egiteko toki bat behar zuten; buruan zuten proiektu berritzailea errealitate bilakatuko zuen espazioa. 1998an Basauriko beste eraikin batzuk okupatzen saiatu ondoren, Arizko ikastola izandako eraikina okupatzea lortu zuten, 1999ko maiatzean.

Iragana oroituz, geroaren atea ireki »

Natalia Salazar Orbe

Bero handia zegoen, sabaia oso baxua zelako. Ez zegoen aireztatze sistemarik. Ezta argirik ere. Minutu gutxira zail egiten zen arnasa hartzea. Airea arnasten saiatzen nintzen, baina ez zen iristen biriketara. Itota hilko ginela pentsatu nuen. Eraikitzen ari zirela erori zen babeslekua ere gogoan nuen, eta ikaratu egin nintzen, lehergailu bat gainean eroriz gero zer gerta zitekeen pentsatuta”. 1937ko apirilaren 26an Gernikako bonbardaketatik bizirik atera zen Luis Iriondoren oroitzapenak dira. El chico de Gernika lanean jaso zituen. Datozen egunetan Gernikako Bakearen museoak babesleku horietara egingo dituen bisitetan parte hartzen dutenek norbere erraietan sentituko dituzte beldur eta estutasun horiek. Hegazkinen erasoen aurkako babeslekuak eta herrian bonbardaketa eta biktimak gogoan egin diren monumentuak ezagutzeko ibilbideak jarri dituzte martxan bertan.

Aurki irekiko dute kiroldegia San Mamesen »

Aitziber Laskibar Lizarribar
Amaitu dituzte lanak, eta aurki zabalduko ditu ateak. San Mames barruan eraikitako kiroldegia apirila amaitu aurretik martxan nahi du Bilboko Udalak. Hortaz, futbol zelai berria inauguratu eta sei urtera jarriko du eskaintza berria herritarren eskura. Instituzioek kiroldegi horren eraikuntzarekin justifikatu zituzten Athleticen zelaia egiteko erakunde publikoek emandako dirutzak.

Bozetan ere izan nahi dute mugarri »

Pentsiodunen mugimenduak beste mobilizazio bat iragarri du biharko, Bilbon. Orain dela bi urte abiatu zituzten protestak, eta, hauteskundeak heltzear dauden honetan, bozetan funtsezko rola jokatzeko prest azaldu dira. - Irakurri gehiago...

Omara heldu da gaitza »

Peru Azpillaga Diez

Mota eta itxura guztietako formak biltzen ditu Omako baso margotuak. Bai Euskal Herrian eta bai munduan bakana den paisaia osatzen dute hamaika kolore eta irudi aurkezten dituzten zuhaitzek. Atmosfera magiko batek gordetzen duela dirudi 1982 eta 1985. urteetan zehar Agustin Ibarrolak margotutako inguruneak. Hain zuzen ere, ipuin zoragarrietan agertzen den baso sorgindu horietako baten antza du. Hala ere, beste mundu batekoa dirudien arren, basoa ez dago lurreko gaixotasunetatik salbu, eta, Euskal Herriko hainbat tokitan gertatu den bezala, gaixotu egin da; Lecanosticta acicola onddoak erasan ditu hango pinuak.