Kutsatu tasa altuena du Basaurik »

Ibai Maruri Bilbao

Atzo Barakaldok eta asteburuan Getxok postua kendu arren, kutsatu gehien dutenen zerrendan Bizkaiko bigarren herria izan da egun gehienetan Basauri, Bilboren atzetik. 40.897 biztanle ditu, zoritxarreko lehiakideek baino dezente gutxiago; Barakaldok 296, Basaurik 271 eta Getxok 262 kutsatu zeuzkaten atzo. Beste datu batek erakusten du argiago koronabirusak Bizkaian gogorren jotako herria dela. Osasun eremu bitan banatuta dago: Ariz eta Kareaga. Arizek %0,62ko kutsatu tasa du, eta %0,68koa Kareagakoak. Kareagakoa da Bizkaiko tasa handiena. Gasteizko osasun eremu batzuetan baino ez dira neurtu handiagoak; larrienak, Abetxukon (%1,2), Sansomendin (%1,2) eta La Habanan (%1,1). Hain zuzen, Kareagakoa zen Euskal Herrian hildako lehen kutsatua: 82 urteko gizona Galdakaoko ospitalean zendu zen, martxoaren 5ean. Egun batzuetara hil zen emaztea.

Bakartuta igarotako egunak »

Alerta egoeraren ondorioz, bizkaitar guztiek etxean egoteko agindua bete behar dute, kasu batzuetan kalera ateratzea baimentzen den arren. Gehienentzat, bakartze egoera hau berria da, eta gogorra. Baina badira, modu zorrotzagoan edo arinagoan, bakartzea ezagutu eta bizi dutenak - Irakurri gehiago...

Iritzia: Larrialdi egoerari aurre egiteko, auzodefentsa eta auzo-boterea »

Auzoetatik Piztu Bilbo

Auzoetatik Piztu Bilbotik krisialdi eta salbuespen egoera honi buruzko hausnarketa batzuk banatu nahi ditugu elkarrekin, berotan eta lubakitik idatzitako hausnarketak.

Euskal Herri osoan, COVID-19 izurri larrialdiaren aurrean, behetik gorako zaintza mugimendu autogestionatuak sortzen hasi dira, zaintzaren autogestiotik eta auzoetatik hazitako borroka. Instituzioetatik “sare kutsakorrak” sortzen ari garela dioskue. Eta hala da, sare kutsakorrak sortzen ari gara, elkartasun kolektiboa kutsatzen gabiltza auzo eta herrietan. Klase elkartasunaren birusa Euskal Herri osotik hedatzen ari da abiadura esponentzialaz eta geldiezin bihurtzen dabil.

Busturialdearen ur hornidura bermatzeko plana onartu dute »

Hoditeriak berritu eta egokituko dituzte luze gabe, eta konexio sistemak hobetu. Luzera begira, aurreikusi dute Busturialdea Bilbo Bizkaia partzuergora konektatzea agorraldi sasoietan, Sollubetik. - Irakurri gehiago...

Durangoko herri galdeketa berriz “oztopatu” dutela dio Erabakik »

Peru Azpillaga Diez
Espainiako Gobernuak Durangoko trenbidearen lursailen inguruko herri galdeketa baimentzeko erabakia hilabete eta erdi atzeratu ostean, Erabaki plataformak komunikatu bat zabaldu du EAJ eta PSE-EE alderdien jarrera “oztopatzailea” salatu du.

Ekintzailetza soziala eraikiz »

KoopFabrika programa Bilbora iritsi da, ekintzailetza kooperatiboa eta soziala sustatzeko helburuarekin. Martxan da jada, eta bi motatako formakuntza saioak eskainiko ditu: irekiak eta itxiak. - Irakurri gehiago...

Bizkaiko kultura ere kutsatu du koronabirusak »

Natalia Salazar Orbe, Iñigo Astiz

Kultur programazioa ere doministikuka jarri du koronabirusak. Haren eraginak zalantza hedatu du kultur programatzaileen artean. Erakundeek birusaren hedapena geldiarazteko ekitaldi guztiak bertan behera uztea erabaki ezean, programatutako ekintzek martxan jarraituko dute, baina antolatzaileek ziurgabetasuna azaldu dute aste honetan egindako prentsaurrekoetan. Izan dira bertan behera gelditu diren ekitaldiak ere. Datozen bi asteburuetan egitekoa zen MAZ Basauri jaialdia erori egin da, adibidez, eta atzeratu egin dituzte beste emanaldi batzuk. Ekainaren 6rako programatu dute, esaterako, berez bihar Barakaldoko BEC erakustazokan egitekoa zen Izal taldearen kontzertua. Eta irailaren 18ra pasatu dute bihar Bilboko Miribilla kiroldegian El Barrio taldea eskaintzekoa zen kontzertua.

Kareagako bizilagunek salatu dute gas toxikoak arnasten ari direla »

Peru Azpillaga Diez
Barakaldoko Kareaga auzoko bizilagunek “gaseztatu” egiten dituztela salatu dute. Eguzki talde ekologistak azaldu du Reco Recubrimientos Electronicos SM enpresak bere tximinietatik isurtzen dituen gasak “intoxikatu” egiten dituela.

Sopelako Zipiriñe eskola leku falta konpontzear dago »

June Prieto

Ikasleen guraso elkarteak zortzi urte baino gehiago daramatza Sopelako Zipiriñe eskola publikoko leku arazoak salatzen. Aurten egoeraren larritasunak gora egin duela ohartarazi dute: jantokian ume guztientzako lekurik ez, eta zerbitzurik gabe geratuko direla hainbat ikasle. Horri aurre egiteko, 700 familia baino gehiago kalera atera ziren duela bi aste, Eskola berria orain lelopean. Martxoaren 3an bildu ziren Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailarekin, eta, bertan, arazoa aitortu zuten, eta konponbide bat bilatzeko pausoak zehaztu zituzten. Orain, udalak erabaki beharko du Jaurlaritzari zein proiektu aurkeztu.

Gogoetaz betetako sare bat »

June Prieto
Erasoei erantzun indartsu eta antolatu bat emateko eta egun zehatzetako borrokak aurrera ateratzeko, hiriburuko hainbat talde feministak Bilbo Feminista Saretzen (BFS) koordinakundea osatu dute. Auzoetako emakumeez gain, sindikatuetako, gobernuz kanpoko erakundeetako eta alderdi politikoetako emakumeek ere hartzen dute parte koordinakundean.