Errekaldeberrin Batxilergoa arriskuan dagoela salatu dute »
Ikasleen eta gurasoen arabera, Bilboko Errekaldeberri institutuan Jaurlaritzak ez du utzi betiko batxilergo adarrak hautatzen azken egunetara arte. Jaurlaritzak ukatu egin du.
Ikasleen eta gurasoen arabera, Bilboko Errekaldeberri institutuan Jaurlaritzak ez du utzi betiko batxilergo adarrak hautatzen azken egunetara arte. Jaurlaritzak ukatu egin du.
Gaur iluntzean hasiko dira Bilboko prozesioak. Hurrengo egunetan Bizkaiko beste herri batzuetan ere aterako dituzte irudiak kaleetara. Balmasedan, Zaratamon eta Durangon nekaldiaren antzezpenak egingo dira, urte biko etena pasatuta.
Otxantegi Herri Lurra proiektua aurkeztuko dute bihar, jai giroan. Berangoko ekintzaile batzuek herrian hutsik zegoen lursail bat "berreskuratu" dute, espekulazio saiakera baten beldurrez. Hirigintzaren inguruko hausnarketak plazaratuko dituzte. - Irakurri gehiago...
Durangaldeko Landue eta Arratiako eusGara proiektuei esker, euskalduntzen ari da bi eskualdeetako eremu sozioekonomikoa: gero eta enpresa gehiago ari dira bat egiten.
Eskualdeko mankomunitateak sexu indarkeriaren eta pornografiaren kontsumoaren inguruko sentsibilizazio, prestakuntza eta prebentzio kanpaina bat jarri du martxan Sopelan.
Barakaldo Naturalak eta Ekologistak Martxan-ek akordioa eteteko eskatu diote Espainiako Gobernuari. Uste dute Eusko Trenbide Sareak ez dituela betetzen akordiorako baldintzak.
Bilboko institutu horretako hezkuntza komunitateak salatu du Jaurlaritzak aldebakarrez erabaki zuela batxilergo artistikoa Txurdinagara eramatea. Aldaketa negoziatzen jarraituko dute.
Portugalete eta Getxo artean eraiki zuten munduko lehen transbordadore zubia, ganadua eta gurdiak eroateko. 2006an Unescok gizadiaren ondare izendatu zuen.
Ostegunean abiatuko da 22. Korrika, Amurrion, eta iluntzean iritsiko da Bizkaira. Hego Uribe eta Durangaldea zeharkatuko ditu hurrengo egunean, eta Bilbora apirilaren 6an helduko da. - Irakurri gehiago...
Euskal Haizie enpresak Artzentales, Galdames, Muskiz eta Sopuertako lurretan jarri nahi du parkea. Artzentalesko alkateak uste du Mayako parkeari jarraipena eman nahi diotela.