Gero eta herri gehiagotako udalek eta boluntarioek katuen koloniak elkarlanean kontrolatzen dituzte. Busturiko eta Gorlizko boluntarioek elkarlan hori eskatu diete udalei, katuen kontrola herriarentzat onuragarria dela azalduta. - Irakurri gehiago...
Ekologistak Martxan taldeak esan du legea urratu dela uxaldiekin. Horrelakorik berriro ez gertatzeko bermea eskatu diote aldundiari.
Lemoizko zentral nuklearraren kontrako borroka mugarri da Euskal Herriko historia hurbilean. Frankismo garaian martxan jarritako proiektuak, inoiz ikusi ez bezala aktibatu zuen gizarte zibila. Orduan sortutako margolan erraldoi bat Bilboko Arte Ederren Museoan ipini dute.
Bizkaiko Foru Aldundiak poesiaren eta ikus-entzunezkoen arloko Lauaxeta sariak banatu ditu
Adinagatik Euskaraldian parte hartu ezin dutela eta, Durangoko Kurutziaga ikastolako ikasleek ‘altxorbizi’ figura sortu dute. Altxorra den euskara babesten eta partekatzen dabiltza egunotan.
Lehen pausoa saihesbidea egitea da. Bilboko Udalak proiektua HAPOan jasoa duela argudiatuta, Autopista Kanpora plataformak Aldundiari eskatu dio prozesua abiatzeko diru saila onartzeko
Jolastokia birnaturalizatzeko prozesua garatzen ari da Urduñako herri ikastetxea. Naturarekiko kontzientzia sortzea eta kanpoko jolas eremu hori ikasgela bihurtzea du helburu. Durangoko Kurutziaga ikastolak natura eta pertsonak protagonista dituen bere jolastokiaren balorazioa egin du. - Irakurri gehiago...
Bihar agurtuko du Mario Izetak Bizkaiko Eliza, Burgosera jo aurretik. Haren izendapenak protestak sortu zituen arren, urteotan asmatu du elizbarrutian barruko bakeari eusten.
Bizkaiko Hondakinak Kudeatzeko Plan Integrala berrituko da laster. Zero Zabor Bizkaian mugimenduak esan du eredu aldaketa bat behar dela; proposamenak aurkeztu ditu
Busturiko Kontsumo Taldea hamabost kidek osatzen dute. Aurrera begira, sarea herri osora zabaldu nahi dute, eta kideen parte hartzea sustatzea ere bada asmoa.