Diesel motorren alternatiba »

Meatzaldeko Behargintzak diesel motorrak gas motor bihurtzen irakatsiko die Lanbide Heziketako mekanikariei. Bi urte barru jarriko dute martxan proiektua.

Kostuak handituko dizkietela salatu dute »

Batzar Nagusiek oniritzia eman diote herrialdeko bost errepidetan ibilgailu astunei bidesaria ezartzeari; garraiolariek eskatu dute autobideak doako egiteko.

Eskubideak merkataritzaren oinarrian »

Bidezko merkataritzak eskubide urraketarik gabeko ekoizpen eta salmenta eredu bat sustatzea du helburu. 1980ko hamarkadan sortu ziren lehen taldeak Bizkaian. 1996an, Kidenda proiektua abiatu zuten, Caritasek eta Elizbarrutiko Misioek. 2002an denda bat ireki zuten Bilbon. - Irakurri gehiago...

Ekonomiak kezkatu arren, etorkizuna baikor ikusten dute bizkaitarrek »

Bizkaiko Foru Aldundiak eskatuta, inkesta bat egin du Gizakerrek, eta, horren arabera, 7,68 nota eman diote herrialdeko bizi kalitateari. Gehienek ez dute ez interesik eta ez konfiantzarik politikan.

Bizkaiko garbitzaileek 1.200 euroko soldata izango dute 2024rako »

UGTk, CCOOk eta LABek akordiorako oinarri bat adostu dute patronalarekin: %13ko igoera ekarriko du. ELAk ez du bat egin, garbitzaileen “soldata apaltze” ekarriko duelako, haren iritziz.

Diputazioaren planean “sakoneko gogoeta” falta dela uste du EHNEk »

Lehen sektorearen krisiari aurre egiteko plana ondu du aldundiak. Sindikatuaren ustez, diagnostikoa 2020an egin behar zuten, orduan bidali baitzituzten Europara plangintza estrategikoak.

Etendako asmo eraldatzailea »

Funcor kooperatiba 1955ean sortu zuten, eta industria, hezkuntza eta kultura landu eta sustatu zituen Elorrion. Andoni Esparza Gallastegi izan zen proiektuaren sortzailea. Jardunaldi batzuk egingo dituzte bihar, kooperatiba horrek Elorrion eta inguruan izan zuen eraginaren berri emateko eta historia ezagutarazteko. - Irakurri gehiago...

Soldatapeko botikariak, soldata igo eta orduak gutxitzeko eskatzen »

Soldatapeko 1.600 botikariak grebara deitu zituzten joan den martitzenerako eta datorren astekorako. Urte eta erdi daroate Bizkaiko patronalarekin lan itun berria adostu ezinik.

Blokeoa gainditu ezean, greba »

Bizkaiko metalgintzako zazpi sindikatuk plataforma bateratu bat sortu dute patronalarekin "benetako negoziazio bat" abiatzeko. Soldata KPIa gehi bat izateko eta antzinatasuna eguneratzeko eskatu dute. - Irakurri gehiago...

Ortuellara joateak ez ditu denak poztu »

MercaBilbao Ortuellara eroango dute 2027an. Handizkariek uste dute aukera berriak sortuko zaizkiela, Basaurin leku falta izan dutela iritzita. Erosleak, berriz, kexu dira, merkatua "urrundu" egingo zaielako. - Irakurri gehiago...