Bide berrietatik »

Koronabirusari aurre egiteko bakartze neurriak urteko sasoi oparoetako batean heldu dira lehen sektorera. Merkaturako irteerak itxita eduki dituzte, eta ekoizle txikiek kontsumo sareetan topatu dute aterabidea. - Irakurri gehiago...

15 milioi euro Bilboko familiek eta enpresek krisia gainditzeko »

Ibai Maruri Bilbao
Ezohiko irudia utzi du koronabirusak Bilboko udaletxean. Udalean ordezkaritza duten bost alderdi politikoek Bilbo Aurrera plana babestu dute, hiriko familiek eta enpresek krisialdi ekonomikoari aurre egiteko laguntza izan dezaten.

Autobide elektrikoaren obrak etetea lortu du Arrankudiaga-Zollok »

June Prieto

Red Electrica Española enpresa (REE) Gueñes-Itsaso autobide elektrikoa eraikitzen dabil: Bizkaiko hemezortzi herritatik eta Gipuzkoako zortzitatik igaroko da. Aurten hasi dira obrak egiten, eta jada autobidearen zati handi bat egina dute; hala ere, tokiko legeak urratzea egotzi die Arrankudiaga-Zolloko Udalak. “Guri Arrankudiaga-Zollon oso neurri txikian eragiten digu, eta Zolloko lur publiko batzuen 200 metro inguru erabili nahi ditu enpresak. Baina, hain zuzen, toki hori babes bereziko gunea da, eta hegaztiak babesten dituen foru arau batek babestuta dago”, azaldu du Txutxi Ariznabarreta alkateak.

Diputazioak 95,5 milioi erabiliko ditu ekonomia suspertzeko »

Ibai Maruri Bilbao
“Osasun larrialdian gaude oraindik. Pertsona nagusiengan eta egoitzetan daukagu gure arreta. Baina, txarrena igarota, ekonomian ere ardura jarri behar dugu”. Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak koronabirusaren krisiak eragindako ondorio ekonomikoei aurre egiteko Bizkaia Aurrera plana aurkeztu du.

Saltoki gune berri bat Sopelan »

June Prieto

Sopelako Udalak saltoki handi bat eraikitzeko xehetasun plana onartu du martxoko osoko bilkuran. Merkataritzara bideratutako azpiegitura berri horrek ia 3.000 metro koadro edukiko ditu, eta Bareño auzoan egongo da, BI-637 errepidearen ondoan. Martxan hastean eraikinaren barruan zer egongo den oraindik ez dago zehaztuta, baina, xehetasun planean onartu denaren arabera, hiru maila edo solairu izango ditu: lur azpiko aparkaleku bat, beheko solairua eta lehenengo solairua.

Itxialdia maizterren estualdi »

Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak zenbait neurri hartu dituzte larrialdi egoeran herritarrei alokairua ordaintzen laguntzeko. Neurri horien «hutsuneak» salatu dituzte hainbat eragilek. - Irakurri gehiago...

Busturialdearen ur hornidura bermatzeko plana onartu dute »

Hoditeriak berritu eta egokituko dituzte luze gabe, eta konexio sistemak hobetu. Luzera begira, aurreikusi dute Busturialdea Bilbo Bizkaia partzuergora konektatzea agorraldi sasoietan, Sollubetik. - Irakurri gehiago...

Ekintzailetza soziala eraikiz »

KoopFabrika programa Bilbora iritsi da, ekintzailetza kooperatiboa eta soziala sustatzeko helburuarekin. Martxan da jada, eta bi motatako formakuntza saioak eskainiko ditu: irekiak eta itxiak. - Irakurri gehiago...

Bezeroekin egoteko eguna »

Ibai Maruri Bilbao

“Egun berezia da guretzat. Herriari gure lanaren fruitua erakusten diogu”, azaldu du Asier Alzibar-Aritxuluaga Abiok, Bakioko Abio txakolindegiko ugazabak. “Jai eguna da, baina baita lehengo harreman ofiziala ere, aurrez aurrekoa, inguruko txakolin zale guztiekin”, gehitu du Zabalaga txakolindegiko buru Iratxe Eguzkizagak. Jaietako egun handian, datorren martxoaren 19an, Bakioko txakolin ekoizleek 2019ko uzta aurkeztuko dute, San Jose eguneko azokan egingo duten ekitaldian.

Lanean jarraitu nahi dute »

Natalia Salazar Orbe

“Auzotarren ekimenez sortu zen; emakume talde baten bitartez, bereziki. Senarrek arazoak zituzten alkoholarekin, eta konponbideak bilatzeko, zenbait profesionalekin harremanetan jarri ziren, eta zerbitzua abian jarri zuten”. Gurutzetako Modulu Psikosozialaren sorrerari buruz mintzatu da Jose Ignacio Ibañez bertako psikiatra. Duela berrogei urte gertatu zen hori, artean Osakidetza sortu gabe zegoela. Orduz geroztik, ibilbide luzea egin du, eta beste hainbat alor eta paziente artatzen dituzte martxan dituzten programa anitzetan.