Guggenheimek kalteak sortuko dituela argi du Zain Dezagun Urdaibaik »

Elkartearen arabera, zati bat Kontserbazio Bereziko Eremuan eraikiko dute. Sinadura bilketa egingo dute. Batzar Nagusiek ez dute onartu herri kontsulta bat egitea.

Elkarrekin, lan duinaren alde »

Greba bateratua egin dute aniztasun funtzionala duten pertsonekin lan egiten duten hainbat elkartek. Gaudek, Gorabidek eta Madres Mercedariasek lan hitzarmen duinak aldarrikatu dituzte. Izan ere, hiru urte baino gehiago daramatzate hitzarmenik gabe. Guztien eskaera nagusia soldataren igoera da.

Artigasko biometanizazio plantak 6.000 etxe gasez hornituko ditu »

Garbikerrek eta Energiaren Euskal Erakundeak bultzatuko dute, eta enpresa baten esku utziko dute haren eraikuntza eta kudeaketa. Datorren urtean amaituko dute azpiegitura.

Apnabik, akordioa; Gaudek eta Gorabidek, greba »

Apnabi autismoa dutenen familien Bizkaiko elkartean asteartean akordio bat egin zuten zuzendaritzarekin. Oinarrizko soldata %16,5 igotzea adostu dute, baita 2020tik aurrerako KPIa berrikustea ere.

Arrantzan ez beste guztia egiten dutenak »

Bermeoko, Lekeitioko, Santurtziko eta Ondarroako portuetan lan egiten duten hogei emakumeren testigantzak jaso ditu Labayru fundazioak. Bildutakoarekin, ‘Geu be bagara itsasoa’ liburua eta ikus-entzunezko sorta ondu ditu.

Bendejaren eta agroekologiaren aldeko kanpaina, Uribe Kostan »

Kalean barazkiak saltzeagatik, 1.900 euroko isuna jarri dio Getxoko Udalak Uribe Kostako Agroasanbladako kide bati. Isunari aurre egiteko, kanpaina jarri du martxan taldeak.

Guztia ez da liskarra izan »

[URTEKARIA, 2022] Lan gatazka ugariko urtea izan den arren, aurten sektore mailako hainbat lan itun garrantzitsu sinatu dira; batez ere, emakumeak nagusi diren sektoreetan. Besteak beste, bulego garbitzaileena eta kontserba langileena berritu dira.

Gura baino gutxiago »

Hamasei zentral hidroelektriko daude Bizkaian: handi bat eta hamabost txiki. Kontsumoaren %1 sortzen dute. Ibaien emari txikiagatik, energia ekoizpen hidraulikoak ez du hazteko aukera handirik. Jabeek laguntza eskatu dute. - Irakurri gehiago...

Enpresak hezkuntzara erakartzeko ahalegina »

Zulaibar lanbi de ikastegia berritu dute Zeanurin, Arratiako enpresek beren lekua izan dezaten. Errota fundazioak ekintzailetza bultzatuko du campusean.

Merkataritza, gaurkotu ezinean »

Azaroko bigarren grebara deitu dituzte merkataritzako langileak gaurko. Urteak daramatzate lan hitzarmena berriztu gabe, erosteko ahalmena galtzen. Ez dute akordiorik lortu, 2019tik patronalarekin negoziatzen dabiltzan arren.