Getxoko historiaren geruzak

Getxoko historiaren geruzak

Ereagako kaian daude, Getxon, Bizkaiko golkora eta Ereaga hondartzara begira. Horacio Etxebarrieta enpresariak eskatu zion eraikitzeko Ricardo Bastida arkitektoari, 1918an. Punta Begoñako galeriak Euskal Herriko historiaren horma esanguratsuak dira. Zaharberritu eta gero, ehunka bisitari hartzen ditu orain hilero. Baina erabilera gehiago ere izan ditu. XX. mendearen hasieran, 36ko gerran, berrikuntza teknologikorako, kulturalerako eta enpresa alorrekorako zentroa izan zen. Baina ez hori bakarrik: Eusko Jaurlaritzaren eriondoa eta aireko babeslekua izan zen. Urtebete geroago, Italiako komandantziaren egoitza eta Gizarte Laguntzako jantoki bihurtu zen. 2015ean ireki zituzten galeriak bisitarientzat, horretarako zaharberritze prozesua egin behar izan zioten arren.

Egun duen itxura ez zukeen izango lehengoratze lanik egin gabe. 2021ean ikerketarako hainbat gune ireki zituzten, eta horrek dozenaka profesional erakarri zituen, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean. Orain, Punta Begoña berrikuntza, prestakuntza, sorkuntza eta erakusketa zentroa da.

Oraindik, ordea, erronka handiak ditu. Horietako bat, luze gabe beteko dutena da: itsaslabarrari eustea. Metro koadro batzuk irabazteko aukera emango dio, erabilerak eta beste handitzeko. Atearen ingurua ere lehengoratzeko asmoa azaldu dute, hura baita gehien kaltetutako guneetako bat. Lehengoratze azterketa egingo dute lehendabizi, eta galeriarekin segituko ondoren. Gune txikia den arren, ikertzaileek uste dute «ezin hobea» dela eredua gainerako azpiegituretara estrapolatzeko. Besteak beste, marmolak, azulejuak eta paretetako grafiatua kontserbatzeko tratamenduak aztertuko dituzte. Garrantzitsua da, estaldura mantendu nahi dutelako, baina denboraren joana errespetatuta. 

Proiektuaren helburua da galeriako elementuei kontserbazio tratamendurik onena aplikatzea, kalterik eragin gabe. Hala ere, urteak egon ziren Punta Begoña erabili gabe, eta hori ere nabarmen zainduko dute. Ondorioz, zeramiken korridorea dagoen tokian alde batzuk utzi dituzte kontrastea ikusteko, zenbait grafiti ezabatu dituzten arren. 

Milaka turista izan dituzte aurten Punta Begoñan. Ibilbide gidatuak eskaintzen dituzte, eta familientzako bisitak ere egiten dituzte. Milioi bat urte pasako historia ezagutzeko ibilbidea, itsasertzera ematen duten begiratokiak, itsaslabarraren gainean dauden terrazak eta apaingarri eta pintura ikusgai daude ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan.

Fitxa

  • Helbidea. Arriluze kaia, 1. Getxo.
  • Ordutegia. Ostiral, larunbat, igande eta jaiegunetan bisita gidatuak egiten dituzte, 12:00etan edo 17:00etan.
  • Sarrera. Helduek, bi euro; 11 eta 17 urte artekoek, euro bat; eta 11 urtetik beherakoak, doan. Hogei lagunetik gorako taldeak, 40 euro.
  • Web orria. Puntabegonagetxo.eus.