Pertsona bat larri zauritu da Basauriko etxebizitza batean izandako sute batean

Arratsaldeko bostak pasata, Basauriko (Bizkaia) etxebizitza eraikin batean sute bat jazo da, eta guztira lau pertsona erreskatatu dituzte, eta beste pertsona bat larri zaurituta eraman dute ospitalera, garretatik ihesean zebilela leihotik jauzi egin ostean, suhiltzaileek azaldu dutenaren arabera. Erreskatatutako hiru pertsonatik bi haurrak ziren.

Bizkaiko Suhiltzaileek zabaldutako bideoan ikusten da sutea beheko pisuetan sortu dela, eta lau erreskatatuak hirugarren pisuko bi etxebizitzetatik atera dituzte.

Basauriko Kareaga Goikoa kalean izan da sutea, eta Bizkaiko Suhiltzaileek X sare sozialean emandako informazioaren arabera, guztira mota ezberdinetako hamabi ibilgailu mugitu dituzte sua itzaltzeko eta erreskaterako lanak egiteko.