Ehun etxegabe, eta 34 toki aterpeetan

Agharas Barakaldoko amazigen elkarteak artatzen dituen pertsonetako asko etxegabeak dira, eta gehienak, gizonak, Brahim Boussatta kidearen arabera. “Iritsi berri diren gazteak dira, 18 eta 39 urte bitartekoak; nagusiki, Marokokoak”. Asteon, 45 laguni eman diete laguntza.

Barakaldon, guztira, ehun etxegabe inguru daude, Berri-Otxoak elkartearen arabera. Baina udalerriko aterpeetan 34 toki daude etxegabeentzat: Lasesarreko aterpeak 28 plaza ditu, eta Arrondegikoak, sei —andreentzat bakarrik—.