%2,3: sortutako energiatik hidroelektrikoa, iaz

Araba, Bizkai eta Gipuzkoan, guztira, iaz 16.892 gigawatt-ordu argindar ekoiztu ziren. Horietatik %2,3 baino ez ziren izan hidroelektrikoak: 390 gigawatt. Potentziari erreparatuz gero ere, 2.900 megawatt daude, eta 198 dira hidroelektrikoak; horietatik 96, Bizkaian.