Arriskuan dauden beste batzuk

IOHLEE Industri Ondare eta Herri Laneko Euskal Elkarteak salatu duenez, Bizkaian badira arriskuan dauden ondare izendatutako eraikin gehiago. Hona hemen adibide batzuk.

Talleres Zorroza

Non. Bilboko Zorrotza muturrean daude Talleres Zorroza izendakoaren eraikinak.

Zer. 1871n eraiki zituzten. Gaur egun, hiru daude zutik, eta haietako bik ondare izendapena dute: bulegoen eta etxebizitzen eraikinak eta Deploye tailerrak.

Alzola zubia

Non. Bilbo eta Barakaldo artean.

Zer. Trenbide zaharreko burdinazko zubia da, XIX. mendekoa.

Teneria Vascongada

Non. Forun egondako larru apaindegi bat da.

Zer. Patxu errota aprobetxatuta eraiki zuten, XX. mende hasieran. 1940ko hamarkadan modernizatu egin zuten, eta oraindik orduan bezala daude makinak.