Gazteei ekintzaile izateko grina pizteko saiakera

U-Bai Urdaibaiko Garapen Ekonomikoa egitasmoak ekintzailetzarako kultura ezagutarazi eta sustatzeko programa bart martxan jartzeko asmoa du. Proiektu hori eskola adinean dauden gazteei zuzenduta egongo da: U-Bai Kids.

Egitasmoaren aurkezpena egin zuten egunean bertan ekitaldira joan ziren hainbat gazteren ideietako batzuk bertatik bertara ezagutzeko aukera izan zuten erakunde publiko zein pribatuetako ordezkariek.