Egunez egunekoa

Friki saioak izenburupean, bost bertso saio antolatu ditu Lokatz Loreak taldeak, Bizkaian. Abuztutik irailera bitarte egingo dira saio horiek guztiak, eta Janire Arrizabalaga, Araitz Katarain eta Izaro Bilbao arituko dira gai jartzaile lanetan.

Bost saioak

Abuztuak 13. Harry Potter saioa, Zornotzako gaztetxean. Bertsolariak: Jone Larrinaga, Maddi Agirre, Nerea Ibarzabal eta Leire Vargas.

Abuztuak 27. Bertso Fashion Week, Deustuko gaztetxean. Bertsolariak: Enare Muniategi, Ibai Lekuona, Aitor Etxebarriazarraga eta Josune Aramendi.

Irailak 3. Meme saioa, Portugaleteko Sastraka gaztetxean. Bertsolariak: Ixone Asategi, Koldo Gezuraga, Haizea Arana, Asier Alcedo eta Miren Amuriza.

Irailak 10. Denbora makina bertsoz, Lekeitioko gaztetxean. Bertsolariak: Iruri Altzerreka, Joanes Illarregi, Joar Garate eta Xabat Galletebeitia.

Irailak 17. Bertsos-kopoa, Gernika-Lumoko Astra gunean. Bertsolariak: Onintza Enbeita, Irune Basagoti, Nagore Beitia eta Aner

Euzkitze.